Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

jauzika 1 adlag jauziak eginez. ik punpaka.

Eskailerak jauzika jaitsi nituen. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 224. orr.

Zaintzalea jauzika eta oihuka […] dantzan ari balitz bezala, zango batetik bestera jauzika, zolari so. Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz» - 66. orr.

Dantzan ez ezik jauzika hasi zen. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 277. orr.

Zabaldu zutenean, Sam, zakur handi ile-kizkurra, jauzika hasi zitzaien inguruan. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 278. orr.

Lasterka ibiltzen duk, jauzika, itzulika, pilotaren ondotik, airetik, errebesatik, etzanik. Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita» - 36. orr.

Kale ondoko arboletan ziminoak jauzika ikusten nituenean. Gotzon Garate   «India harrigarria» - 165. orr.

Adarrik adar jauzika zebilena. Jon Alonso   «Euskal karma» - 131. orr.

Ahuntzen gisa jauzika. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 401. orr.

Hegalaburrak jauzika ikustera. Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago - 362. orr.

Zalgurdia galtzadan jauzika eta zabuka hasi zen berriro. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 318. orr.

Lurrezko errege-bidean, autoa emeki eta jauzika doa. Aurelia Arkotxa   «Septentrio» - 135. orr.

Itsaontziak zaldia zirudien uhinen gainean jauzika, abiada bizian, arranoa baino azkarrago. Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero - 92. orr.

Itsasoko uhinak jauzika ari ziren barraren gainetik. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 151. orr.

Hilobiz hilobi jauzika eta erorka iritsi nintzen neure benetako etxera, neure benetako hilobira. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 206. orr.

Adarrik adar jauzika zebilena. Jon Alonso   «Euskal karma» - 131. orr.

Hegaldatu gabe, gehienaz ere lasterka txikian jauzika, [txoritzarrak] apartatu egin ziren pixka bat, sarraskia arrastaka eramanez, azokaren erdian bertan. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 48. orr.

· Sua bizi-bizi zegoen, zirtaka, argitsu; garrak jauzika. Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal - 134. orr.

2 irud/hed

Bihotza jauzika jarri zitzaidan lehenbiziko "Kaixo, Oliver!" diosala entzun nuenean. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 217. orr.

Jauzika nuen bihotza, golkotik irten beharrean. Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak» - 198. orr.

Odola jauzika hasi zitzaidan barrenean. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 203. orr.

Lehertzeko zorian neukan burua, muinak jauzika eta kirioak zoro. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 97. orr.

Gogoa oroitzapen batetik bestera jauzika, Elsbeth etorri zitzaidan. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 172. orr.

Ideia batetik bestera jauzika, esaldiak ingelesezko eta gaztelaniazko esamoldeekin zipriztinduz. Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak» - 18. orr.

Baditugu minutuak, jauzika dabiltzanak airean, eta baditugu segundoak, tximistargien modura eztanda egin eta gero presaka galdu egiten direnak. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 7. orr.

Pentsamenduak jauzika zihoazkidan abestiarena baino crescendo biziagoan. Bernardo Atxaga   «Lekuak» - 13. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Ama ahuntz-jauzika ondoratu zitzaion, afruntatua: [...]. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 303. orr.

Han zebilen halaber saguzar miope bat, etxerako bidea asmatu ezinik; hara eta hona ari zen hego-jauzika, eltxoz leporaino betea. Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq - 60. orr.

4 botaka.

Sua bizi-bizi zegoen, zirtaka, argitsu; garrak jauzika. Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal - 134. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus