Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

jakin-nahi (orobat jakin nahi eta jakinahi) 1 iz ik jakin 7.

Izan ere, jakin-nahi hau ezingo litzateke aztikerien bitartez baino gogobete, eta nik ez dakit ezer honetaz. Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant - 21. orr.

Nire patu beldurgarrira hurbildu ahala, jakin-nahi hori hazi egiten zela ematen zuen. Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe - 75. orr.

Aitak salbatu ninduen amaren jakin nahi hartarik. Lehen planoan ageri den liskarraren atzetik, elkarrekiko jakin-nahi bera eta gaizki-ulertu berberak daude. Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb - 142. orr.

Zu zerk mugiarazten zaitu: zalantzak, jakin nahiak, erakutsi nahiak...? Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle» - 243. orr.

Lehen bisitako jakin-nahi eta lotsa hura baretu ziren arren. Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata - 107. orr.

Ezinegona eta jakin-nahia nagusituko dira ikuskizunean. Berria - Kultura   2004-05-19

Ezjakintasuna eta jakin nahia omen da informazio iturri gaiztoena. Berria - Harian   2005-06-14

Nire jakin-nahia eta deserosotasuna areagotzen zituena, halere, besteak ere zain egotea zen. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 263. orr.

Gorteko geografo ofizialari jakin-nahia piztu zitzaion Pierre-Olivierrek kontatua aditzean. J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak» - 91. orr.

Erraz aski aseko dut ba berorren jakin-nahia. Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes - 62. orr.

Asko ziren jakin nahiak kitzikatuta hurbiltzen zitzaizkidanak. Hasier Etxeberria   «Patri maitea» - 49. orr.

Beharrak eta jakin-nahiak akuilaturik. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 392. orr.

Eta ezin jabetu da jakin-nahiak nagitu dituen bideaz bestaldeko langileen keinuez. Pello Lizarralde   «Larrepetit» - 42. orr.

Galdekizun haiei ihardespena ez da, noski, dogmatiko gogoberoaren jakin-nahiak nahiko lukeen modukoa gertatu. Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant - 21. orr.

Ikerpen eta behatze filosofikoek soilik janaritzat balio diote gure jakinahiari... Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak» - 10. orr.

Barrez hasi dira, eta inguruan duten jendeak harriturik begiratu die, jakin nahiaren atarian. Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 363. orr.

Gogoan baitut nola geratu nintzen behin lotan Jacqueren etxean eta nola ezin nion haren gorputza ezagutzeko jakin-nahiari eutsi. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 171. orr.

Txintik ere ez zuen esan, jakin-nahizko begirada bat egin soilik. Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa» - 228. orr.

Ez dut zureganako inolako jakin-nahirik sentitu. Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb - 143. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Istorioak berez ez du suspentserik edo jakin-nahi handirik sortzen, kontakizuna amaieratik hasten baita. Berria - Kultura   2004-07-31

Baina poliziaren jakin-nahi setatsuak aspertu egin zuen gizona. Pako Aristi   «Note book» - 139. orr.

Jakin-nahi lauso batek erakarri ninduen harengana. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 157. orr.

Bereizi egiten zituen zintzoak, benetako adiskidetasuna agertzen zutenak, eta gaiztoak, jakin-nahi hutsak bultzatzen zituenak. Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux - 14. orr.

Aipatu dut lehenago ere nire hasierako izu-laborrien lekua hartu zuen jakin-nahi naturaren kontrakoa. Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe - 75. orr.

"Zergatik hil ondoren ez dago ezer?", galderak zulatu zion alderik alde bihotza, bota zion gainera mendeetako nekea, betiereko jakin-nahia. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 28. orr.

· 3 izond

Denak ni baino zaharragoak ziren, eta jakin nahiak. Eta hori guretzat mixteriozko mundu bat zen, jakin nahia eta jakin ezina, gure belarrietara iristen ez zen ixilpeko mundu bat. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 231. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus