Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

jasangaitz 1 izond nekez jasaten dena, ia jasanezina.

Zama jasangaitza izandako zalantza. Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin - 15. orr.

Gizon jasangaitz haserrekor batek darama filmaren haria. Berria - Kultura   2004-02-11

Egoera jasangaitz honi nolabait aurre egiteko. Berria - Mundua   2006-01-12

Desira jasangaitz eta sutsuak. Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler - 48. orr.

Une txikien pilo handiaren neke jasangaitza. Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion» - 18. orr.

Normal samar jasotzen zituen zuri-beltzeko irudiak; koloretako irudiei begiratzean gauza bitxi eta jasangaitz bat gertatzen zitzaion. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 31. orr.

Eguneroko telefono dei haiek zigor jasangaitz bihurtu zitzaizkion. Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen» - 171. orr.

Usain jasangaitzeko tabako mentolatua. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 193. orr.

2 (izan aditzarekin)

Beroa jasangaitza zen. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 261. orr.

Bere ahulezia ergelaren isla emaztearen begietan, horixe zaio jasangaitz. Berria - Kultura   2004-05-28

Gero eta jasangaitzagoa zitzaidan ikuskizuna. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 435. orr.

Baina zer axola dio harrotasunak, jasangaitza bazait harekin hitz egin ezina? Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 81. orr.

Pistolak jasangaitzak zitzaizkion. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 170. orr.

3 (beste aditz batzuekin)

Baionako etxea gertatzen zitzaidan jasangaitz. Txillardegi   «Putzu» - 359. orr.

Zaldi hezigabea menperagaitza izaten da, bere gisara utzitako semea jasangaitz bihurtzen. Elizen arteko biblia   Si 30,8

-Esan dizut ikaragarri jasangaitza egin zaidala zure hutsunea -esan zuen neskak-. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 222. orr.

Isiltasuna mintzatzea baino askoz jasangaitzagoa iruditzen zitzaidalako. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 232. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

egoera jasangaitza (10); jasangaitz bihurtu (4); jasangaitz egiten (3); jasangaitza egin (3); jasangaitza egiten (3); jasangaitza izan (6)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus