Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

izkina (orobat izkin, iskin eta ezkin g.er.) 1 iz bazterra; angelu bat osatzen duen bazterra.

Lau izkinetan soldadu bana zeukaten zaindari, metraileta presoei buruz itzulirik.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 79. orr.

Arditegiko izkinetik so egiten dudalarik ibarrari, beldurrak hartzen nau.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 72. orr.

Bide izkinean jarririk, ari ziren kanibeten xorroxten.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 53. orr.

Negarraren beroa oldartu zitzaion betazalen izkinan.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 326. orr.

Kaiaren izkina batetik ikusi zuten barkurantz zetorren gizon eta emazte talde bat, eskuak loturik, guarda nazionalez inguraturik.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 291. orr.

Ate ondoko izkina batean komunak, ondoan txorrota.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 27. orr.

Eta han zegoan Ubanbe bakarrik, mostradorearen izkina batean edari horizta bat edaten.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 388. orr.

Sofaren izkina batean eseri nintzen.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 151. orr.

Herri hilaren erdian, elizaren hondarkinak, pareta batzu dorrearenak izanak, alderdi bat oraino abantxu bere goratasunean zutik, ganga parte bat, aldarearen zoladura, izkin batean txapel harri zizelkatu bat belartzarrek gordea, bataio untzia lurrez betea.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 199. orr.

Haren itzala agertzen ikusten zuen izkina guztietan.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 234. orr.

Aldareak eraiki zituen Jerusalemgo izkin guztietan.  Elizen arteko biblia   2 Kro 28,24

Beste batzuk etapa bat eginen dute beribilez (dixit Jato) eta makina izkin batean utzirik, oinez helduko dira aterpera.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 214. orr.

Bakarrik egoten da Omar, tabernako izkina berean beti.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 49. orr.

Somera kaleko Morga tabernan eseri ziren, izkinako mahaian.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 101. orr.

Gelako izkina batean zokoratuta.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 270. orr.

Gelaren izkina batean, beste itogin baten zarata entzuten zen.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 11. orr.

Adela ere han izaten zen batzarretan, izkina batean isilik.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 58. orr.

Plazaren izkina batean gelditu zen orduan Santos.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 104. orr.

Musika nire maitasun-nahiaren mezularia bilakatu zen, dei ozen bat jadanik nire ezinegonari eutsi ezin zion haurtzaroko denboraren izkina herdoilduen erdian.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 80. orr.

Amultsuki entzuten gaituen belarri eta ahots lasaiak lanaren, amodioaren nahiz exilioaren izkinak leuntzen ditu.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 215. orr.

2 kantoia.

Izkinako kafetegira joan, eta biziberriturik itzuli zen.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 84. orr.

Egunkaria erosten diot izkinako saltzaileari.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 75. orr.

Ikatz kaleko izkinakoa.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 48. orr.

Manifestazioan Goienkale eta Zeharkale izkinan airera panfletoak bota zituen gazte hura bezala.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 368. orr.

Moulins-Gémeaux kalezuloaren eta Tournebride karrikaren arteko izkinan.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 86. orr.

Izkinan buelta hartuko du, buelta hartzen ari da luzaz, oso luzaz.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 69. orr.

Harry izkinan geratu zenean, Nancy Mazzucehlli ari zen izkina hartantxe biratzen eta bere aspaldiko nagusiarengana hurbiltzen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 245. orr.

Orduan, gainean beste enbor batzuk jarriz txandakatuta lau aldeetan, izkinak egiten dituzte.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 930. orr.

Komisariaren lau izkinatan dinamita paketeak plazatu zituzten.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 52. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Hiru puta bazeuden karrika izkina batean.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 102. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Mokanesa hartu eta begi-izkinan loratu malko-muskila idortu zuen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 259. orr.

Ezpain izkinan irri bat marraztuz.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 140. orr.

Marikarekin ongi date Maddi pentsatu zuen Jessicak, artean apezak seinalea eman ondoan, musu arina pausatzen zuela Theoren aho-izkinan.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 309. orr.

Baina hari entzutea belarri izkinan ume bat xuxurlaka edukitzea bezala zen.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 221. orr.

Mahai izkinan jarri nintzen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 180. orr.

Errekari hurbil zeuden borda eta etxe izkin zenbait ere eraman zituen uholdeak.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 88. orr.

Postalak zine irudia zuen, Charles Chaplin eta ume pobre bat harresi izkinan zeuden larritasunez begira.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 400. orr.

Putazain-papera egiten zuen antzezle txar bat; edo eta kale izkinako erronkajole horietako bat.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 231. orr.

Ur korrontearen eraginez, almadia ur izkinatik hurbil hasi zen nabigatzen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 388. orr.

Armiarma sarerik gabeko sabai-izkinak.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 55. orr.

5 Frantzia izkina.

Frantzia izkinako herri gehien-gehienetan, Hondarribiatik Luzaideraino, izaten zuten pertsonaren bat beren kontrabandoko negozioetarako.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 84. orr.

Errepublikako gobernuak, suprefetek eta Frantzia izkinako gainerako funtzionarioek matxinatuei pasatzen uzten zieten; eta Elizondoko kotxeetan, Aldudetik, Baigorritik, Ainhoatik, igarotzen ziren buruzagi karlistak, beren uniformeekin eta aginte-ezaugarriekin.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 84. orr.

6 izkin egin1 (21 esaldi, 6 liburu eta 14 artikulutan; orobat izkina egin 2 esaldi, 2 liburutan) higidura egokia eginez saiestu.

Basurderen arreta erakartzea lortu zuen; segidan alde batera keinu egin eta kontrako aldera izkin egin zuen, erasoa galaraziz eta aldi berean Belasko salbatuz.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 107. orr.

Eta Weldon andrea ez zen, ez, behin ekindako lanbideari izkin egiten zioten horietakoa.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 131. orr.

Aleman ez-duin asko zegoela istripu probokatu batean bere burua zauritu, gerrari izkina egin eta gerra-pentsioa kobratzen zuena.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 55. orr.

Horrek aitzakia bat eman zuen legeari izkin egiteko.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 186. orr.

Baina Peppone haserreegi zegoen arrazoitzeko, eta besteak erraz egin zion izkin.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 162. orr.

Doinuak izkin egiten zuen.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 178. orr.

Hiru aldiz egin zioten izkin dopin kontrolari Kenterisek eta Thanouk.  Berria - Kirola   2004-11-19

Jaitsierari izkin egiteko partida erabakigarriak jokatuko dituzte bihar Barakaldok eta Arratek.  Berria - Kirola   2004-05-21

7 izkin egin2 (futbolean, saskibaloian eta kidekoetan) ik iskintxo.

Gazteak hegaleko ohiko jokalaria dela adierazi zuen, «abiadura baliatuta izkin egiten ona, eta gainera defenditzen duena».  Berria - Kirola   2004-07-16

Oso indartsua da, baloiarekin izkin egiten oso abila.  Berria - Kirola   2004-02-21

Geldiezina da aurkariei izkin egiten hasten denean.  Berria - Kirola   2006-04-18

Atzelari biri izkin egin, gogor jaurti eta barrura.  Berria - Kirola   2004-10-28

Lebron Jamesek lau jokalariri izkin egin eta saskiraketa bikaina lortu ondoren.  Berria - Kirola   2006-05-05

Kortinak Albertori izkin egin eta atera jaurti zuen.  Berria - Kirola   2004-10-28

· Aurrera, atzera, erdiraketa bat, beste bat, izkin honi, izkin besteari, [...].  Berria - Kirola   2006-02-03

8 izkin harri

Orbaizetan, Fabrikako auzoan dauden etxe, eliza, ostatu, lantoki eta hainbat lekutan, ikustekoak dira harri pikatuz eginak izan diren izkin harriak.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 65. orr.

Harresiek eta ongi kurutzatuak diren izkin harri ederrek.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 109. orr.

Etxaintzineko ezker aldean, azken bi metrotan, izkin harriak zuriak dira, beherean gorriak direlarik: etxea berritu zenekoa?  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 11. orr.

9 izkin-motz ipar (pilotan)

Orduan hunek nahi zuen lekurat manatzen zuen bere jo fina, ala taula, ala sare ondo hura ala eskuineko xoko edo izkin-motzerat.  Herria   2003-04-24

Hola aise ari gibelean Martiarena, batean taula, bestean arte-sare eta ondarrean izkin-motz batzu lurretik ezin bilduak.  Herria   2003-05-29

39tan izkin-motz Biscoubyk, ez dakit zenbatgarrena, baina ekarri botea Aramburuk bere aire zoragarriarekin, atxiki pilota ontsa taulatuz gibeleko batek bezala eta ondarrean bi-paret labur batekin bururatu.  Herria   2003-12-25

Hor da jokoan sartu Oçafrain, batean sare, bestean punpa-sare, edo izkin-motz eta guziz 8 bote ixtant batez, batean azpiz ezker, edo gainez, eta beti xuxen.  Herria   2003-05-15

Ez dute amor eman nahi galtzaleek, baina ez dira sartzen Arambururen boteak (biga bakarrik), huts bakar batzu ere bai biek tenore txarrean, eta xilo eta izkin-motzak ere irabazleen alde.  Herria   2003-03-27

Itsasuarra alabaina beti aintzinean zuen 24-18 arte, batean taula luzea, bestean izkin-motza, ez halere nahi bezain usu sare hura.  Herria   2001-05-10

Denaden, azken hauk dira lehenik berotu, 9-4 eta 19-8, ordukotz bi bote, Belascainen sarea, eta airez moztu bat, Teilleryren sarea, izkin motza eta eskuin pausatu batekin.  Herria   2003-01-21

10 izkina-izkinan

Fogarty jaunak, aulkiaren izkina-izkinan eserita, jakin-min berezia erakusten zuen. nahi zuen tokian jartzea zeukan bakoitzak, eta ni azken-azkeneko lerroan jarri nintzen, leiho ondoan, izkina-izkinan; irakaslearengandik urrutieneko txokoan beraz.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 85. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus