Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

isilmandatari (22 agerraldi, 4 liburu eta artikulu 1ean; orobat isil-mandatari 7 agerraldi liburu 1ean) iz isilmandatuak egiten dituen pertsona.

Iñakik, aldiz, gero eta amorostuago zirudien, ez zuen beste gairik izaten, eta Montseren bi ikaskide egin zituen lagun, eguerdiro haiekin bildu eta bere kausaren aldeko isilmandatari bihurtzeko. Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia» - 110. orr.

Haren isilmandatari batengandik jakina naiz ezen atsekabe handia eman ziola haietako bat baratu beharrak. Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos - 238. orr.

Bertzenaz, badakizunez geroztik nor duen isilmandatari, ez ezazu dudarik egin haren gutun bakoitzak ez dukeenik prediku ttipi bat bederen. Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos - 369. orr.

Ez dakit gaztigatu dizudan ezen duela lau edo bortz egunez geroztik ohore handiz isilmandatari naukala. Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos - 127. orr.

Parisen zela erran zion agenteari, isil-mandatari euskaldun baten atzetik. Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua» - 85. orr.

Herrialde anitzetako agente sekretuak, espioiak eta espioi-ehiztariak, era guztietako isil-mandatariak, ekintzaileak, iheslariak, soldadu ohiak eta soldadu izatea amesten zutenak... guztiak koktel lehergarri batean. Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua» - 48. orr.

Isilmandatari eta gaizkide, Sangarre, aberririk gabe, familiarik gabe, bere bizitza noragabea eskaintzen zuen atseginez Ivan Ogareffek Siberiara bidali behar zituen inbaditzaileen zerbitzuan. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 269. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus