Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

jarri, jar, jartzen 1 du ad norbait edo zerbait lehen ez zegoen toki batean egonarazi. ik ezarri; ipini; paratu.

Leiho baten ondoan jarri gintuzten. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 45. orr.

Horrela, erregeak Bet-Sur bereganatu eta gudari-taldea jarri zuen bertan, hiria defendatzeko. Elizen arteko biblia   1 M 6,50

Erreka-bazterrera heltzean, bertan jarri zituen Judasek gudarosteko ofizialak. Elizen arteko biblia   1 M 5,42

Aulki baten bizkarraldean jarri zuen Maxek hegaztia. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 15. orr.

Mary Annek urrezko letretan jarri zuen hatza. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 15. orr.

Ruche jaunaren esku gainean jarri zuen Perrettek berea. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 102. orr.

Bost orga tenpluaren eskuinaldean jarri zituen eta beste bostak ezkerraldean. Elizen arteko biblia   1 Erg 7,39

Orduan bere zokoan jarri zuen berriz telefonoa, ogi erregailuaren atzean. Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver - 124. orr.

Alkandora, zuria, ondo sartuta jarri zuen gerrian. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 226. orr.

Egurra txikitu, eta bost urteko zerri bat jarri zuten sutan. Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero - 105. orr.

ik beherago 24. 4787

Zurian beltza jarri ezkero, han gelditzen da. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 13. orr.

2 irud/hed

Perfumea jarri duzu. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 74. orr.

-Benetan, gure eskuetan jarri du Jaunak lurralde osoa. Elizen arteko biblia   Jos 1,24

Jaunak bere etsaiak oinpean jarri zizkion arte. Elizen arteko biblia   1 Erg 5,17

Ez nuen gogo-berotasun gehiegi jarri nahi, baina ez nuen ezta ere axolagabekeria transmititu behar. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 32. orr.

Eta orduan gizonak beste disko bat jarri zuen. Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver - 20. orr.

Tailer bat jarri zitean Obabako industrialdean kamioiak konpontzeko. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 389. orr.

Horrek lekuz kanpo utzi ninduen, maleta aipatze hutsak errealitate gordin baten aurrean jarri baininduen. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 271. orr.

-Nork jarri hau hi gure buru eta epaile? Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I» - 148. orr.

3 norbait edo zerbait lehen ez zegoen egoera batean egonarazi.

Jarri al dituzte artaldeak babesean? Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 44. orr.

Aitaren zakarraldiren batek ama negarrez jarri zuen. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 163. orr.

Ez zintuen jarri nahi iritzi bat emateko premian. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 15. orr.

Adiskide bati behin entzundakoak barre-irudika jarri ninduen: "Lotsagarria da, maitemintzen naizenean nire kasua top zerrendetako kanta guztietan azaltzen da". Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 37. orr.

Ernegarazten jarri nauzu. Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver - 95. orr.

Haren zalapartak zaunka jarri zuen zakur bat. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 90. orr.

Ikara batek kristalak astindu, eta dardaraz jarri zituen. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 63. orr.

Ardoak mingaina dantzan jarri dit. Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero - 105. orr.

Sexuak berotu egiten gaitu, sutan jartzen gaitu. Luis Elberdin   «Sexua noiznahi» - 16. orr.

ik beherago 24. 4806

· 4 (da ad gisa)

Judako Asaren erregealdiko hirugarren urtean hil zuen Baxak Nadab, eta bera jarri zen errege, haren ordez. Elizen arteko biblia   1 Erg 15,28

Berehala bildu zituzten bela-oihalak, eta Patrizio bera jarri zen lemazain. Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa» - 53. orr.

Begira honi, etorkina izaki eta epaile jarri nahi dik! Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I» - 53. orr.

· 5 da ad norbait edo zerbait lehen ez zegoen toki batean gertatu.

Aldi batez, Daviden lekuan jarri nintzen, bera bizirik eta ni hilda banengo bezala. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 14. orr.

Sarrerak erosteko ilaran jarri nintzen. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 43. orr.

Joan, bere gudariekin, etsaiaren aurrez aurre jarri zen. Elizen arteko biblia   1 M 16,6

Baldar hega-biraka, tximinia gaineko igeltsuzko erlaitzean jarri zen. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 15. orr.

· irud/hed Ezin orain telefonoan jarri. 4814

6 norbait edo zerbait lehen ez zegoen egoera batean gertatu.

Izerditan jarri nintzen. 4815

Erne jarri nintzen. 4816

Eskuak lotu zizkiguten atzean, eta kopetari kopeta jarri ginen. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 20. orr.

Komun-ontziaren gainean hanka puntetan jarri eta, ahalegin izugarria eginez, teilatura irten nintzen. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 249. orr.

Eta garai haietan gosete izugarria zegoenez, jendea haien alde jarri zen. Elizen arteko biblia   1 M 9,24

Zerua geroz eta ilunago jarri zen, hodei eta aldagoi-haizearen eraginez. Elizen arteko biblia   1 Erg 18,45

Odola irakiten jarri zitzaidan. Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa» - 24. orr.

Adinik gabeko fela bat kokoriko jarri zitzaion ondoan. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 43. orr.

Hiltzeko zorian jarri zen Rakel. Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I» - 98. orr.

Badaki, izatez preso bat izanik, "zerbaitegatik" dagoela dagoen tokian eta, okerrenean jarririk, baita "zerbaiterako" ere. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 148. orr.

Bakarrik bizi behar nuen eta bakarrik bizitzen jarri nintzen. Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman» - 201. orr.

David erregeak, bere etxean bizitzen jarri zenean, esan zion Natan profetari: [...]. Elizen arteko biblia   1 Kro 17,1

Misterio handiko gauza da ibaia, pentsatzen jarrita. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 215. orr.

Haurraren heziketan pentsatzen jartzen garenean. Luis Elberdin   «Sexua noiznahi» - 144. orr.

Ama galdu nuenean, aldiz, pozez zoratzen jarri nintzen. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade - 95. orr.

7 (-tzera atzizkiarekin)

Sofan eseri eta igandeko egunkaria irakurtzera jarri zen. Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver - 145. orr.

Pentsatzera jarrita, Mitzkin doktorea ere Granaten orgian zen. Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer - 61. orr.

Weldon andrea ere berripapera aztertzera jarri zen. baina ez dut uste inor entzutera jarriko zaionik. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 136. orr.

Eta horrexegatik jartzen eta tematzen da zergatik? galdetzera. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 40. orr.

Baina hamabost urterekin, lehenengoz, helburu literarioa zuen zerbait idaztera jarri nintzen. Iban Zaldua   «Traizioak» - 183. orr.

8 (egoera berrira) ohitu.

Egia da, hala ere, jarria nagoela ni izen horretara, zakurra berera bezala. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 15. orr.

Animaliekin bizitzera jarria zegoen baserrian eta hori jatorduetan nabarmentzen zen. Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua» - 11. orr.

Heriotza arrunt komun baten xehetasunak ezkutatzera jarritako erreportariaren hitz zuhur haiek urdaila nahastu zioten. Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce - 167. orr.

Beste inon baino lerro zuzen, lauki, paralelo, diagonal eta bestelako erregulartasun geometriko planifikatu gehiago ikustera jarriak daudelarik xiudadeko hiritarraren begiak eta buruak, [...]. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 167. orr.

Naturaz emandako hitza haustera jarrita dauden gizonek izan dezatela beldurtzeko motibo handiago bat, zin egin izanagatik. Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes - 95. orr.

· 9 du ad norbaiti edo zerbaiti zerbait kokatu.

Marko batzuk jarri zizkidan eskuan. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 13. orr.

Esku bat jarri zidaten sorbaldan. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 415. orr.

Ondoren, janaria jarri zien aurrean. Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I» - 66. orr.

Gero, Rebekak bere seme nagusi Esauren arroparik dotoreenak hartu [...] eta Jakobi, seme gazteari, jarri zizkion. Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I» - 72. orr.

ik jantzi. 4844

Egokiera izango zuten mozorro jantzia jarri eta muga igarotzeko. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 101. orr.

-Ez zitean garbitu nahi; muturrekoa jarri nahi ziotean -zuzendu zion Maxek. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 26. orr.

Mikel Strogoffek zaldiari aho-burdina jarri, zelako zingila tenkatu, [...], eta emeki-emeki hasi zitzaion tiraka bridatik. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 234. orr.

"Deskubrimendu" hitz horri, ordea, komatxoak jarri dizkiogu guk, bai baitakigu Vitruvio ez zela erabateko ezezaguna inoiz izan Erdi Aroko kulturarentzat. Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio - 80. orr.

Ruche jaunak, gaitasun harrigarri horri ohartu baitzion, Max eolikoa ezizena jarri zion. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 21. orr.

Abrahanek leku hari "Jaunak du hornitzen" jarri zion izena. Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I» - 58. orr.

· irud/hed Jainkoak bere tokia jarri zion atal bakoitzari gorputzean, berak nahi bezala. Elizen arteko biblia   1 Ko 12,18

Baldintza hori jarri zidak, David. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 176. orr.

10 paperean eman, idatzi.

Eta zer jarri telegraman? Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 273. orr.

Hilarrian oso leku justua zeukala hiru hizkuntzatan jarri beharreko esaldi harentzat. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 12. orr.

Euskera bizkaino jartzen zuen benetako tituluan. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 115. orr.

Gero, ahoz aho eta mendez mende gorde izan duk tradizioa, lehengo mendean norbaitek bertso-paperean jarri zuen arte. Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa» - 18. orr.

11 (bestelakoetan)

Berak jarri zuen musika festa horretan. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 246. orr.

Matematikak ematen duen -hartan bere sinestea jarria duenari ematen dion- segurantzia. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 43. orr.

Enfasi berezia jarri zuen bestelakorik esaterakoan. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 270. orr.

Ez zion eragozpenik jarri Teresak. Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa» - 110. orr.

Kristorengan jarria dugun itxaropenak bizitza honetarako bakarrik balio badu, gizaki guztietan errukarrienak gara. Elizen arteko biblia   1 Ko 15,19

Ez zuen, behintzat, familia oneko alabek erabili ohi zuten aitzakiarik jarri. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 101. orr.

Antonio jarri nuen aitzaki, konturatu egingo zela kolpeak entzutean. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 403. orr.

Ez jarri aurpegi hori. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 180. orr.

Berak zalantza aurpegia jarri zuen. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 187. orr.

Emakume kezkatuaren aurpegia jarri zuen. Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra - 102. orr.

Hala ere, izan berri zuten solasaren jakinaren gainean jarri ninduen. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 107. orr.

Bazekiat ezetz, Joseba, baina proban jarri nahi nian. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 142. orr.

Arroza edo... ez dakit zer jarri. 4869

Irratia jarri eta, trikitixa entzunez hain ederki familia osoak lana egiten. Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 187. orr.

12 bertsoez mintzatuz, bat-batean ez ondu, idatziz eman. ik jartzaile 4.

Itxura guztien arabera, bertsoak jartzen zituztenek bat-batean ere jarduten zuten. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza» - 20. orr.

Delako Estrada bertsolari horrek bertso-sail dezente jarri zituen. Berria - Kultura   2006-03-01

Bat-bateko bertsoak eta aurrez jarritakoak kantatuko dituzte. Berria - Kultura   2006-04-05

Maiatzeko Amabirjinari bertsoak jartzen nizkion eta antzerkira ere joaten ginen. Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten» - 64. orr.

Salgai dauzkat, aldean ditut Bargotako apaizaren ibileren bertso berriak, Vianako itsuak jarriak. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 151. orr.

Pedro Mari Otañok ombuari jarritako bertsoak. J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau» - 213. orr.

Hilketa gertatu eta urtebetera, 1927an, Patxi Erauskinek jarritako bertsoak ikusi besterik ez. Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 287. orr.

Juan Krutz Zapirainek Jenobeba Brabantekoaren bizitza gai harturik jarri zituen bertsoetan. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 144. orr.

12a (era burutua izenondo gisa)

Ezagutzen ditugun bertsook, ordea, bertso jarriak dira, ez bat-batean sortutakoak. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza» - 19. orr.

Edo irratirako propio egindakoak... bertso "jarriak" izendatuko nituzke horiek nolabait deitzearren. Andoni Egaña   «Hogeita bina» - 58. orr.

Bereizi egin behar genituzke bertso-jarriak, bertso-paperak eta enkarguzko bertsoak. Andoni Egaña   «Hogeita bina» - 58. orr.

Amurizak zioen bertso-jarrietatik egiten dituela hobekuntzak bat-batekoak. Andoni Egaña   «Hogeita bina» - 180. orr.

Bertsolaritzaren eboluziorako beharrezkoa da bertso jarria. Andoni Egaña   «Hogeita bina» - 59. orr.

Bereizi egin behar genituzke bertso-jarriak, bertso-paperak eta enkarguzko bertsoak. Andoni Egaña   «Hogeita bina» - 58. orr.

Estiballes bertso jarrien lehiaketa askoren irabazlea da. Berria - Kultura   2004-12-19

· 13 da ad eseri. ik jesarri.

Jauntxoa supazter aitzineko zizeiluan jarririk zegoen. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 187. orr.

Bere aulkian jarria ikusi dut Jauna, zeruko bere zerbitzari guztiak ezker-eskuin zutik zituela. Elizen arteko biblia   2 Kro 18,18

Mahaira jarria, hurrengo minutuez gozatu nintzen. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 262. orr.

Erreginaren mahai berean jarria zen. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 84. orr.

[...] pentsatu zuen komuneko eserlekuan jarrita zegoen bitartean. Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen» - 241. orr.

Ez nekien zer erran ene ondoan jarria zegoenari. Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina» - 143. orr.

Eskailer-maila baten puntan jarririk dago, pipa ahoan eta oinak bertz batean. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 116. orr.

Ondoren, Salomon jarri zen bere aita Daviden errege-aulkian eta sendotu egin zuen haren erregetza. Elizen arteko biblia   1 Erg 2,12

Bertze bat, lurrean jarria, Jehaneren barrikatik edaten ari zen, Gibeleko aulkian jartzean, Mikelek Jon Aboitizen helbidea gidariari erakutsi zion. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 276. orr.

Eta onginahi hori gorde egin diozu, gaur haren aulkian jarria dagoen seme hau berari emanez. Elizen arteko biblia   1 Erg 3,6

· du ad Ahal bezala, aulkian jarri genuen. Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza» - 99. orr.

ik jarrarazi 3. 4897

14 abian jarri [977 agerraldi, 82 liburu eta 652 artikulutan] ik beherago 23.

Lainoa altxatzen zenean, berriz, kanpamentua jaso eta abian jartzen ziren. Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I» - 197. orr.

Hori esanik, zigorra astindu eta mandoak abian jarri zituen. Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero - 31. orr.

Trena abian jarri zen berriro. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 295. orr.

Alkatea ere orduantxe sartu zen [...], eta eskuaz zalgurdiko sabaia joz, abian jartzeko agindu zuen. Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa» - 102. orr.

Cirok makina abian jarri, palanka jiratu eta lurrikara gertatu zen. Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi - 263. orr.

Motor zahar haietako bat abian jartzeko probak egiten. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 42. orr.

Sekulako ehizaldia jarri zuten abian Alexandriako agintariek. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 149. orr.

Demokrazia (Rousseauren zentzuan) geurean behingoz abian jartzeak, araudi berri bat eskatzen du. Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna» - 114. orr.

Aldi hori, normalean keynesianismo deitzen zaiona, Estatu Batuetan hasi zen, 1933an abian jarri zen New Deal delakoarekin. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 99. orr.

Truke haietan oinarrituta jarri zen abian europar mundu-ekonomia, eta handik aterako ziren kapitalismoa eta ekonomiaren globalizazioa. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 26. orr.

Libertinoek naturatik jasotzen dituzte abian jartzen dituzten irizpideak. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade - 298. orr.

Proiektua abian jartzeko. Berria - Euskal Herria   2004-09-22

Urratsez urrats Euskal Herri berri bat abian jartzeko. Herria   2003-02-06

15 agerian jarri

Gauzak agerian jartzea beste erremediorik ez zegok. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 457. orr.

Aurrerago baino ez zen sekretua agerian jarri. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 15. orr.

Honek bai, honek bai jakin du bihotzeko misterioak agerian jartzen! Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 301. orr.

Ez zuen asko behar izan gorpuak erabat jiratu eta ur gainean ahozgoratzeko: orekarik batere gabeko pinu enbortzar bat bailitzan, ezkutuko aldea jarri zuen agerian. Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak» - 16. orr.

Nire bizitza guztia agerian jarri nahi dizut, egiazkoa, ezagutu zintudan egunean bertan hasitakoa. Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig - 10. orr.

Nahastu egin ote nintzen pasatu zitzaidan burutik, baina haren aurpegiko orbanak agerian jartzen zuen nor zen aurrean neukana. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 119. orr.

Venus Express zundak aste honetan agerian jarri du planetaren alde ezezaguna. Biologia molekularrak agerian jarri zuen zelularen funtzionamendua gobernatzen duten sistema genetikoen eta oinarriko mekanismoen batasuna. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob - 11. orr.

Hala jarri da agerian badela gene mota bat organismoen forma zehazten jarduten duena. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob - 60. orr.

Halako mutanteak sortzeak agerian jartzen du mekanismoaren beste alderdi bat. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob - 62. orr.

Gona motzak agerian jarritakoa eta elastiko estuak nabarmendutakoa begiesten ari zelarik, ordu bietako kanpaiak aditu zituen. Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa» - 49. orr.

Ustekabeko arazoren bat jar dezake agerian simulazio horrek, eta, hala gertatzen bada, arazoa non den atzeman. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 273. orr.

16 arreta jarri

Arreta jar dezagun orain hogeita hamar idaz-aipamen horietan. Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler - 16. orr.

Zaila da elizaren balioan edo Donatelloren eskultura eta erliebeetan arreta jartzea, erlauntza erraldoi baten adinako hotsa baitabil. Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide» - 72. orr.

Jamesek telebistan jarri zuen arreta. Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver - 88. orr.

Planetako atmosfera zehaztasun handiz ikertuko dute; hodeietan jarriko dute arreta, eta klima aldaketa eragiten duten aerosol partikula txikietan. Berria - Gaiak   2006-04-23

Konradek idatzi dit -esan zuen jeneralak gutuna eskuan altxatuz, keinuari arreta jarri gabe, Niniri erakusteko gogoz-. Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai - 17. orr.

Kosta egiten zitzaiola azalpenei arreta jartzea. Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra» - 135. orr.

Naturalistak arreta jartzen hasiak ziren bizidun guztien tasun erkideei. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob - 172. orr.

Xehetasun txikienei arreta jarriz. Joxean Agirre   «Romain zen bere izena» - 22. orr.

Leihotik aldendu eta telebista piztu nuen, arreta pantailan jarri eta nire pentsamenduen gurpila gelditzeko. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 37. orr.

Ez zuen hitzik egiten, autoa gidatzen jarria baitzuen arreta osoa. Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua» - 148. orr.

Zuhaitzaren osotasunean zuen jarria bere arreta guztia. Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata - 65. orr.

17 arriskuan jarri

Hitz potoloak edo bete-antxekoak gure esaldietan erortzen diren bakoitzean beren esanahi ofizialaren gantzak urtzeko arriskuan jartzen direla. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 168. orr.

Zergatik hasiko gara ba txalupa hau kulunkarazten eta iraultzeko arriskuan jartzen, geure buruari buruhausteak ematen? Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 325. orr.

Aitaren bizia arriskuan jar dezakezu horrelakoak kantatzen badituzu. Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem - 103. orr.

Ordainketa-sistemari buruzko mesfidantza izugarria zabaldu zen, merkatuak higatu zituena, eta eragile asko arriskuan jarri zituena. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 186. orr.

Arriskuan jarriko ote zaitudan beldur naiz. Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos - 265. orr.

Beren buruak jartzen dituzte arriskuan. Elizen arteko biblia   EsZ 1,18

Langile frontea ez bazen indartzen, organizazioa bera jarriko zen arriskuan. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 397. orr.

Arriskuan jarri nahi gintuen, hiltzera gindoazela pentsa genezan. Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan» - 239. orr.

18 aurrean jarri

Jaunaren aingerua jarri zitzaion aurrean Balaani, bidea oztopatzen. Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I» - 215. orr.

Hondatu ditut aurrean jarri zaizkizun etsaiak oro. Elizen arteko biblia   1 Kro 17,8

Lasai asko egin diezaioke eraso aurrean jartzen zaion edonori. Bernardo Atxaga   «Lekuak» - 113. orr.

Pragmatismoak, eraginkortasunean oinarrituriko jarrera horrek, aurrean jartzen zaizkion aukera eta gertakizun guztiak baliatzen ditu. Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean» - 70. orr.

Botila ardoa jarri zidan aurrean. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 160. orr.

Ipurdi eder bat aurrean jarri eta harekin gozatzeko erregutu zidanean. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade - 70. orr.

Bran leizearen parera iritsi zen, zuloaren aurre-aurrean jarri eta zaunka hasi zen artegatasunez. Joanes Urkixo   «Gerlari zuria» - 111. orr.

Gauerdian ate aurrean jarri nintzen zelatan. Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth - 101. orr.

· (-en atzizkiaren eskuinean) Detektibe pribatua nauzu -agiria begien aurrean jarri zion. Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa» - 55. orr.

Gero, bi gizon maltzur-gaizto etorri eta Naboten aurrean jarri ziren. Elizen arteko biblia   1 Erg 21,13

-Atera zeuk likorea -esan zidan, kikara bat nire aurrean jarri eta gero-. Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa» - 30. orr.

Ruche jaunaren aurre-aurrean jarri zen: [...]. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 63. orr.

Ilobaren irudiaren aurrean jarri denean, sentimendu gaizto bat esnatzen sumatu du. Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut» - 162. orr.

19 auzia jarri

Herri-agintarien jauregira joan zen, bere semeari auzia jartzera eta etxetik ostu zuen dirua itzularaz ziezaiola eskatzera. Jaunak auzia jartzen zion bere epaitegiari goragoko epaimahaiaren aurrean; eta irabazten bazuen, itzuli egiten zitzaion auzia, eta hirurogei liberako isuna ordaintzen zitzaion. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 503. orr.

Inori auzia jartzen edo salaketa egiten bazioten, ia beti zeukan bere burua zuritzea, lekuko-kopuru jakin batekin zin eginez ez zuela egin berari egozten zitzaiona. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 204. orr.

20 bidean jarri1 da ad

Biharamunean, goiz-argiarekin, agurtu eta astoak hartuta bidean jarri ziren gizonak. Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I» - 123. orr.

Egunsentian jarri zen bidean, beraz, baina paraje hartan, zoritxarrez, Barabako lurzorua gero eta higuingarriagoa zen. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 222. orr.

Ez jarri bidean benturazale ausartarekin, ondorio txarrik izan ez dezazun. Elizen arteko biblia   Si 8,15

Bidean jartzen ari den Europear Konstituzioak ez dio euskarari ofizialtasunik emaiten. Herria   2005-02-17

· Hurrengo tabernara bidean jarri gara biok. Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua» - 42. orr.

Buick markako auto batean sartu, eta Loiolara bidean jarri ginen. Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora» - 103. orr.

Etxerako bidean jarri naiz, maitasunaren metafora ulertu ezinik. berari esker arrakastarako bidean jarri ahal izango gara... Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko» - 216. orr.

Sendatzeko bidean jarri da. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 433. orr.

Bere burua hiltzeko bidean jarrita ere. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 437. orr.

21 bidean jarri2 du ad (norbait)

-Patuak nire bidean jarri zaituelako. Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa» - 91. orr.

Arau-hutsegite horiek kezkatu ninduten; estetikari dihoazkion bertze batzuek egiaren bidean jarri ninduten. Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges - 131. orr.

Esaldiak bidean jartzen gaitu gainera. Iñigo Aranbarri   «Hizlandia» - 123. orr.

Gertaera hark eromenerako bidean jarri ninduen-eta berriro. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 224. orr.

· (zerbait) Lagun hurkoari zurikeria egiten dionak tranpa jartzen dio bidean. Autoan zoaz eta batbatean, mafiakoek hiru auto jarri dituzte bidean trabes zure aurrean, zu tiroka hiltzeko agindua dutelako. Elizen arteko biblia   EsZ 29,5

Orain, proiektu berri bat du bidean jartzen Euskal Kultur Erakundeak, Kantuketan-en ildoaren lekukoa hartuko duena. Herria   2004-01-29

Hori bai, bidean eragozpenik jartzen ez baldin badiote... Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan» - 292. orr.

Parisko zelula gorriek fronte bakarra proposatzen zuten Estatu osoan Iraultza Sozialista bidean jartzeko. Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea - 228. orr.

Hau guztia konpontze bidean jartzeko diru asko beharko litzateke. Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak» - 152. orr.

22 harremanetan jarri

Uste baino errazago gertatu zitzaion gizonarekin harremanetan jartzea; bien arteko hizketaldia lortzea ez, ordea. Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa» - 89. orr.

Robert Wassermann oftalmologoarekin jarri nintzen harremanetan. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 27. orr.

Azpisuge horiek aztikerien bidez deabruarekin harremanetan jartzen dira. Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa - 215. orr.

Batzuetan gertatzen da jendeak ahaleginak eta bi egitea norbaitekin telefonoz harremanetan jartzeko, baina kale egitea, dena delako telefono-zenbakian erantzunik jaso ez dutelako. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 81. orr.

Uste dut gure zuzendaria dagoeneko jarria dela harremanetan zurekin... Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua» - 242. orr.

Alaba beste gizon batekin harremanetan jarri zen eta haurdun gertatu zen. Gotzon Garate   «India harrigarria» - 106. orr.

Itsuentzako Institutu Juduarekin harremanetan jarri ginen ikastaldi trinko batean sar zedin. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 81. orr.

Niretzat, Mendebaldeko Europarekin harremanetan jartzea zen Jacques Kohni zloti bat "maileguz" uztea. Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer - 51. orr.

Irudi bati begiratzea gure eguneroko espazioa dugun espazio erreal honen barrutik oso bestelakoa den beste espazio batekin harremanetan jartzea dela, irudiaren gainazalarenarekin harremanetan jartzea, hain zuzen. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 129. orr.

Honetan gauza bat izendatzen da beste batekin duen harremanaren bidez, biak elkarrekin harremanetan jarriz. Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon - 127. orr.

Demografia-eztanda hori ezin ulertu da garapen-maila desberdineko gizarteak harremanetan jartzeak sortzen dituen usadiozko demografiaren hausturak kontuan izan gabe. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 143. orr.

Nazioarteko ekonomiak [...] harremanetan jartzen zituen oraindik guztiz integratu gabeko osotasun baten parteak, trukeen, inbertsioen eta kredituen fluxuen bitartez. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 206. orr.

23 martxan jarri [824 agerraldi, 97 liburu eta 514 artikulutan] abian jarri.

Giltzak hartu, barrura sartu, eta martxan jarri ginen Amara aldera. Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora» - 63. orr.

Norbait utziko zuten guardian eta xagutxo bat bezala harrapatuko naute, bertan gelditzea erabaki dut, jarriko naiz martxan eguna argitzen duenean. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 463. orr.

Martxan jarri nuen autoa, eta eskua luzatu genion elkarri. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 415. orr.

Susto ederra hartu zuten autoa martxan jarri zenean. Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan» - 23. orr.

Sotora jaitsi beharko zukeen elektrizitate-sorgailua berriz martxan jartzera. Aitor Arana   «Bost ahizpa» - 153. orr.

Automatikoki martxan jartzen den eragingailu mekanikoa. Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce - 232. orr.

Estimulu sexual batek helburua lortzen duenean eta desioa eragiten duenean, mekanismo harrigarri bat martxan jartzen da. Luis Elberdin   «Sexua noiznahi» - 42. orr.

Lehen esturekin batera, jendearen buru-mekanismoak martxan jarri dira. Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik» - 12. orr.

Erreflexuek, iraupen senak eta kinka larrietan martxan jartzen diren gainerako guztiek bat egin zuten Maizaren alde, eta errebolberra eta txostena eskuratuak, Arrietaren ondotik pasa, eta lau oinkadetan bulegotik irten zen. Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa» - 275. orr.

Elkarteak martxan jarri berria duen web orriak, dudarik gabe, are eskurago jarriko ditu aurrerantzean dokumentuok. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza» - 26. orr.

"Kokapen-informazio" horrek, martxan jarriko ditu guneko geneak, erdiak aitarengandikoak eta erdiak amarengandikoak. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob - 64. orr.

Erroma berritzeko egin zen ahalegin handi hura martxan jarri zenean. Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio - 130. orr.

Nire bizitza idorrera ere iritsiko dela bihotza martxan jarri eta geldotasuna astinduko didan freskura berria. Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 235. orr.

24 sutan jarri guztiz haserre jarri.

Eta amak kasu handirik egiten ez bazion, sutan jartzen zen aita. Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg - 40. orr.

Guardia zibilaren Komandantziatik lore koroa bat zekartela jakin zuenean, sutan jarri zen gajoa, amorru bizian. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 335. orr.

Sutan jartzen zenean, bere onetik atera eta giharrak, zainak eta matrailak zurrundu eta gogortzen zitzaizkion. Baina beti jarri nau sutan niretzat munduko gauzarik naturalena zena isilgordeka eduki beharrak. Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg - 51. orr.

Sutan jartzen ziren bazekitelako amerikanoei ematen geniela haiei ukatzen geniena. Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro - 41. orr.

Katxok errabiaz ekiten zion pilotari, falta bat egin eta sutan jartzen zen. Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja - 71. orr.

Gure aita, hitz haiek adituta, sutan jarri zen amaren kontra: [...]. Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg - 104. orr.

Ez duk bidezkoa, sutan jartzeko modukoa duk burges demontreek hau guztia jatea! Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 45. orr.

Aski giro nahasia piztu da Pariseko alde hortan, bazterrak kexatu baitira eta sutan bezala jarri, lehenik Clichy hirian, ondotik inguru hartako beste hiri batzuetan. Herria   2005-11-10

· Haserre-sutan jarri zen Moises eta esan zion Jaunari: [...]. Elizen arteko biblia   Zen 16,15

· Federicori barrena sutan jartzen zitzaion, baina gero onartu egin behar zuen hasperenka. Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati - 88. orr.

Nik ez nuen bide hartatik jarraitu nahi, ezen, izen hura entzun hutsarekin erraiak sutan jartzen zitzaizkidan. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 219. orr.

25 zalantzan jarri

Arau batzuk onartuta daude, eta inork ez ditu zalantzan jartzen. Iñaki Arranz   «Hitza azti» - 252. orr.

Zerbait gertatu zait, orain ez dut zalantzan jartzerik. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 29. orr.

Lege hau, beste asko bezala, ez zen gauzatu, Celestino III.a aitasantuak eskumikatu egin baitzuen erregea, eta bere erregetza zalantzan jarri. Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria - 116. orr.

Ezin baita zalantzan jarri Estatuak zergak jartzeko duen ahalmen juridikoa. Hau aipatua dugu jada geure obra nagusian, eta gure sineskideetatik ez du inork hori zalantzan jartzen. Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes - 128. orr.

-Zergatik jarri beharko nuke hori zalantzan? Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 67. orr.

-Nire errugabetasuna zalantzan jartzen al duzu? Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa» - 222. orr.

Ez, ez nintzen huskeriengatik munta handiko kontuak zalantzan jartzen hasiko. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 32. orr.

Hezur-txertaketa aspaldian finkaturiko eta inork zalantzan jartzen ez duen transplante mota bat da. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 32. orr.

Horra zergatik erraten dugularik gizaki batek faltsukeriak onartzen dituela eta ez dituela zalantzan jartzen, ez dugun erraten horrengatik segur dela, baina bakarrik zalantzarik ez duela edo faltsukeriak onartzen dituela, bere irudimena zalantzan edukitzeko arrazoirik ez duelako. Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza - 223. orr.

Zalantzan jarri ezinezko egiatzat zeukaten Letamendi jeinu bat zelakoa. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 60. orr.

· Ezagutu dudan mutil berri honek zalantzan jarri nau. Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 279. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 9 aldiz agertzen direnak)

abian jarri (423); adi adi jarri (12); adi jarri (22); adibide bat jarri (12); adibide gisa jarri (9); adibidea jarri (11); adibidetzat jarri (14); ados jarri (207); agerian jarri (101); ahoan jarri (22); ahuspez jarri (11); airean jarri (9); aitzakiarik jarri (15); alboan jarri (13); aldamenean jarri (15); alde jarri (69); aldean jarri (14); amaiera jarri (16); arreta berezia jarri (16); arreta jarri (36); arretarik jarri (35); arretarik jarri gabe (13); arriskuan jarri (115); aske jarri (25); atezuan jarri (14); atzean jarri (43); atzetik jarri (11); aulkian jarri (24); aurka jarri (40); aurkako salaketa jarri (34); aurpegia jarri (73); aurrean jarri (191); aurrera begira jarri (16); aurretik jarri (72); aurretik jarri zen (18); aurrez aurre jarri (54); autoa martxan jarri (12); auzibidean jarri (14); auzitan jarri (130); azkar jarri (11); azpian jarri (33); azpikoz gora jarri (14); baldintza bat jarri (13); baldintza jarri (38); baldintzak jarri (20); baldintzarik jarri (17); baliabideak jarri (9); bandera jarri (10); barrikadak jarri (13); batera jarri (29); begira begira jarri (11); begira jarri (331); beha jarri (13); bekozko iluna jarri (13); bekozkoa jarri (9); belauniko jarri (76); berde jarri (9); bere lekuan jarri (19); berehala jarri (38); bermea jarri (21); berotzen jarri (9); berriro jarri (24); berriz jarri (19); berrogeialdian jarri (16); betoa jarri (15); bidean jarri (134); bidean jarri zen (11); bidean jarri zuen (11); biluzik jarri (9); bistan jarri (10); bitartekoak jarri (20); bizia arriskuan jarri (15); bizitzen jarri (52); bizkarrean jarri (15); bonba jarri (12); bularrean jarri (9); buru gainean jarri (9); buruan jarri (43); buruz behera jarri (11); dantzan jarri (34); dardarka jarri (21); datarik jarri (9); dirua jarri (17); egiten jarri (13); elkarrekin bizitzen jarri (10); elkarrekin jarri (11); elkarren ondoan jarri (11); entzuten jarri (14); epea jarri (25); eragozpenik jarri (37); erakusketa jarri (16); erdian jarri (41); erne jarri (34); eroso jarri (15); erronka jarri (11); ertzean jarri (14); eserita jarri (13); esku bat jarri (21); esku jarri (54); eskua jarri (45); eskuak jarri (11); eskuan jarri (13); eskuburdinak jarri (13); eskuetan jarri (38); eskura jarri (33); espetxe zigorra jarri (19); etzanda jarri (16); euro jarri (28); euroko bermea jarri (13); euroko isuna jarri (37); ezbaian jarri (28); ezizena jarri (9); gaia jarri (11); gain jarri (27); gainean jarri (448); gainetik jarri (39); gaixo jarri (18); gaizki jarri (10); goian jarri (11); gorago jarri (9); gorri gorri jarri (29); gorri jarri (44); greban jarri (11); hanka puntetan jarri (12); hankaz gora jarri (82); haren ondoan jarri (9); hari begira jarri (9); harremanean jarri (9); harremanetan jarri (188); haserre bizian jarri (28); haserre jarri (10); hasieran jarri (9); hasieratik jarri (12); helburua jarri (14); helegitea jarri (132); hesiak jarri (11); hormaren kontra jarri (9); idatziz jarri (17); ikusgai jarri (21); ilaran jarri (22); indarrean jarri (182); inguruan jarri (35); interneten jarri (14); ipurdia jarri (12); irakiten jarri (18); isuna jarri (73); isuna jarri dio (18); isunak jarri (11); izena jarri (123); izenburua jarri (21); jakinaren gainean jarri (48)

jarri beharra (53); jarri beharra dago (10); jarri da lider (14); jarri du abian (50); jarri du arreta (9); jarri du martxan (33); jarri zen abian (22); jarri zen aurretik (24); jarri zen bizitzen (47); jarri zen indarrean (23); jarri zen martxan (14); jarri zuen martxan (40); jarri zuen salaketa (13)

jokoan jarri (16); kalean jarri (10); kartzela zigorra jarri (13); kereila jarri (26); kokoriko jarri (15); kolokan jarri (109); kontra jarri (128); lanak jarri (10); lanean jarri (44); larri jarri (11); legea indarrean jarri (19); legea jarri (9); lehen postuan jarri (10); lehergailu jarri (9); lehergailua jarri (10); lehergailuak jarri (11); lekuan jarri (55); lepoan jarri (10); lerroan jarri (19); lider jarri (42); lurrean jarri (32); magalean jarri (13); mahai gainean jarri (117); mahaia jarri (9); mahaian jarri (31); maila berean jarri (11); markagailuan aurretik jarri (9); martxan jarri (367); martxan jarri zuen (33); mende jarri (18); menpe jarri (21); menpean jarri (19); milioi euro jarri (15); modan jarri (37); moduan jarri (40); mugak jarri (12); mugarik jarri (17); musika jarri (17); ohean jarri (9); oilo ipurdia jarri (10); oinarriak jarri (28); ondo jarri (16); ondoan jarri (118); ongi jarri (10); oso urduri jarri (14); oztopoak jarri (28); oztoporik jarri (24); paperean jarri (12); pare jarri (33); parean jarri (76); paretaren kontra jarri (16); parez pare jarri (12); pentsatzen jarri (51); plana abian jarri (9); plana jarri (9); pozik jarri (19); praktikan jarri (18); prest jarri (17); proban jarri (11); programa jarri (10); salaketa bat jarri (15); salaketa jarri (287); salaketak jarri (28); salaketarik jarri (11); salgai jarri (37); sarean jarri (14); sarreran jarri (11); sekretupean jarri (9); serio jarri (42); so jarri (13); sorbalda gainean jarri (10); sorbaldan jarri (26); susmopean jarri (13); sutan jarri (120); sutan jarri zen (39); sutan jarri zuen (9); tente jarri (59); tente tente jarri (9); trabak jarri (12); trabarik jarri (19); triste jarri (15); txukun jarri (9); urduri jarri (102); urduriago jarri (9); urteko zigorra jarri (20); xabik martxan jarri (20); zail jarri (11); zain jarri (14); zaintzapean jarri (10); zalantzan jarri (415); zelatan jarri (15); zerbitzua jarri (10); zerbitzuan jarri (12); zerbitzura jarri (25); zigorra jarri (107); zigorrak jarri (13); zilegitasuna zalantzan jarri (9); zintzilik jarri (16); zurbil jarri (12); zuri jarri (20); zuri zuri jarri (12); zutik jarri (177); zuzen jarri (11); zuzenketa jarri (12)

bertso jarriak (14)

abian jarriko (67); adibide bat jarriko (11); ados jarriko (14); agerian jarriko (17); alde jarriko (13); arriskuan jarriko (52); aurka jarriko (12); aurrean jarriko (12); auzitan jarriko (9); begira jarriko (34); bidean jarriko (26); dirua jarriko (13); enkantean jarriko (16); eragozpenik jarriko (14); eskura jarriko (10); euro jarriko (22); euro jarriko ditu (20); gainean jarriko (35); hankaz gora jarriko (19); harremanetan jarriko (23); helegitea jarriko (71); indarrean jarriko (48); isuna jarriko (11); izena jarriko (11); jakinaren gainean jarriko (9); jarriko dira salgai (18); jarriko dute abian (11); jarriko dute martxan (22); kereila jarriko (9); kolokan jarriko (19); kontra jarriko (12); mahai gainean jarriko (10); mahaiak jarriko (11); martxan jarriko (56); milioi euro jarriko (12); musika jarriko (9); oztoporik jarriko (14); salaketa jarriko (40); salgai jarriko (26); sutan jarriko (12); zalantzan jarriko (37); zigorra jarriko (14)

aurrean jarririk (11); begira jarririk (10); belauniko jarririk (10); gainean jarririk (33); inguruan jarririk (11); kontra jarririk (18)

ados jarrita (20); atzean jarrita (12); aurka jarrita (9); aurrean jarrita (31); aurrera begira jarrita (9); begira jarrita (60); erdian jarrita (11); eskuburdinak jarrita (13); gainean jarrita (82); ilaran jarrita (12); kontra jarrita (54); lurrean jarrita (14); mahai gainean jarrita (9); martxan jarrita (9); ondoan jarrita (33); ongi jarrita (9); parean jarrita (11); pentsatzen jarrita (66); txukun jarrita (11); zutik jarrita (29)

; abian jarritako (97); abokatuek jarritako (12); aurka jarritako (61); aurka jarritako kereila (11); aurka jarritako salaketa (13); aurrean jarritako (11); errepidean jarritako (10); espainiako gobernuak jarritako (12); gainean jarritako (35); gobernuak jarritako (20); hasieran jarritako (12); indarrean jarritako (24); jarritako babes (9); jarritako baldintza (11); jarritako baldintzak (25); jarritako bonba (18); jarritako helburuak (31); jarritako helburuak bete (9); jarritako helegitea (70); jarritako helegiteak (15); jarritako helegitearen (9); jarritako helegiteari (9); jarritako kereila (34); jarritako lehergailu (9); jarritako muga (12); jarritako oztopoak (10); jarritako salaketa (48); jarritako salaketak (16); jarritako salaketaren (14); jarritako zigorra (16); kontra jarritako (36); mahai gainean jarritako (19); martxan jarritako (27

agerian jarriz (14); arriskuan jarriz (19); aurpegia jarriz (12); aurrean jarriz (12); begira jarriz (15); gainean jarriz (32); kontra jarriz (9); martxan jarriz (9); ondoan jarriz (15); pentsatzen jarriz (16); pentsatzen jarriz gero (16); zalantzan jarriz (19)

abian jartzea (85); ados jartzea (52); agerian jartzea (21); alde jartzea (10); arreta jartzea (14); arriskuan jartzea (35); aurrean jartzea (21); aurretik jartzea (25); aurretik jartzea lortu (9); aurrez aurre jartzea (12); auzitan jartzea (18); begira jartzea (21); bidean jartzea (20); esku jartzea (17); ezbaian jartzea (9); gainean jartzea (26); gainetik jartzea (13); harremanetan jartzea (35); helegitea jartzea (16); indarrean jartzea (55); izena jartzea (14); jartzea egotzi (12); jartzea erabaki (88); jartzea eskatu (25); jartzea eskatzen (9); jartzea espero (18); jartzea izan (18); jartzea izango (13); jartzea leporatu (29); jartzea lortu (57); jartzea proposatu (16); kolokan jartzea (15); mahai gainean jartzea (14); martxan jartzea (89); mugak jartzea (18); oztopoak jartzea (12); oztoporik ez jartzea (12); praktikan jartzea (10); salaketa jartzea (16); zalantzan jartzea (28)

adibide bat jartzearren (22)

abian jartzeko (180); ados jartzeko (48); agerian jartzeko (24); alde jartzeko (13); arreta jartzeko (18); arriskuan jartzeko (12); aurrean jartzeko (12); aurretik jartzeko (15); auzitan jartzeko (18); begira jartzeko (20); berriz indarrean jartzeko (11); berriz martxan jartzeko (11); bidean jartzeko (29); bizitzen jartzeko (11); dantzan jartzeko (12); errauste planta jartzeko (9); esku jartzeko (21); eskura jartzeko (9); gainean jartzeko (56); gainetik jartzeko (13); gatazka konponbidean jartzeko (11); hankaz gora jartzeko (16); harremanetan jartzeko (97); helegitea jartzeko (39); indarrean jartzeko (83); isuna jartzeko (10); izena jartzeko (19); jartzeko agindu (39); jartzeko agindua (10); jartzeko asmoa (60); jartzeko asmorik (9); jartzeko asmotan (9); jartzeko asmoz (19); jartzeko aukera (73); jartzeko aukerarik (10); jartzeko baimena (11); jartzeko balio (13); jartzeko erabakia (12); jartzeko erabiltzen (11); jartzeko esan (18); jartzeko eskatu (115); jartzeko eskatzen (15); jartzeko eskubidea (9); jartzeko exijitu (12); jartzeko gai (31); jartzeko gai izan (9); jartzeko gaitasuna (10); jartzeko garaia (15); jartzeko konpromisoa (18); jartzeko konpromisoa hartu (10); jartzeko mehatxua (9); jartzeko moduan (9); jartzeko moduko (17); jartzeko modukoa (22); jartzeko modukoak (9); jartzeko orduan (11); jartzeko prest (37); jartzeko unea (10); kolokan jartzeko (15); konponbidean jartzeko (21); lanean jartzeko (17); lekuan jartzeko (14); mahai gainean jartzeko (24); martxan jartzeko (159); mende jartzeko (11); oinarriak jartzeko (9); oztopoak jartzeko (13); oztoporik ez jartzeko (12); parean jartzeko (12); praktikan jartzeko (20); prozesua abian jartzeko (9); prozesua martxan jartzeko (13); salaketa jartzeko (30); urduri jartzeko (9); zalantzan jartzeko (46); zigorra jartzeko (9); zigorrak jartzeko (11); zutik jartzeko (15)

abian jartzen (51); ados jartzen (68); agerian jartzen (104); airean jartzen (10); aitzakiak jartzen (11); alde jartzen (23); arreta handia jartzen (11); arreta jartzen (24); arretarik jartzen (18); arriskuan jartzen (121); atzean jartzen (9); aurka jartzen (21); aurpegia jartzen (24); aurrean jartzen (79); aurretik jartzen (24); aurrez aurre jartzen (35); auzitan jartzen (67); azpian jartzen (16); azpikoz gora jartzen (10); baldintzak jartzen (9); begira jartzen (54); beha jartzen (10); belauniko jartzen (17); bere lekuan jartzen (9); berehala jartzen (10); bero bero jartzen (19); bero jartzen (28); bidean jartzen (31); bizia arriskuan jartzen (10); bonbak jartzen (10); dantzan jartzen (20); dardaraz jartzen (12); dardarka jartzen (16); dirua jartzen (14); dudan jartzen (16); esku jartzen (13); eskua jartzen (9); eskuetan jartzen (21); eskura jartzen (12); ezbaian jartzen (19); gainean jartzen (111); gainetik jartzen (31); galbidean jartzen (20); gogor jartzen (9); gorri gorri jartzen (14); gorri jartzen (18); hankaz gora jartzen (34); harremanetan jartzen (59); harremanetan jartzen saiatu (10); ilaran jartzen (9); indarrean jartzen (33); irakiten jartzen (9); izena jartzen (16); jartzen ahalegindu (10); jartzen ari (250); jartzen ari da (27); jartzen du zalantzan (11); jartzen hasi (86); jartzen hasia (10); jartzen hasiak (9); jartzen hasita (10); jartzen saiatu (50); jartzen saiatuko (10); jartzen saiatzen (18); jokoan jartzen (16); kolokan jartzen (66); kontra jartzen (24); lanean jartzen (16); lekuan jartzen (29); mahai gainean jartzen (27); martxan jartzen (60); mende jartzen (14); menpe jartzen (12); menpean jartzen (10); modan jartzen (9); moduan jartzen (9); mugak jartzen (23); mugarik jartzen (10); musika jartzen (22); ondo jartzen (10); ondoan jartzen (26); oso urduri jartzen (12); oztopoak jartzen (35); pare jartzen (19); parean jartzen (25); pean jartzen (11); pentsatzen jartzen (17); pozik jartzen (16); praktikan jartzen (12); sutan jartzen (76); tente jartzen (22); trabak jartzen (26); trabarik jartzen (12); triste jartzen (19); urduri jartzen (143); urduriago jartzen (11); zalantzan jartzen (306); zintzilik jartzen (10); zutik jartzen (38)

abian jartzera (9); gainean jartzera (9); jartzera behartu (11); jartzera behartzen (9); jartzera etorri (9); jartzera joan (10)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus