Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

itsasbehera (orobat itsas behera g. er.) 1 iz itsasoaren egoera batez-besteko maila baino beherago dagoenean. ik marea 6; itsasgora; itsasaldi.

Itsasbehera zen, eta hondartzak mugagabea zirudien. Itsas behera zegoen, bezperan bezala. Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden» - 149. orr.

Itsaslaster hau itsasoaren gora-beherek arautzen dute, alegia, sei orduz behin izaten diren itsasgora eta itsasbeherek. Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe - 63. orr.

Itsasbeherak lehorrean uzten du badiaren erdia eta bereizi egiten du Donostiatik, bera ere mundutik bereiz egonik. Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo - 108. orr.

Itsasbeherak agerian utziak zituen ibaiaren erraiak, basatza gris ilun ura, zerriaren hesteak hil berritan. Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?» - 104. orr.

10,70 metroraino handitu dute ainguralekuaren sakonera itsasbeheran. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 146. orr.

Itsasbeheraren kresal usaina ekarri du haizeak gelara. Patxi Iturritegi   «Behi eroak» - 40. orr.

2 irud

Gurutzaden itsasgora eta itsasbeherak. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 217. orr.

Itsasbehera Wall Street-en, itsasgora Bronx-en. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 239. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus