Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

itsaslapur (19 agerraldi, 6 liburu eta 2 artikulutan; orobat itsas(-)lapur 25 agerraldi 6 liburu eta 3 artikulutan; Hiztegi Batuan itsaslapur agertzen da) 1 iz lapurretan egiteko itsasontziei erasoz bizi zen itsasgizona. ik pirata; kortsario.

Afrikako kostaldean kortsario lanetan zebiltzan itsaslapur musulmanek. J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak» - 100. orr.

Baina zein zen maltzurkeriarik gabeko eskua itsaslapur eta beltz-tratularien herri hartan? J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak» - 128. orr.

Gudukak zirelarik pizten erresumen artean, erregearen manuz itsas gizonak bilakatzen ziren itsas lapur; saratar asko bide horri ziren jarraiki. Herria   2003-02-20

Zeren urte luzeetan izan baitzen Trinidadeko uhartea itsas lapur ingeles eta holandesen habia. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 520. orr.

Atxiki ninduen itsas lapur begibakarrak paparretik, eta irriz erran zidan: [...]. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 523. orr.

Emakumea Sidonen jaioa zen; itsaslapur batzuek bahitu, eta Eumeoren aitari saldua zioten. Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero - 111. orr.

Itsas lapurren atzaparretarik libratu gintuen. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 557. orr.

Lehen greziarrak itsaslapurrak ziren denak. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 34. orr.

Itsaslapurren uhartea baitzen Hispaniola. Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob - 134. orr.

2 hed

XXI. mendeko piratak dira, zientziaren izenean, eurenak ez diren baliabide genetikoen jabe egin nahi duten itsaslapurrak. Berria - Gaiak   2004-05-30

3 (hitz elkartuetan)

Beste batzuk, ordea, langile "autonomo" gisa aritzen ziren [...] eta kortsario izen estimatu hura izan beharrean pirata edo itsaslapur deitura mespretxuzkoa eraman behar izaten zuten. J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak» - 100. orr.

· 1570etik aurrera iparraldeko merkatari-itsaslapurrek sistematikoki ostu zituzten Mediterraneoko herrialdeak, haien aberastasunak beretuz eta, haien produktuak imitatzen eta faltsutzen baitzituzten, industria hondoratuz. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 28. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus