Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

itxuragabe 1 izond itxurarik edo funtsik ez duena. ik eragabe.

Haurrak deformeak eta itxuragabeak baziren, abandonatzeko baimena ematen zien.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 115. orr.

Lurrean, argizuloaren azpian, masa itxuragabe bat zetzan.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 80. orr.

Mamu itxuragabeek pertsegitzen zituzten.  Elizen arteko biblia   Jkd 17,15

Emakume guztiz gorrotagarri bat, deabru egiazko bat, urtero, nahita, haur itxuragabeak, nazkagarriak, beldurgarriak, munstroak, hitz batean, egiten dituena, eta gero munstro-erakusleei saltzen dizkiena.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 149. orr.

Poeman agertu arte, ideiak izengabe, itxuragabeak dira; sortzeko zorian daudela, sentitu egiten ditugu, eta izendatu egiten ditugu.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 164. orr.

Inguruan zituen emakumeen kapela itxuragabeei begira egon zen.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 172. orr.

Dosier funsgabe eta itxuragabe baten bitartez.  Berria - Mundua   2004-04-23

Ia liburu guztiak itxuragabeak eta kaotikoak baitira, izan ere.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 59. orr.

Oroimenezko izaki guzti haien isiltasun metatuek multzo itxuragabea, multzo taxugabea, osatu balute bezala.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 223. orr.

Haren ordez, egiturarik gabeko formen aldeko joera nabari daiteke, bereizgarririk gabeko collage orokor itxuragabearen aldeko joera.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 223. orr.

Gertakizun itxuragabea eta sekula inori buruan pasatu gabea.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 164. orr.

Bukaera ona, Don Kijote kementsuak haize-errotetako borrokaizun ikaragarri eta itxuragabe hartan izan zuena.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 35. orr.

Atsegin itxuragabe baten bila zebilelako izan al zuen amets itxuragabe hura?  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 46. orr.

Ameskeria itxuragabeetarako joera nabarmena.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 33. orr.

Zeregin itxuragabea, ilunetan eserita neska baten zelatan egotea.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 34. orr.

Hainbat gauza itxuragabe eta lizun esatera ez ezik, egitera ere behartzen dituzte.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 181. orr.

Zaila zen ulertzea non izan ziren lehenago ilunpe kontaezin, itxuragabe, isil haiek guztiak, gauza mutuen arima mutu haiek.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 22. orr.

Nolabait ere eraiki egin behar da nortasun bat, nork bere burua harturik buztintzat, berez itxuragabea dena landuaz izate horri forma bat emateko, muga eta irudi jakinak izango dituena.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 26. orr.

Bazookarena guztiz itxuragabea da, osoro neurriz kanpokoa.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 7. orr.

Barojak ez zuen Unamunok baino fede gehiago euskararen biziberritzean eta gaitasunean, baina nabarmenkeria itxuragabea iruditu zitzaion Bilboko hitzaldia.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 77. orr.

2 guztiz handia, izugarria.

Orduantxe jabetu nintzen dozenaka edo ehunka zirela, zinez, hildakoak, […] halako masa itxuragabe bat osatuz, itsaso zuri baten tankerakoa.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 136. orr.

Etxetto zapal goibel hura egoniko lekuan egurrezko habe eta adreilu pila itxuragabea agertu omen zen.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 15. orr.

Zenbat disparate egin zituen Eliz Amak, ezinbesteko eta premiazko ez ziren aginddu-magindduei garrantzi itxuragabea emanez!  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 148. orr.

Gonak ere handi zabalean itxuragabeak.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 168. orr.

3 (adizlagun gisa) ik itxuragabeki.

Itxuragabe okertua eta burua sorbaldari itsatsia zuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 265. orr.

Iikusia zuen Frantzisko bere ahaide eta ezagunen artean itxuragabe jokatzen eta bere zentzugabekeriaz beste guztien gainetik nabarmentzen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 187. orr.

Bere hiriko emakume itxuragabe konkortu bat ekarri zion gogora.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 284. orr.

Minbizia bezala hazi da, itxuragabe.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 92. orr.

Aire egokitura egokitu zirenetik, itxuragabe itsusitu dira mamuak.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 122. orr.

Kontsumogaiak itxuragabe ugaltzearekin batera, neurri berean ari dira agertzen ezinaren ezinez zapuzturiko pertsonak.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 87. orr.

4 itxuragabeko (orobat itxurabako) izlag itxuragabea; guztiz handia.

Zalduneria liburu zoro horietan datozen itxuragabeko erokeria horiek.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 99. orr.

Itxuragabeko eta zuzengabeko egoera hortara ez heltzeko.  Herria   2002-12-26

Eta Jaungoikoaren goi-ardurak ez du horregatik desohorerik nozituko, bidegabekoak justiziaz tratatzen dituelako, eta itxuragabekoak ordenaren edertasunaz estaltzen dituelako.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 203. orr.

· Itxuragabeko kalteak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 295. orr.

Uholde itxuragabekoak bazterrak garbitzen eta triskatzen.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 151. orr.

5.000 hildako utzi zituen eurite eta uholde itxurabako hark.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 386. orr.

160 kilometrotik gorako haize boladek, zuhaitz eta teilatu, bazter asko hankazgora utzi, eta triskantza itxuragabekoak eragin zituzten.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 269. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta itxuragabe (3); eta itxuragabeak (3); hain itxuragabe (3); itxuragabe bat (5); itxuragabe baten (3); itxuragabe eta (8); itxuragabea da (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus