Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

jadanik [3376 agerraldi, 170 liburu eta 1221 artikulutan –gehien-gehienak Herria aldizkarian-] 1 adlag dagoeneko. ik jada; ja.

Jadanik dexente luzatuak garela iruditzen zait. Txillardegi   «Putzu» - 156. orr.

-Baina, ama, jadanik esplikatua dizut... Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza» - 46. orr.

Eta horra, jadanik, Poyo de Roldán mendixka famatua. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 78. orr.

Lehenik, jadanik erran bezala, heineko izari bat behar dela izan induljentziaren eta haren emateko arrazoiaren artean. Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta - 185. orr.

Ez ditut jadanik sentitzen denboraren irristatzea eta ukitu arinak. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 70. orr.

-Holako zerbait ez ote didazu jadanik ere errana? Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina» - 19. orr.

Erakutsi dugu ezen jadanik, ez duela nagusitasun osorik. Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza - 529. orr.

1271. urtean kausitzen dira jadanik dokumentuetan Gorosgaray, Irauzketa eta Ibañetako Salbatore kapera. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi» - 38. orr.

Ile bakan blaituek erdizka kukutua eta heriotzak jadanik zorroztua, ezin antzik eman begitarte iharrari. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 48. orr.

-Amadisek Oriane ezagutu du jadanik? -hurbilagotik errepikatu zuen galdera. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 255. orr.

Nire Melaniak josteari ekin dio jadanik. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 266. orr.

Haren arrastorik ez dago jadanik. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 27. orr.

2 (iraganaldiko testuinguruetan) ordurako.

Jadanik hilotz zetzanaren gelan sartu zen, herioaren misterioaren jakile bakarra bailitzan. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 339. orr.

Jadanik ez zen biharamuneko hiltzaileen beldur -aienatuak ziren, ahaztuak, bere giza bizitzan etsai zituen pertsona eta gertakari ugariekin nahasiak-. Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev - 21. orr.

-Hori, jadanik banekien... 477

Frantxua jadanik lanera joana zen. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 63. orr.

Ikusia nuen jadanik bidean, aitzinatu baitzitzaidan, keinu bat ere egin gabe. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 136. orr.

Nagusia jadanik han zegoen. Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza» - 135. orr.

Amatxi, enetzat, jadanik lore bilakatua zen. Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza» - 74. orr.

Musika jadanik itzalia zen. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 8. orr.

Lizarraga jenerala ere jadanik Lizarran zegoela jakin dut. Txillardegi   «Putzu» - 167. orr.

Bazirudien jadanik bertan zuela heriotza. Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev - 17. orr.

Dakidana da frangotan gogoan nuela jadanik guti-aski aipatua dizudan Maider hura. Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina» - 29. orr.

Iñaki-k bazituen bost horietarik biga ikasiak jadanik Baionan. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi» - 46. orr.

Nerau ere saiatu nintzen gorpuarengana, lurra jotzen ari baitzen jadanik. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 40. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus