Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

jasanezin (orobat jasan ezin g.er.) 1 izond ezin jasanezkoa. ik jasangaitz.

Kontzientzia psikologiko, moral eta profesionalaren pisuak berak ere [...] indar jasanezinez estutu gaitzake batzuetan. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 78. orr.

Bere onetik aterata eta etsiak harturik mugitzen zen ziega barruan, hagineko min jasanezina duen norbaitek egingo lukeen bezala. Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev - 77. orr.

Barre-algara jasanezin batez hartu zuen don Ottaviok galdera. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 454. orr.

Errealitate jasanezina mozorrotu nahiko luke. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 126. orr.

Ez dut berriz munduratu nahi, obligazio jasanezina iruditzen zait. Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro - 183. orr.

Jukutria jasan ezinak egin zizkien. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 24. orr.

Kolpetik ohartu nintzen Monika betiko galdua nuela eta, minarekin batean, lotsa jasanezin bat sentitu nuen bere gelan maite nuela esanez utzi nion gutunarekin gogoratuz. marea beltz eta hondamendi ekologiko jasanezinen arduradunak eta hobendunak nor diren jakin arte. Joxean Agirre   «Romain zen bere izena» - 104. orr.

Zerion kirats nardagarri jasanezinagatik. Elizen arteko biblia   2 M 9,10

Urdaitegiak nazka eman zion berriz ere, lehen baino modu jasanezinagoan. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 191. orr.

Izatearen arintasun jasanezinak oro berdinduko gaitu. Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik» - 123. orr.

2 (izan aditzarekin)

Barruko piztia jasanezin zaienek kanpoko egiazko piztiak hiltzeko joera izaten dute. Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna» - 144. orr.

Ni, ordea, ukitu egiten naute, jasanezina da. Isiltasuna jasanezina da. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 39. orr.

Inurri lana jasan ezina baita lilurarik gabe. Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae» - 83. orr.

Tentsioa jasanezina zen ordurako. J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak» - 79. orr.

Hango beroa jasan ezina zen. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 197. orr.

Jasanezina baitzen arropa bustia soinean. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 101. orr.

Martinaren irria jasan ezina zitzaidan. Itxaro Borda   «Entre les loups cruels» - 36. orr.

Jasanezinak zitzaizkion museo eta galeriak, eta berdin bere margolan kuttunen kopia koloretakoak. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 32. orr.

Bertan zegoen Jaunari iraingarri eta jasanezin zitzaion idoloa. Elizen arteko biblia   Ez 8,3

3 (beste aditz batzuekin)

Baina, azkenean, exekuzioa hurbildu ahala, irudi hautsien oldarra jasanezin bihurtu zen. Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev - 48. orr.

Egoera okerragotzen ari zen, eta laster jasan ezina bihurtuko zen. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 179. orr.

Hain jasanezina eta mingarria gertatu zitzaion hori guztia [...], ezen hortzak karraskatu baitzituen, tristuraz. Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev - 152. orr.

Kanpoan iragan zituzten bi minutuak jasan ezinak iduritu zitzaizkion. Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom» - 162. orr.

Zakurra ez da aurrera egiten ausartzen, beldurra jasanezina egin zaio. Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago - 92. orr.

Lehen gozo eta leun iruditzen zitzaizuna, jasanezina eta samina egingo zaizu. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 498. orr.

· Tripa zorriak esnatu zitzaizkion, jasanezin, errukigabe. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 22. orr.

4 (izen gisa)

Jasanezin hori larri-larria izan daiteke baldin eta pertsona "kitzikatzailea" tourettedunaren atzean badago. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 96. orr.

Vasili Kashirin [...] jasanezinak harturik zegoen, baina ahalegin biziak egiten zituen beldurra menderatzeko eta epaileei ez erakusteko. Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev - 26. orr.

Jasanezina jasaten du eta beste guztiak harekin bakeak egitera erakartzen. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 280. orr.

Zapaltzaileak markatzen du beti jasanezinaren neurria. Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino» - 158. orr.

· Eta jasanezinetan jasanezinena zen Normandoaren tar-tar taigabea. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 266. orr.

5 jasanezineko izlag jasanezina.

Zoritxarrekoak zuzengabeko legeak ematen eta jasanezineko dekretuak idazten dituztenak! Elizen arteko biblia   Is 10,1

Bero jasanezineko egun honetan. Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison - 350. orr.

Higuina ematen zioten maukek, amorrua txanoak, eta haren luzera eta laztasuna jasan ezineko zama iruditzen zitzaizkion. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 980. orr.

Garbiegi dituzu begiak gaiztakeria aurrean edukitzeko, jasanezineko duzu zapalketa. Elizen arteko biblia   Hab 1,13

Gizonen inbidia pittin bat dut nik hori dela-eta, aberastasun sinboliko jasanezinekoa da hazia isurtzeko momentua. Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro - 176. orr.

6 jasanezinezko izlag jasanezina.

Fede basa eta neurotiko hura eta hari lotua zitzaion jasanezinezko pairamena. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 199. orr.

Eta hori gogoratzen dudan aldioro halako lotsa jasanezinezko bezalako bat hasten zait barru-barrutik ernatzen. Jon Alonso   «Erretzaileen eremua» - 112. orr.

Horiek bihotzekoaren ohiko sintomak zirela jakiteko beste irakurria nintzen, eta minak handituz jarraitzen zuenez, are bizitasun jasanezinezkoagoen mailak igotzen jarraitzen zuenez, pentsatu nuen iritsia zela nire unea. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 345. orr.

Bakartasuna jasan ezinezkoa zitzaidan. Itxaro Borda   «Entre les loups cruels» - 64. orr.

Ezjakitearen agonia jasan ezinezkoa gertatu zitzaidan azkenean. Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe - 100. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus