Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

jarraitu [18538 agerraldi, 270 liburu eta 6324 artikulutan], jarrai, jarraitzen 1 dio ad norbaiten ondotik joan edo ibili; atzetik joan, aurrekoarekin biltzeko, hura atzemateko. ik segitu; jarraiki1.

Harryk Tomi jarraitu zion zurezko eskailera dotore batzuetan gora. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 43. orr.

Bulegora jarraitu zion Lupini. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 127. orr.

Rufusek jarraitu egin zion, baina emeki, zuhurki, ia-ia beldurrez paralizaturik. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 245. orr.

Jarraitu egin nien, gero rue Royaletik biratu nintzen eta bulebarretara itzuli nintzen berriro. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 360. orr.

Ur gaineko argi gorri batek jarraitu zion odolezko begi baten gisa. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 22. orr.

Begiekin jarraitu zion Ruche jaunak. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 322. orr.

Gorriak maleta eskuan jarraitu dit, burua apur bat makurturik. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 45. orr.

Jauregitik irten zen Urias, eta errege-opari batek jarraitu zion ondotik. Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II» - 53. orr.

Biok ala biok ere ongi ziurtatu ohi genuen, aldez aurretik, inork ez zigula jarraitu. Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo - 69. orr.

Emakumeak bere kutxa handiarekin ihes egin du; aitak atzetik jarraitu dio. Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi - 47. orr.

Berak egin du lehenengo ihesaldia eta nik atzetik jarraitu diot. Berria - Kirola   2004-04-06

Atzetik jarraitu, eta berebiziko sarraskia egin zuten Lanceloten aldekoek. Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza» - 126. orr.

2 (zerbaiti)

Austerlitzko zubia zeharkatu, bulebarren lerroari jarraitu, eta Havreko geltokira iritsi ziren. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 29. orr.

Hildakoaren segizioari jarraitu diot eta ongi ohartu naiz bideaz. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 287. orr.

Detektibeek Dryer-en arrastoari jarraitu zioten New Yorkeraino. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 58. orr.

Perun kontrako bideari jarraitu zioten, eta hiriburua itsasertzean, Liman, egin zuten. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 53. orr.

Herritarrek beste bide batetik jarraitu zioten protestari. Berria - Euskal Herria   2006-03-04

Beraz, mihiari hozka egin, eta Albertoren hizketari jarraitu nion. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 184. orr.

3 (zaio aditz gisa)

Atzetik jarraitu zitzaion, nahaspilatik irteten lagunduko ziolakoan. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 55. orr.

Quenu, harriturik, haren gelaraino jarraitu zitzaion, hitzik atera gabe. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 82. orr.

Itsas armada itsasertzari jarraitu zitzaion Indo ibaiaren bokaletik. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 38. orr.

Letra letrari jarraitzen zitzaion, lerroa lerroari, atala atalari, liburua liburuari: ibilera hark goxoki eramaten ninduen loaren mugara. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 96. orr.

Felipe II.ak, Karlos V.ari jarraitu zitzaiolarik, mundu guztiak ezagutzen duen bankarrota egin behar izan zuen. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 62. orr.

Umeen hasierako frustrazioari poza jarraitu zaio. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 81. orr.

Altzolako zakurrek usaina hartu diote, eta zaunka hasi dira; zaunkari zaunka jarraitu zaio. Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard - 76. orr.

Eta irrintziari, berriro ere, cowboy sonbreiruko gaztearen txistua jarraitu zitzaion. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 15. orr.

Modernoak aurreiritzi horri jarraitu zaizkio. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 46. orr.

4 dio ad beste zerbaiten ondotik etorri edo gertatu.

Ezusteko atsegin hari, beste ezusteko eder batek jarraitu zion. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 228. orr.

Aitortza laburrari ezpata-kolpeak jarraitu zion, eta horrela, martiri bezala bukatu zuen bizia. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 410. orr.

Kristau jaiotako Teodosio I.a enperadoreak pagano izandako Konstantino I.a konbertituari jarraitu zion. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 326. orr.

Batasunaren proposamenari ekintza terrorista ugarik jarraitu diote, eta horrek esan nahi du Batasuna Anoetan ez zela gai izan ETAri armak, xantaia eta estortsioa uzteko exijitzeko. Berria - Euskal Herria   2004-12-28

Aurreko mendean Otomandar Inperioaren zatiketari jarraitu zitzaizkion ondorio tragikoak berragertzeko mehatxua ekarri zuen zatiketak. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 187. orr.

5 norbait edo zerbait gidaritzat edo arautzat onartu; norbaiten iritziak edo erakutsiak onartu.

Hark bete zituen nire aginduak eta bihotz osoz jarraitu zidan, niri atsegin zaidana baizik ez eginez. Elizen arteko biblia   1 Erg 14,8

Pasaiari askok jarraitu zioten gure etsenpluari. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 38. orr.

"Hezitzaile" burgesek hitzez hitz jarraitu zituzten maisuaren erakutsiak. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade - 38. orr.

Baina nire urratsei jarraituko baliete, benetan maiteago izango nituzke. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 396. orr.

Zinemaren teoriari jarraitu dioten azterketak. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 179. orr.

Emakumeek badakite ez dutela zertan eredu maskulinoari jarraitu. Luis Elberdin   «Sexua noiznahi» - 32. orr.

Era berean, nintzan, intzan, zan esaten direnez, eredu horri jarraituaz sortu dira gintzan eta zintzan berriak. Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak» - 85. orr.

Oro har, Euskaltzaindiaren arauei jarraitu diegu. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 17. orr.

Egia zatiezinak behartu nau gizon handi honen lorratz argitsuei jarraitzera. Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria - 28. orr.

· 6 du ad egoera edo jarrera jakin batean iraun.

Irakurtzen jarraitu zuen Ruche jaunak. 4598

Deskargatu eta deskargatu jarraitzen zuten. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 51. orr.

Royer-Collard kaleko gelan jarraitu zuten bizitzen. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 73. orr.

Halere, Roboamek jarraitu zuen Judako hirietan bizi ziren israeldarren errege izaten. Elizen arteko biblia   1 Erg 12,17

Ubanbek hizketan jarraitu nahi izan zuen baina puruaren keak eztula eman zion. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 226. orr.

Horretan jarraitzen al duzu? Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 265. orr.

Lo jarraitu zuen. Jasone Osoro   «Korapiloak» - 29. orr.

Gizonak, irrikaz, segika jarraitu zuen. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 263. orr.

Zapoek kantari jarraitzen zuten. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 282. orr.

Neskak bidean aurrera jarraitu zuen, zentzuak erne. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 210. orr.

Handik pixka batera, erruduna beste norbait zela garbi adierazten zuten frogak agertu ziren, baina Dreyfus zigorturik jarraitu zuen. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 8. orr.

Hala ere, bere teman jarraitu zuen Faraoiak eta ez zion herriari joaten utzi. Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I» - 161. orr.

Eugeniak berokia soinetik kendu gabe jarraitzen zuen. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 202. orr.

Eta unibertsitatera joan ginenean ere elkarrekin jarraitu genuen, nahiz karrera desberdinak ikasi. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 18. orr.

Literatura ikasten jarraitzeko edo agian kazetaritzan saiatzeko. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 20. orr.

· Petroliozko lanparen inguruan biltzen ginen, klaseak jarraitzeko; hotz handia egiten zuen. Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem - 60. orr.

7 (hizketaldietan)

Eta jarraitu zuen: -zergatik zabiltza zure morroi honen ondoren, ene jauna? Gero, haren alboan eseri eta jarraitu zuen: [...]. Elizen arteko biblia   1 Sm 26,18

Mikaiasek, berriz, honela jarraitu zuen: [...]. Elizen arteko biblia   1 Erg 22,19

-Beti bezala, ezta? -jarraitu zuen Saget andereñoak-. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 60. orr.

Erru guztia nirea da, halere -jarraitu zuen-. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 101. orr.

E! -jarraitu zuen Florentek barrez-, osaba Gradellek entzuten badizue, gauza da zuengana etorri eta dirua kentzeko... Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 93. orr.

-Kontu alaiagoak orain -jarraitu zuen-, aurten atsegin handiz ongi etorria egin behar diet gure artera bi irakasle berriri. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 79. orr.

Gizonak gorra bailitzan jarraitu zuen, Martinen esana aintzat hartu gabe: [...]. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 59. orr.

8 (grebez-eta mintzatuz) parte hartu.

Boikoterako deia jende askok jarraitu du. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 229. orr.

Greba langileen %44k jarraitu dutela dio Euskotrenek. Berria - Ekonomia   2004-06-22

Lanuzteak askok jarraitu zituzten, sindikatu abertzaleak ia ordezkaritza osoa baitu aulki eta haltzari fabrika horretan. Berria - Ekonomia   2004-05-27

9 (era burutua izenondo gisa) etenik edo etenaldirik ez duena.

Amonen otoitzen marmar jarraitua. Alberto Ladron Arana   «Xake mate» - 10. orr.

Nerbio bati estimulu jarraitu bat aplikatzen zaionean, erantzuna ez da jarraitua izaten. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 114. orr.

Mundu biziaren egitura ez da jada lineal eta jarraitua, baizik, aitzitik, ez-lineal eta etena. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franšois Jacob - 106. orr.

Pentsamenduaren lan jarraitu eta luzea denboran barrena. Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault - 48. orr.

Zaldiak beren kasa zebiltzan, burumakur, ibilera jarraitu eta nagiaz. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 17. orr.

Nazio-merkatuetan eskari jarraituago baterako baldintzak sortzen saiatzen ziren. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 116. orr.

Garuna [...] pentsamendu abstraktua, sormen artistikoa eta, oro har, jarduera mental sofistikatu erregular edo jarraitua ahalbidetzeraino garatu da. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 11. orr.

Lehengaien prezio errealen beheranzko joera jarraitu hori. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 126. orr.

Ur hari bat isurtzen zen etengabe konketa batean, hain modu jarraituan, ezen xirripa hura geldirik zegoela iduri baitzuen. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 157. orr.

Lan jarraitua, gorabeherarik gabea. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 401. orr.

Hazkunde ekonomiko jarraitua eta egonkorra. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 278. orr.

Argitasunaren edo koloreen aldakuntza gutxi-asko jarraituak, berezko itzalak edo itzal eraginak. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 43. orr.

Gauza jakina baita edozein indarrek, nahiz eta oso txikia izan, era jarraituan aplikatuz gero, irabazi egingo diola edozein gorpuzkiri ematen zaion indar zakarrenari ere. Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria - 30. orr.

Behin parranda egin nuen / bederatzi gau jarraituetan. Pako Aristi   «Gauza txikien liburua» - 70. orr.

Bokal arteko herskari ahostunen aldaera jarraituak. Lourdes O˝ederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz» - 99. orr.

Benetan garapen jarraitukoak izan dira azken hogei urteak Templerentzat. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 266. orr.

Eragile jarraitu eta mailakakoa den seinale akustikoa, gure oharmenak kategoria ezberdin ez-jarraituetan banatzen du. Lourdes O˝ederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz» - 118. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 7 aldiz agertzen direnak)

adi jarraitu (9); aitzina jarraitu (12); arretaz jarraitu (17); atzetik jarraitu (55); atzetik jarraitu zion (13); aurrera jarraitu (269); aurrera jarraitu zuen (97); begira jarraitu (37); berdin jarraitu (24); bere bideari jarraitu (9); bere hartan jarraitu (10); bere horretan jarraitu (25); bere teman jarraitu (10); berean jarraitu (24); beretik jarraitu (20); berriketan jarraitu (9); bertan jarraitu (16); bide beretik jarraitu (9); bidea jarraitu (31); bidean jarraitu (13); bideari jarraitu (67); bideari jarraitu zioten (14); bila jarraitu (14); bizirik jarraitu (25); bizitzen jarraitu (39); borrokan jarraitu (25); egiten jarraitu (137); ematen jarraitu (31); eredua jarraitu (10); esaten jarraitu (12); gertutik jarraitu (60); gora jarraitu (19); hartzen jarraitu (10); hitz egiten jarraitu (35); hizketan jarraitu (88); hurbiletik jarraitu (10); idazten jarraitu (22); igotzen jarraitu (12); ikasten jarraitu (12); ikertzen jarraitu (15); ildo beretik jarraitu (11); irakurtzen jarraitu (40); isilik jarraitu (36); izaten jarraitu (127); jarraitu beharra (58); jarraitu beharra dago (15); jokatzen jarraitu (25); jotzen jarraitu (9); kontatzen jarraitu (13); lanean jarraitu (113); lanean jarraitu beharra (10); noiz arte jarraitu (14); nola jarraitu (24); oinez jarraitu (25); orpoz orpo jarraitu (11); pentsatzen jarraitu (10); teman jarraitu (10)

; aurrera jarraituko (75); berdin jarraituko (20); bere hartan jarraituko (12); bere horretan jarraituko (25); beretik jarraituko (10); bidea jarraituko (13); bideari jarraituko (10); biltzen jarraituko (9); borrokan jarraituko (29); defendatzen jarraituko (16); egiten jarraituko (94); ematen jarraituko (20); gertutik jarraituko (14); greban jarraituko (13); izaten jarraituko (128); jokatzen jarraituko (12); karguan jarraituko (12); lan egiten jarraituko (12); lanean jarraituko (102); lehen mailan jarraituko (11); mobilizazioekin jarraituko (12); taldean jarraituko (28); tinko jarraituko (12)

aholkuari jarraituz (12); aholkuei jarraituz (12); aurrera jarraituz (16); aurrera jarraituz gero (10); bideari jarraituz (20); ereduari jarraituz (11); etsenpluari jarraituz (10); ildoari jarraituz (9); ohiturari jarraituz (30); senari jarraituz (9); urratsei jarraituz (10)

aurrera jarraitzea (40); aurrera jarraitzea erabaki (9); bere horretan jarraitzea (9); bidea jarraitzea (12); bideari jarraitzea (13); egiten jarraitzea (27); izaten jarraitzea (27); jarraitzea erabaki (81); jarraitzea erabaki zuen (32); jarraitzea espero (16); jarraitzea gustatuko (9); jarraitzea izango (13); jarraitzea proposatu (10); lanean jarraitzea (29); lehen mailan jarraitzea (16)

jarraitzearen alde (15)

atzetik jarraitzeko (9); aurrera jarraitzeko (103); aurrera jarraitzeko asmoa (9); beretik jarraitzeko (14); bide beretik jarraitzeko (12); bidea jarraitzeko (10); bizirik jarraitzeko (12); bizitzen jarraitzeko (21); borrokan jarraitzeko (18); egiten jarraitzeko (80); gertutik jarraitzeko (12); hitz egiten jarraitzeko (10); ikasten jarraitzeko (13); izaten jarraitzeko (28); jarraitzeko agindu (19); jarraitzeko agindua (9); jarraitzeko asmo (11); jarraitzeko asmoa (166); jarraitzeko asmoa agertu (16); jarraitzeko asmorik (16); jarraitzeko asmoz (15); jarraitzeko aukera (80); jarraitzeko aukerarik (9); jarraitzeko baimena (23); jarraitzeko baimena eman (11); jarraitzeko borondatea (22); jarraitzeko deia (20); jarraitzeko deia egin (13); jarraitzeko esan (12); jarraitzeko eskatu (52); jarraitzeko gai (12); jarraitzeko gauza (10); jarraitzeko gogoa (20); jarraitzeko gogorik (9); jarraitzeko indarra (14); jarraitzeko konpromisoa (31); jarraitzeko moduan (18); jarraitzeko prest (40); jokatzen jarraitzeko (22); lanean jarraitzeko (104); lanean jarraitzeko asmoa (22); lanean jarraitzeko konpromisoa (10); lehen mailan jarraitzeko (21); negoziatzen jarraitzeko (34); negoziatzen jarraitzeko asmoa (9); negoziazioekin jarraitzeko (12)

; aitzina jarraitzen (9); atzetik jarraitzen (28); aurrera jarraitzen (154); aurrera jarraitzen du (52); bakarrik jarraitzen (14); bat izaten jarraitzen (9); begira jarraitzen (38); berdin jarraitzen (50); bere hartan jarraitzen (24); bere horretan jarraitzen (53); berean jarraitzen (29); beretik jarraitzen (11); bertan jarraitzen (16); bidea jarraitzen (21); bideari jarraitzen (25); bidetik jarraitzen (13); bila jarraitzen (24); biltzen jarraitzen (14); biraka jarraitzen (11); bizirik jarraitzen (34); bizitzen jarraitzen (15); borrokan jarraitzen (12); desagertuta jarraitzen (9); egiten jarraitzen (121); ematen jarraitzen (23); erabiltzen jarraitzen (11); esaten jarraitzen (10); eserita jarraitzen (13); espetxean jarraitzen (10); gabe jarraitzen (104); gertutik jarraitzen (37); gorantz jarraitzen (10); greban jarraitzen (17); hala jarraitzen (12); han jarraitzen (37); hartuta jarraitzen (21); hartzen jarraitzen (14); hitz egiten jarraitzen (16); hizketan jarraitzen (17); hurbiletik jarraitzen (10); idazten jarraitzen (19); indarrean jarraitzen (30); irakurtzen jarraitzen (12); irekita jarraitzen (9); isilik jarraitzen (20); itxita jarraitzen (16); izaten jarraitzen (269); jarraitzen saiatu (13); jarraitzen utzi (17); jasotzen jarraitzen (9); joaten jarraitzen (11); jokatzen jarraitzen (10); kartzelan jarraitzen (10); lanean jarraitzen (63); lanean jarraitzen du (17); lanean jarraitzen dute (14); lehengoan jarraitzen (18); lider jarraitzen (20); lo jarraitzen (10); lotuta jarraitzen (12); min hartuta jarraitzen (20); negarrez jarraitzen (10); ospitalean jarraitzen (10); pentsatzen jarraitzen (13); postuan jarraitzen (17); postuetan jarraitzen (13); postuetan jarraitzen du (9); preso jarraitzen (12); sendo jarraitzen (9); tinko jarraitzen (10); urratsei jarraitzen (10); zabalik jarraitzen (10); zabaltzen jarraitzen (15)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus