Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

itsaslamina (g.er; orobat itsaslamia g.er. eta itsas(-)lamia; Hiztegi Batuan itsaslamina agertzen da) iz itsasoan bizi den lamina. ik sirena.

Itsas lamiak, edo lehorrekoak, galbidea dira gizasemearentzat, sirena kantaren lilurak hondamendira darama marinela. Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel» - 89. orr.

Ipar itsasoetan, Thule inguruko ur hotzetan, egun baino askoz itsas lamia edo sirena gehiago omen zegoen Harald erregearen garaian. Martin Anso   «Elezaharren bidetik» - 121. orr.

Itsas-lamiek barne-hezetasuna zurrupatu eta azal huts bihurtu zutela kapitaina diote zenbaitek. Itsas-lamiak arrain-ahoz xukatu zizkidan begiak. Harkaitz Cano   «Neguko zirkua» - 145. orr.

Marcosen belarri ondotik, itsas lamia batek baino adats luzeagoa zuen eulitzar bat pasatu zen zortzigarrenez. Unai Elorriaga   «SPrako tranbia» - 108. orr.

Itsas lamia beltzaran bat ageri zen irla txiki baten ondoan. Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua» - 85. orr.

Eta hodei baten gainean etzanda itsaslamia bat, bular oparoen jabe. Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua» - 50. orr.

Itsaslamiaren baten herdoilezko kantu etorkizunez fosildua. Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak» - 87. orr.

Horixe zen funtsezko bakarra eta horrixe behar lotu, boz ustez prestuaren itsas lamien kanta zorarazle orori sorgor. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 353. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus