Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

izugarri 1 izond izutzen duena, guztiz beldurgarria. ik ikaragarri.

Hasperen egin nuen: zalantza izugarri harekin bizi beharko nuen. Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua» - 128. orr.

Del Valleri ideia izugarri bat pasatu zitzaion burutik: gizon hark, moduren batez, bere pentsamenduak irakurtzen ahal zituela. Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua» - 196. orr.

Krimen izugarri horiek salatu eta gaitzesten ditugu. Berria - Mundua   2004-08-03

Egun izugarri hauetan nire bihotza, ama bat bezala, hunkituta dago judu herria ikustean. Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman - 20. orr.

Animaliak gara, egoera izugarrietan iheserako fisikoki eta biokimikoki egokituta gaudenak. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 109. orr.

Nire gau-ikuskarietan laugarren piztia bat ikusi nuen: beldurgarria zen, izugarria eta guztiz indartsua. Elizen arteko biblia   Dn 7,7

Mihi urdin handitua lore izugarri eta ezezagun baten antzera ahotik aterata. Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev - 111. orr.

Gaztetxoek, irudiokin heziak, begirik kliskatu gabe dakusate bortizkeriarik izugarrienak. Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 298. orr.

Goibeltasun izugarri eta itxaropenik gabearen har aseezina bihotzaren alboan kiribildu zitzaion. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 523. orr.

Edozer egiteko prest nengoen, bizimodu izugarri hartatik urrunduko ninduen edozer. Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua» - 24. orr.

Beldur izateko moduko hainbeste gauza ezezagun izugarri zeudenean hor zehar. Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie - 276. orr.

Etsaien lerroez haraindi emaniko egun izugarri haietan. Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua» - 77. orr.

Tortura izugarriak eragiten ditugula, infernuaren atari direla etxeotako sotoak. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 353. orr.

Amesgaizto izugarria izan zen. Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata - 45. orr.

Gerra ondoan, aldiz, mundua izugarri, ezezagun eta mugagabe ageri zen. Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg - 213. orr.

Etsaiek inguratzen naute, [...] basabere izugarriak bailiran. Elizen arteko biblia   Sal 22,13

Baina Jainkoak ipinitako bidetik okertu zenean, era izugarrian erraustu zuten etsaiek gerrate askotan eta gatibu eraman atzerrira. Elizen arteko biblia   Jdt 5,18

2 adkor

-Walter! -diost-, izugarria zara benetan! Baina Llum hori izugarria da gero, atentzioa eman behar beti! Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch - 58. orr.

Ez dakik nolako irudimena duen Joanek, izugarria duk, putakeria bikainak asmatzen ditik. Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch - 120. orr.

-Izugarria da haien ezjakintasuna! -esan zuen azkenean Koshkariov koronelak-. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 449. orr.

Hurrengo denboraldia ere izugarria izan zen, futbolean egin dudan denboraldirik onena. Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman» - 195. orr.

3 oso handia.

Hurrengo gauean gurutze guztiz izugarri bat ikusi zuen ametsetan: haren gailurrak zerua ukitzen zuen. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling - 23. orr.

Haren kargak ondoko gas argiontzi izugarri baten garaiera gainditzen zuen. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 32. orr.

1887an amaituriko eraikin izugarri horrek hamalau milioiko kostua izan zuen gutxienez. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 85. orr.

Garai batean Annyk maleta izugarri bat eramaten zuen bidaia guztietara, xalez, turbantez, mantelinaz, maskara japoniarrez, kromoz betea... Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 224. orr.

Eta hona, nire iragana zulo izugarri bat besterik ez da. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 117. orr.

Pankreako sasi-kiste izugarri bat garatu zitzaion. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 103. orr.

Beste morroiak, handiak, sumindurik, ukabilkada izugarri bat eman zion buruan loroari. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 11. orr.

Jakin-min izugarri hori ez balu. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 146. orr.

Arreta osoz zaindu beharreko altxor izugarri baten aurrean banengo bezala ari zitzaidan ikazkina. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 222. orr.

Jendetza izugarria zuen zerbitzari, milaka eta milaka zeuden haren aurrean zutik. Elizen arteko biblia   Dn 7,10

Gure inguruetako jentil guztiak bildu zaizkio Timoteori eta gudaroste izugarria eratu dute. Elizen arteko biblia   1 M 5,38

Urte hartan janaria ahitu zen hirian eta jendearen gosea izugarria zen. Elizen arteko biblia   2 Erg 25,3

Begi-zorroztasun izugarria nuen. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 25. orr.

Japoniako egoeraren asimetria izugarria azpimarratu behar da. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 74. orr.

Min izugarria nuen berriro gerrian. Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq - 87. orr.

Balio estetiko izugarria duten ekuazioen bidez. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 19. orr.

Eta ezustekoa izugarria izan da, zu ikusi zaitugunean... -gaineratu zuen Sarak. Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala» - 135. orr.

Udan bero izugarria pasatu genuen, eta neguan, berriz, berealdiko hotza egin zuen urte hartan. Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem - 63. orr.

· 4 iz izutzen duen pertsona edo gauza.

Galdera da: zergatik bihurtu zen hiltzaile hura ume-izugarri? Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa» - 69. orr.

Ez zunan agertu; ordu bata jo, artean iritsi ez, eta ohartu nindunan ez zuela zentzurik han txori-izugarri segitzeak. Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz - 92. orr.

Txoritokieta zabal bat izandako mundua, txori-izugarri handitzar bat izatera etorri, txoriak estratosferan itotzeraino uxatuz. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 77. orr.

Izugarri gisa, beharbada, euskal ikasleen izugarri. Koldo Zuazo   «Euskara batua» - 173. orr.

Pepinitoren manien artean izugarri-itxurak egitea zuen bat. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 218. orr.

· 5 adlag oso, asko, guztiz. ik izugarriro. (aditzekin)

Eta izugarri maite dugu elkar. Luis Elberdin   «Sexua noiznahi» - 67. orr.

Izugarri atsegin nuen kirol-egunkari eta aldizkariei gainbegiratu bat ematea. Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon» - 130. orr.

Izugarri beldurtzen hasi zen, erosle hark iruzur egingo ote zion. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 82. orr.

Izugarri poztu zen bisitariak iritsi zirenean. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 471. orr.

Izugarri gustatzen zaio uretan ibiltzea. Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna» - 153. orr.

Zaharrenari izugarri eragin dio aitaren heriotzak. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 15. orr.

Izugarri nahasi ziren gauzak. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 532. orr.

Zangoak izugarri handitzen hasi zitzaizkion hidropesiagatik, eta larriki gaixotu zen. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 651. orr.

Diru-masa izugarri murrizten da, beraz, debaluazioaren aurretik. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 95. orr.

Eta une hartan izugarri sumatu nuen Monaren falta, arratsalde guztian baino gehiago. Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy - 11. orr.

Bihotza izugarri estutzen zion galdera horrek, erantzuna ematen ausartzeke. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 260. orr.

Lizasok izugarri egin du gora azken egunetan. Berria - Kirola   2004-09-04

Nork bere burua maitakor azaltzeko bizioa, disimulo horrexetatik ugaldu da, eta zinez inor maite ez duen jendeagan gailendu izugarri. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 290. orr.

6 (izenondoekin)

Diru kopurua izugarri handia izan zen, bera baitzen asmatzaile bakarra. Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen» - 35. orr.

Amestu egin al nuen presentzia izugarri handi hura? Izugarri itxuratia da, fazati hutsa. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 221. orr.

Izugarri arriskutsua da atzera begiratu eta Jainkoari iseka egitea. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 932. orr.

Haren masailek kolore arrosa, izugarri itsusia dute. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 125. orr.

Arauak izugarri zorrotzak, gogorrak eta ankerrak ziren. Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev - 61. orr.

Jimmyrenean biltzen ziren emakume guztiak izugarri antzekoak ziren itxuraz, harrigarriro. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 164. orr.

· Aiztoaren ahoa bezain estua zen mendi-lerro izugarri garai batetik zihoan. Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev - 87. orr.

Kale izugarri zabaletan barrena. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 29. orr.

Egun izugarri beroa zen. Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce - 160. orr.

Itzal izugarri handi bat dardaratu zen paretan eta sabaian. Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer - 182. orr.

Jende izugarri onak. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 127. orr.

Prezio izugarri altuetan. Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak» - 102. orr.

Laguntzaile izugarri txarrez inguraturik nago · (cf oso) Izugarri pieza politak egiten zituen. Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare - 91. orr.

Ene!, izugarri gizaseme atsegina da. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 28. orr.

Izugarri txakurtxo eme zintzoa dirudi, benetan. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 52. orr.

Izugarri begi ona duzu! Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth - 42. orr.

Izugarri borroka odoltsua izan zen. Martin Anso   «Elezaharren bidetik» - 130. orr.

Kubak izugarri aukera ona galdu du. Berria - Mundua   2004-05-29

7 (aldizlagunekin)

-O, Buck, izugarri ondo pasatzen ari naiz. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 506. orr.

Izugarri sutu duk. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 68. orr.

Ni izugarri gaizki sentitzen nintzelako. Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala» - 126. orr.

Izugarri asko dela ere esan daiteke, baina zifra hutsean adierazita ez digu ikararik sorrarazten. Joxerra Garzia   «Itsasoan euri» - 58. orr.

Maria Bautista ere izugarri pozik dago gaur. Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala» - 151. orr.

Izugarri zurbil zegoela iruditu zitzaion Del Valleri, gaixorik balego bezala. Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua» - 242. orr.

Unibertsoa izugarri azkar puztu zela. Berria - Gaiak   2006-03-18

Izugarri gaizto jokatzen ari naiz zurekin. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 186. orr.

Ekaitza izugarri indartsu jotzen ari zen, eta bizitza salbatzeko ere zalantzaz, aingurak bota zituzten. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 854. orr.

8 izugarriko1 (izen baten eskuinean)

Ez omen zen hala ere balio izugarriko eraikina. Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak» - 160. orr.

Tentsio izugarriko une horretan. Berria - Kultura   2006-02-12

Garrantzi izugarriko arma bat kenduko diet Alemaniaren suntsipena bilbatzen ari diren traidoreei. Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua» - 267. orr.

Vargas Llosa emankortasun izugarriko idazle handia da. Berria - Kultura   2004-01-18

9 izugarriko2 izlag ik beherago 10.

Ez dira urratsak gertatu, izugarriko jauziak baizik. Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak» - 99. orr.

Izugarriko ahala eta xantza badute adin hortakoek non-nahi eta ordu delarik lokartzen baitira. Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita» - 168. orr.

Estatu Batuetako Defentsa sailak bere komunikazio sistemak garatzeko izugarriko inbestimenduak egin izan ez balitu. Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak» - 157. orr.

Laborantza ganberak izugarriko garrantzia duela pentsatzen dutelako. Berria - Euskal Herria   2004-02-05

Sakonera izugarrikoa, gerra horien ondorengo amildegi espirituala. Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean» - 54. orr.

Fikziozko lanei buruz izugarriko kritika gogorra. Berria - Kultura   2004-12-28

10 izugarrizko1 izlag

Hondamena eta izugarrizko ezbeharra. Elizen arteko biblia   Jr 48,3

Izugarrizko amorrazioa eman zion marrazkiak. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 17. orr.

Izugarrizko ikara genion, bakarrik zegoela sumatzen genuelako. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 36. orr.

Liburutegiaren izugarrizko tamaina zen beste arazoa. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling - 178. orr.

Izugarrizko diamantea zuen eraztun bat zeramala hatzean. Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer - 118. orr.

Gozokiek izugarrizko egarria sortu zieten eta ez zeukaten zer edanik. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling - 64. orr.

Egia da zure izebaren egongelan ikusi zintudanean izugarrizko zirrara eragin zenidala. Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer - 141. orr.

Egungo logikatik begiratuta, Fregek izugarrizko garrantzia hartu du. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 137. orr.

Informazio zehatza jakiteko eta errepikatzeko izugarrizko ahala daukate, baina gainerakoan deus ikasteko eta ulertzeko gauza ez diren idiotak dira. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 191. orr.

Harryk nahiko garbi ikusi zuen irudi itzel bat, izugarrizkoa, begi distiratsu eta handiak zituena. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 32. orr.

11 izugarrizko2 izond

Ekialdeko Lander-entzat, alabaina, mendebaldeko konkurrentzia ere izugarrizkoa zen. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 189. orr.

Portugaldar, espainiar, holandar, ingeles eta frantses beltz-tratulariek eramaten zituzten esklaboak, garraio-baldintza izugarrizkoetan. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 50. orr.

Gauza izugarrizkoren bat behar zuen izan. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 96. orr.

Izugarrizkoak egiten, tiroak ematen, jipoitzen, atxilotzen, polizia faxistak baino okerrago, zakur amorratuak bezala. Berria - Harian   2006-03-05

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus