Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

jendarme (283 agerraldi, 44 liburu eta 60 artikulutan; orobat jandarma 75 agerraldi, 5 liburu eta 55 artikulutan, gendarme g.er. eta jendarma g.er.) 1 iz Frantziako eta beste zenbait herrialdetako poliziako kidea. ik hedexuri.

-Apezak eta jendarmeak errespeta itzan! Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 54. orr.

140 bat polizia-gizon eta jendarme, gaitzeko xixtuan ibilki, etxe-miatze batzu eginez goizean goizik... Herria   2004-10-07

Berehala Donapaleuko jendarmeengana jo zuen. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 183. orr.

Hasperenka, jendarmeen auto beltzean sartu zen, oldarrik gabe. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 191. orr.

Jendarmeen sarjentu baten idazkari izendatu ninduten. Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan» - 111. orr.

Horrelaxe jokatu dute, esaterako, Dogubayazit inguratzen duen kanpamentu militarreko tanke ugarien ondotik igaro garenean, baita jendarmeen kontrola pasatu dugunean ere. Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak» - 58. orr.

Hamar jendarme hil omen zituen Greneta kaleko barrikadan. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 335. orr.

Gazte talde batek jendarme bat jipoitu du Hazparnen. Berria - Euskal Herria   2004-10-28

Hemendik aitzina, jandarma bat etorriko zaizu egunero eta beharko diozu eman mezu bat neretzat, behar diren xehetasun guziekin. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi» - 154. orr.

Jendarmeek ehundik gora bala-zorro jaso dituzte gertalekuan. Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua» - 140. orr.

Poliziaren ordez, beste batzuk zetozela gure ondoan, soldaduen moduan jantzita baina luma koloretsuagoekin txanoetan: jendarmeak ziren. Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész - 65. orr.

Janzkeraz jendarmea zirudien interbentore batek azaldu zion bere litera-konpartimenduaren kokapena. Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko» - 262. orr.

Hala pentsatu dute inkesta egileek izan diten jendarma, juje edo adituek. Herria   2005-12-08

Nahi nuke jakin zenbat ikasle anarkista ohi, jendarme bilakatu diren. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 134. orr.

Orain bazekiagu, jakina, frantses jendarmeek aukeratu gintuztela. Josu Zabaleta   «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint - 35. orr.

Jendarme emakumerik ez dugu ikusi aurrez aurre, jarrita zeuden afixetan bai. Berria - Kultura   2004-07-11

2 irud

«Alderdien Legearen jendarme politikoa» izatea egotzi zion atzo Batasuneko Arnaldo Otegik Josu Jon Imaz EAJren lehendakariari. Berria - Euskal Herria   2004-07-10

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ezti-ezti igarotzen gara polizia eta jendarme kabinetatik. Berria - Kultura   2004-07-11

Polizia edo jendarme kontrol batean. Itxaro Borda   «%100 basque» - 193. orr.

Hondartzaren pareko bidetik bi jendarme-auto ikusi genituen. Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi» - 141. orr.

Zenbat jendarme ofizialen postu dauden agertzen da afixetan, zenbat ofizialordeenak eta gainerakoak.Gobernadoreak adierazi zuen asmo oneko gizona zela; prokuradoreak, berriz, zentzuzkoa zela; jendarme-koronelak esan zuen gizon jakintsua zela; [...]; poliziaburuaren emazteak, berriz, oso atsegina eta oso adeitsua zela. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 35. orr.

Jendarme buruzagiak, barda, aipatu digu... autopsia... eta beraz... Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza» - 40. orr.

ik jendarmeburu. 7499

Bazterrak harritu ziren haatik jakin zelarik kaxketadun batzuk zutela sua eman, jendarme aintzindari bat buru. Herria   2004-10-21

Ordubete geroago, lehenengo konboi hura abian zen itsasontzietarantz eta erbesterantz, eskumuturrak bilurrez lotuta, bi jendarme ilara alboetan, fusilak kargaturik. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 29. orr.

jendarme pare batek gas-kriseiluekin argitu omen zuten denda barrena. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 267. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

frantziako jendarmeek (3); jendarme bat jipoitu (3); jendarme hil (4); polizia eta jendarme (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus