Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

izari 1 iz neurria, tamaina.

Denboraren izaria, erritmoaren aldaketa... Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz» - 12. orr.

Gelaren izaria bi metro karratu. Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita» - 117. orr.

Aldizkariaren izaria handitzen da, A4 formatua ukanen baitu hemendik aitzina. Herria   2005-05-05

Ohoinak gogorki gaztigatuak ziren, izariz kanpo. Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy - 119. orr.

Izariz kanpoko fedea. Itxaro Borda   «%100 basque» - 101. orr.

Batean izariz kanpoko beroak, ondotik gaitzeko hotzaldiak! Herria   2005-08-04

Elgar aditu zuten ogiaren eta artoaren prezioa goratzeko izariz goiti. Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide» - 170. orr.

Zuen zorra pagatu duzue ezin ederkiago, izariz gaindi. Herria   2003-03-13

Ofizioko gizonak badira hor begi kolpe batez izaria hartzen dizutenak. Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy - 152. orr.

Izari bereko orratz guztiek. Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza - 63. orr.

Orduan zituen baigorriarrak garaztarraren izariak hartuak eta hamar kintze hartu ere, 20-10. Herria   2005-02-24

Beharrik denboran gure eliza handian izariak ongi asmatuak ziren holakoetan bederen jendearen kokatzeko. Herria   2003-05-01

Beraien baitako gerla-kanta baten izariak markatuz ari zirela ematen zuen. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 166. orr.

Heineko izari bat behar dela izan induljentziaren eta haren emateko arrazoiaren artean. Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta - 185. orr.

Duela mila urte, leku honen garrantzia Orreaga eta Cebreiroren izarikoa zen. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 178. orr.

Gogoan hartuz geroz fedegabeen aurkako gerlaren helburu orokorra eta kristautasunaren eta erlisionearen defentsa dela Bulda deitu emaitzaren oinarri nagusia, gauza gutxia eta erraza baita amoina berezi hura, erraten ahalko da [...] delako emaitza ez dela araberakoa ez behar den izarikoa. Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta - 183. orr.

Ez genuela euskaldunek nehongo faboreen aiduru egoiterik gure nazioari bere izariko estatuaren orkoia moldatzeko. Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz» - 133. orr.

· Bulgarian lurrikara izan dute iragan astean, 4,4 neurrikoa Richter izarietan. Herria   2003-12-25

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Bagoira sarrarazten gaituzte bosnaka, kondatzen behin eta bietan, barne hura bete-bete arte 100 preso -izari betea, zapatua- eta bagoia hesten dute eta ontsa hesten. Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy - 36. orr.

Bainan gertakari horiek ez ditazke ere gorde… izari bat behar litakeela atxiki? bainan nun da izari ona? Armen kargatze hori guti gorabehera egiten zuten, ez zutelakotz izari xuxenik. Herria   2005-11-10

Nun den izari egokia, hortan da auzia. Herria   2005-05-19

Heineko izari bat behar dela izan induljentziaren eta haren emateko arrazoiaren artean. Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta - 185. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Hori da españolez fanega eta frantsesez arpent deitu aspaldiko lur izaria. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi» - 17. orr.

Pertsona horiek Albert eta ni ginen, ezkutu, egitekotsu, multiforme, beste denbora-izari batzuetan. Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges - 83. orr.

Gizonak aldiz, gizon delakotz, baditu gizonaren mugak bezala, bere neurri-izariak eta hauek sort ditzazketen aberastasun batzu ere, ordainez! Herria   2001-09-13

3 izarian neurriz.

Gizon zuhurrari dagokiola, janari eta edari goxoak hartuz, izarian, bere burua indarberritzea eta suspertzea. Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza - 463. orr.

Arno xorta bat on baizik ez dela gorputzarentzat, izarian edanez. Herria   2004-07-29

Behar dela mugitu, gorputza ez «herdoiltzerat» uzteko, mugitu egun guziz bainan izarian. Herria   2005-11-17

Aise gehiago hartuko omen zuen haatik, gure Kostaldean ala bestalde, diru gehiago ukan balu, bainan sosa izarian du eta denetarat ez da beraz hola eta hola heltzen ahal... Herria   2005-07-21

Alde batetik Hamaseko terroristak eta bestetik Israelen armada bipila izarian egoiterat deituz. Herria   2005-02-27

4 izari batean neurri batean.

Untzi haundi batzu egin baitira eta ainitz arrain betan hartzen ahal dutenak, behar litake kasu egin eta izari batean egon. Menane Oxandabaratz   «Ez da musik» - 150. orr.

Erretretan diren batzueri ere gogotik eman lezakioke lan zerbaiti legez-lege lotzeko moldea, izari batean halere... Herria   2005-06-30

Turismoaren beharra bainan izari batean. Herria   2004-03-11

Denek behar dutela aintzina segitu, bainan denek kasu eginez eta izari batean. Herria   2001-08-02

Egia ere izaiten ahal da, izari batean bixtan da... Herria   2004-10-21

Ainitzek nahiago halere atea ideki bainan izari batean eta muga batzu atxikiz, orai arte bezala edo bezalatsu... Herria   2005-01-20

5 izariko zapata atzeman bikotekide egokia aurkitu.

Eta oraikoan Mutxurdin eta Karlosek atxemanen dute izariko zapeta! bixtan da gomita hau auzo herrietako ezkont-gaientzat ere bali dela! Herria   2005-07-21

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

denboraren izaria (4); izariz kanpo (3); izariz kanpoko (8)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus