Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

jo, jotzen 1 du ad gauza batek beste bat halako indarrez ukitu. ik talka 2.

Bolantearen kontrola galdu eta beste auto bat jo zuen aurrez aurre.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 18. orr.

Motorrak zuhaitz bat jo, bera malkarrean behera ibaira erori, [...].  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 204. orr.

Pasaian bapore batek harkaitza jo du eta, karabineroak jabetzerako, handik dakarzkigu.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 26. orr.

Harryk erasoa saihestu eta ganberaren horma jo zuen basiliskoak.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 267. orr.

Lema bat-batean eta kolpe bortitzez eskuinaldera biraraziz, Leviatan alboratzea lortu zuen, galeoia aurrez aurre jo ez zezan.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 56. orr.

Eguna argitzekotan zegoela, baltsak hondar banku bat jo zuen bortitz, zuhaitz enborrak askatu eta olatuek eraman zituzten.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 134. orr.

Baina loreak zalgurdiko kristala jo, eta lurrean geratu zen maspildurik.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 248. orr.

Bat-batean, argi bat ikusi nuen niganatzen, ziztu bizian; jo ez nintzan, bidetik irten nintzen.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 228. orr.

2 kolpe bat edo kolpeak eman. (nor/zer osagaia norbait dela)

Jo egin nahi nuen, matrailezurra hautsi nahi nion.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 141. orr.

Cadinek jo egiten zuen, haren kontrako amorruak harrapaturik, zergatik egiten zuen jakiteke.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 248. orr.

Jo egiten ninduen, gizonek begiratzen zidatenean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 121. orr.

-Benetan aita, benetan jo zaituzte? eta zuk ere jo dituzu? zuk ere bai? gaiztoak ziren, gaiztoak?  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 282. orr.

Inork ere jo edo bortxatu ez zuela ziurtatzearren.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 158. orr.

Ronengana oldartu eta jo eta lurrera bota zuen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 254. orr.

Han inguruan zen aizkora triste bat harturik, burutik behera jo du neska.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 132. orr.

Eta jo eta istripuz hil egin bazuen?  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 291. orr.

Baina bala batek berak ez ninduen jo.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 257. orr.

-Eta hau egia ez bada, jo nazala zeruko tximistak -ari zen esaka.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 28. orr.

Tximista batek jo izan balu bezala zegoen.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 77. orr.

Jaitsi eta Antonio Ribera y Díaz de Heredia astin-astin eginda utzi zuen, irin orea egiteko arrabolaz jo ondoren.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 82. orr.

Gogotsu jo gintuen bizkarraldean esku-ahurraz.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 113. orr.

Ematen zuen Ronek ostikoz jo zuela Lockhart orkatiletan.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 254. orr.

Davidek ukondoarekin jo ninduen saihetsean.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 9. orr.

Orduan Enekoren baleztatik gezia atera eta bete-betean jo zuen jauna bizkarrean.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 11. orr.

Ukabilkada batzuk jo dizkio.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 297. orr.

Oposizioan zeuden kontserbadoreei inoizko kolperik handiena joz.  Berria - Mundua   2006-03-28

Bazekiten haizeak ez duela heriotza-kolperik jotzen.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 190. orr.

Hasierako kolpeak, ukabila itxita, Masaila bete-betean jo bazizkion ere, hurrena ukaldi indargabe sarriak eman zizkion.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 111. orr.

Aurrez aurre egin zizkioten bi tirok ez zuten jo, mirariz, denek itsututa botatzen bai-tzuten, bizirik irauteko grinak gaiztoturik, herio larrian.· (dio aditz gisa) Gezi batek jo zion aurpegiaren erdi-erdian.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 110. orr.

3 (nor/zer osagaia zerbait dela)

Halako batean, amak atea jo zuen emeki.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 98. orr.

Danba-danba jo zuen giltzaz itxi gabeko atea.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 29. orr.

Behin baino gehiagotan jo zuten arren, ontzia Atturrin sartu zen.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 17. orr.

Aszetak makila jaso, eta buru gainean zeukan pitxarra jo zuen.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 89. orr.

Frantsesaren kanoikada batek jo zuen galeoia handik pixka batera.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 66. orr.

Katu hau ez dute erratzaz buruan jo.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 124. orr.

-Zer nahi duk, Peaceful, hire ipurtaldea jo eta airean leherraraztea?  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 110. orr.

ik beherago 40.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Ronanek, urduri, lurra jo zuen ostikoz.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 233. orr.

Gure aldera zetorren poliki-poliki, makilarekin lurra jotzeari utzi gabe.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 35. orr.

Koadroari ostikoa jo eta hautsi egin zuen erabat.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 123. orr.

Orotara 427 jo oneratuak, horietarik 118 Goñik joak.  Herria   2001-05-24

4 (nor/zer osagairik gabe)

Ikusgarrizko izotzak jo omen zuen hango paraje gehienetan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 145. orr.

Tximista batek gazteluko zalditegian bete-betean jo eta sutea piztu zuen.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 191. orr.

Egundoko galernak jo omen zuen Kantauriko itsas-bazterrean.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 145. orr.

10etik 12ra, ipar haizeak jo zuen bixi-bixi.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 31. orr.

Kristalezko atean kask-kask jo zuten.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 113. orr.

Pikoan jo duzu.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 419. orr.

5 (kolpe mota adieraziz)

Zakar-zakar eseri zen, ukabilkada jo zuen mahaian.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 161. orr.

-Hutsetik hasi behar -esaten zuen Charvetek, motz, aizkora kolpea jo izan balu bezala-.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 214. orr.

Mailukadatxo bat jo zuen, bada, edontzi hutsean; beste bat, gero, erdi betean; bi hots, guztira.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 117. orr.

Esku-zarta bat jo zuen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 276. orr.

Baina urakanak zakarraldi bortitzagoa jo zuen orduan.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 148. orr.

6 irud/hed

Ondoezak jo zuen Marko eta Kosmasen ama, senarra zenaren puskak ikusitakoan.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 192. orr.

Tea hartzen ari zen bitartean, apoplexiak jo zuen.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 421. orr.

Bi urte zituen gaitzak jo zuenean.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 156. orr.

Garbi zegoen: eldarnioak jo zuen, noski, Nofutur!     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 504. orr.

Niri bihotzekoak jo dit birritan.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 116. orr.

Zein legek adierazten zuen Nathan Glass ere ez zuela gaixotasun horrek berorrek jo?  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 173. orr.

Badirudi ero-boladaren batek jo dituela horrelako zerbait egiteko.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 146. orr.

Zeharkako jakin-minez itaunka, heriok jo eta orduantxe eta bertantxe hilko ote zuen.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 175. orr.

Etsiak jorik, eguzki sutsuaren azpian eseri zen.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 69. orr.

Gero, baina, etsipenak jo ninduen, ankerki.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 65. orr.

Konturatu ahal izan ginen, bai, nagusikeriak jo eta harropuztuta zegoela, distiratsu agertzeraino.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 42. orr.

Baina apaiz haiek ez dakit zer haizek jo zituen.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 163. orr.

Zintzoaldiak jo nau alderik alde.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 209. orr.

Haren begitartea ilunak jo zuen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 287. orr.

Kanpoko beroak ukabilkada batek bezala jo ninduen aurpegi-aurpegian.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 102. orr.

Pantailako laukiaren behe aldeak jo ninduen begietara.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 272. orr.

-Zoriontsua mutilaren begiek jo duten emakumea!  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 38. orr.

· Baina mendeak eta mendeak geroago, esklerosiak gero eta joago dago, eta jada ia dena zurrun eta elkor da...  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 125. orr.

ik 45.

Gero eta joago nengoen, trenpe txarraren maizter.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 205. orr.

Atera gara, bainan biziraun dugunok osasunean joak garela senditzen dugu, gero eta joagoak.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 160. orr.

· Berri-emaileen arabera, hain zen sakona ilunpea, non erretxinazko zuzi batez argitu behar izan baitzuen ehorzleak etxe izurri-joaren sarbidea.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 127. orr.

Bonboia pipi-jorik zegoen, eta nik poltsikora ezkutatzen nuen ziplo, lotsaren lotsaz.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 38. orr.

7 iritsi, heldu.

Bizkitartean txalupak lehorra joa zuen.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 109. orr.

Egiptoko kostaldea jo, Mariotis aintziran barrena sartu, eta han, feluka batean ontziraturik, Nilo ibaian gora egin zuen Talesek.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 43. orr.

Egun batzuk igaro eta gero, Casablancako portua jo dute, Croix ontzia erregaiez hornitu beharra baitago.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 27. orr.

Lurra jo, urez hornitu, eta itsasontzien ondoan egin genuen otordua.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 48. orr.

Baina ez zuen helmuga jo.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 61. orr.

Ttipik markatu tokia jo nuelarik, bertzelako laguna espero nuen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 99. orr.

8 hurrupadez eta mintzatuz, hartu.

Ahora eraman zuen botila-muturra, eta trago luzea jo zion.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 108. orr.

Zurrut txiki bat jo zion sagardoari eta beste galleta bat hartu zuen.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 66. orr.

Bi xurgada jo nizkion, motz, eta Charlyri pasatzeko imintzioa egin nuen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 23. orr.

Jauzkariak, zenbat eta salto handiagoa jo, orduan eta gerrikomin gutxiago nozituko zuen gero liho-biltzean eta gainerako uzta-lanetan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 252. orr.

Bi trago luze jo ditu; ia izotzak ere joan zaizkio eztarrian behera.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 269. orr.

Zurrutada luzea jo zuen.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 93. orr.

Jo zeuk ere tragoxka bat.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 182. orr.

Beste hiru kalada jo behar izan dizkiot txirriari.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 317. orr.

9 musika tresna edo kideko bati soinua atera.

Pianoa jo eta pianoari barne muinak harrotzeko.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 8. orr.

Andonik berdin jotzen zuen txistua, atabala, eskusoinua...  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 70. orr.

Pennsylvania kabaretean jo zuen soinu handia 1950-54 bitartean musikari profesional moduan.  Koldo Izagirre   «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 17. orr.

Kezkatu egiten zuen trikitixa jo eta jendeak dantzarik ez egiteak.  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 56. orr.

Jimmy Herfek berriro jo zuen txirrina.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 188. orr.

Baforeak hiru tutuak jo zituen pailotari deika.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 193. orr.

· Nik jo eta haiek dantza; ni isildu eta haiek desagertu.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 256. orr.

· -Ene, hau da mina! -erosta jo zuen ahots leunaz, mutiko lokartu bat bailitzan.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 296. orr.

· Argiak musika jo ahal baleza, saxo altuaren soinua aterako luke, eta oboearen eztia.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 184. orr.

10 (zer osagaia jotzen den musika lana delarik)

Stonehamera egindako estreinako bisitan jo nuela kanta hura, Efrainen eta Rosarioren ezteietan hain zuzen ere.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 26. orr.

Pena iruditzen zitzaidan [...] Casatschok eta antzeko pieza kaskarrak jo behar izana.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 51. orr.

Aitaren ohar bat eman zidan gero eskura: jo beharko nituen piezen zerrenda.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 200. orr.

Baina zeure txanda izango da, nik neure pieza jo eta gero.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 213. orr.

Hiru pieza jo behar ziren: biribilketa bat, fandango bat eta arin-arin bat.  Koldo Izagirre   «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 34. orr.

· Bera aurrean paraten zan eta melodia baten hiru-lau nota astiro-astiro joten ebazan, guk geure soinuan bardin-bardin egin gengian.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 66. orr.

11 (zer osagairik gabe) soinu edo zarata egin (zerbaitek)

Une hartantxe, ordea, tronpeta batek jo zuen eta gizon bat etorri zitzaion.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 78. orr.

Kanpaiak jo zuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 431. orr.

Jo zuen bigarren kanpaiak ere.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 85. orr.

Michel de Reyau zergatik zegoen kanpaiek noiz joko, [...]?  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 93. orr.

Telefonoak jo zuen.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 212. orr.

Une batzuk geroago, ateko txilinak jo zuen eta Malfoy dendara sartu zen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 47. orr.

Berriz jo zuen sirenak.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 241. orr.

· Argi oilarrak jo dute, eguna sentitu dute!  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 15. orr.

Oilarrak jo berria zuen eta eguzkiaren lehen pindarrak ageri ziren ekialdean.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 260. orr.

Trumoiak jo du.  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 87. orr.

12 (erlojuaz mintzatuz, zer osagaia orduaren zenbakia dela).

Ordu bata jo zuenean.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 160. orr.

Jangela-egongelan, hamaikak jo zituen ordulariak.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 31. orr.

Zortziak eta laurden jo gabe eta dagoeneko etxeko atariaren parean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 50. orr.

Danba jo zuen lehenengo kanpaiak, 19,45ekoak.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 85. orr.

· Gauerdia jo baino lehentxeago sartuko zuen bala bat buruan.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 429. orr.

Gaztelu Berriko ezkilak gauerdi jo zuenean.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 268. orr.

Elizako erlojuak erdietako kanpaia jo zuen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 373. orr.

Erloju batek jo zuen nonbait.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 125. orr.

13 sexu harremana gauzatu. ik beherago 54, 62.

Ezkondu arte ez genuen jo.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 33. orr.

Aitzinean Ximurra edo Charly izanez gero, itaun jakina etorriko zen ondotik: "baina jo huen, bai ala ez?  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 146. orr.

Ohean jotzen dugun bakoitzean lehenbiziko tximino ohatuaren desengainua eta oroimina berritzen ditugu.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 22. orr.

Jo osteko zigarreta erretzen ari ziren.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 233. orr.

Bestela, galde diezaietela Europan modu batera nahiz bestera gehien jo duen emakumeari: nik ziurtatzen diet ezin direla modu biak konparatu ere egin, eta nekez itzuliko direla aurrealdera, atzekoa probatuta gero.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 167. orr.

Aurreneko aldiz zeinekin joko, eta arrebarekin jo omen zuela.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 24. orr.

· Normala da morroi batek atsegin handia hartzea beste bati jotzean eta berari jo diezaioten nahi ez izatea, eta, modu berean, beste horrek gustuko izan dezake hartzea eta ez ematea.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 129. orr.

Fernandok hari ipurditik jotzen zionean, edo hark Fernandori jotzen zionean.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 119. orr.

· Hori ezin da, ene aingerua; nire bizitza osoan ez dut alurik jo! ez naiz orain hasiko, nire adinean.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 203. orr.

14 kopuruei buruz, zenbatekoa, aipatzen dena edo antzekoa dela uste izan.

Burgerreko bezerorik zaharrenari hemezortzi urte jo nizkion.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 80. orr.

Nik baino bizpahiru urte gehiago jo nizkion.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 143. orr.

Hogeita hamar bat urte jo nizkion, baina jasa zuen neska gazte batena bezain arin eta xaloa.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 99. orr.

Asko jota ere bikoiztu egingo da herri txikietako populazioa Araban.  Berria - Euskal Herria   2004-03-18

15 (era burutua izen gisa)

Pauline-n joak egin du diferentzia partida huntan.  Herria   2001-06-07

Bien joak ere min egiten zion Istillarteren beso ttipittoari.  Herria   2005-12-08

20-14 aitzinean bi nafarrak, bi-paret urrezko bat Xalak, pilota aldatu eta... azken zortziak beretu dituzte lerroan, Xalak bere ausartzia eta jo finaz.  Herria   2004-02-26

Jo bortitza du, bainan irauten ikasi beharko du.  Herria   2001-01-18

Jo azkarrak, pilota behexte, zinez joko ederra erakutsi daukute lau ttipi hauiek.  Herria   2003-09-04

Hor izan dute arrapizte bat parioek baina ainitzek konprenitu zuten Biscoubyren jo ederrak eta Larrechearen aztaparra ez zirela aski izanen irabazteko.  Herria   2002-11-07

Berraondok 3 kintze botearekin eta jo luzeak gibeleraino.  Herria   2001-05-31

Orotara 427 jo oneratuak, horietarik 118 Goñik joak.  Herria   2001-05-24

· Haren baitan uzten dut neure burua beraren jo eta jo bortitzean, beraren bere egite leunean, zatirik uzteke.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 130. orr.

16 -ra jo1 norabait edo norbaitengana joan.

Bidera iristean hegoaldera joko dugu, eta handik burguen amaierako harresietaraino zazpi bat legoa dago.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 130. orr.

Eibarrera ere jo zuten grabatzera, Arrate irratira, Pedro Gorostidi, Don Pedrorengana.  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 63. orr.

Zuzenean jo nuen herritik lantokira, hirian sartu gabe ere. gero, bilatu Zazpigarren Errepidea, eta jo hortik zuzen Burlington-era.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 179. orr.

Printzeak lasterka jo zuen Budurren gelara.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 138. orr.

Biharamunean bertan jo zuen gobernadore nagusiaren jauregira.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 435. orr.

Gulanar gero eta kezkatuago zegoen eta itsas hondora jo zuen bere semearen berri izateko.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 79. orr.

Ibai bazterrera jo zuen berehala.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 325. orr.

Malda batean gora jo zuen autoak.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 467. orr.

Bertze nora jo asmatzeko patxadarik ezin harturik.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 59. orr.

Ali Babak berriro ere hiru astoak hartu, eta harkaitz aldera jo zuen.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 101. orr.

Bixi eta zoli, autoaren atzealdera jo eta poltsa pare bat atera zituen maletategitik.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 229. orr.

Biharamunean ere, Morgianak botikariarengana jo, eta hilzorian daudenei eman ohi zaien usaingarri bat eskatu zuen.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 102. orr.

Hala ere, bere amarengana jo beharrean, anaiarengana agertu zen dena kontatzeko asmoz.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 152. orr.

Egun batez, urringile batenera jo zuen, eta hark erregearen eta ministroen berri eman zion. Jo batera eta jo bestera, aldi bakoitzean erantzun ezberdin bat ematen zioten itaundutakoek. Jo batera eta jo bestera, baina haruzkoan adinaxe honuzkoan beti...  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 253. orr.

· (-rantz) Norantz jo erabaki ezinik. mutil bat taldetik aldendu eta bagoi txikirantz jo zuen lasterka.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 117. orr.

Emakumeak begi beltzak zeuzkan, dilatatuak, eta loreen gainetik, bere ezpain irtenek gizonarenganantz jo zuten.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 89. orr.

Aulkia alde batera utzi eta Ellenengana jo zuen, beltzaran, kementsu, lerden.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 299. orr.

Limite baterantz jo; gauza batera nahi bezain gertu hurbildu... sekula heldu gabe hara!     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 364. orr.

· (-tik) Hasieran, errealismoaren bidetik jo zuen.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 6. orr.

Bagenekien nondik jo, beraz.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 77. orr.

Jo dezagun urrunago; demagun mirari hori gertatua dela.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 109. orr.

ik beherago 39.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

17 -ra jo2 zerbait lortzeko, argitzeko, konpontzeko... bidea, norbaitengan edo zerbaitetan bilatu.

Hiztegi-entziklopedietara jo aurretik.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 70. orr.

Haien eskolara jo nahi izan dut: aiton-amon xaharrenen intentzio sanoenak ezagutu ditut atsotitz ongi ondu horietan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 8. orr.

Al Khaiamen Aljebraren azken orrialdera jo zuen Ruche jaunak.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 217. orr.

Jo dezagun botoetara.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 378. orr.

Simsbury eta biok auzitegira jo gabe konpondu dugu kontua.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 114. orr.

Sultanarengana jo zuen Omarrek, Hassani bizia barka ziezaion.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 261. orr.

Ikasleen gurasoak ez zeuden orain isilik geratzeko, eta lurralde ordezkaritzara jo zuten kexatzera.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 75. orr.

20 bat milioi lagun daude lan eske nora jo ez dakitela.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 28. orr.

18 -ra jo3 joera izan.

Merkatuak uniformetasunera jotzen du, baina joera horrek ez ditu tolerantzia faktoreak ongi egokitzen.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 87. orr.

Ekonomia estandarrak merkatuan elkartrukatzen diren ondasunen azterketara jotzen du batik bat.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 49. orr.

Merkatu-ekonomiak egonkortasuna ematen dion osaera politikoa suntsitzera jotzen du.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 49. orr.

Garapen iraunkorrak planteatzen duen ereduak norbanako oso, erabateko batentzako ingurune osasungarri bat lortzera jotzen du.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 80. orr.

Iparrak, [...] umelera eta euritsutara jotzen du paraje hauetan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 31. orr.

Erretratuen koloreak, oro har, arre ilunkarara jotzen du.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 146. orr.

Haren adimenak gauza beteginetara jotzen du.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 102. orr.

Marren arteko erlaziora, abstrakziora jotzen du, aurrean duen paisaiaren azpian datzan egiturara.     «Kuskue tanden», 2004 - 155. orr.

Horretarako, elipsira jotzen du sarritan, hizkuntzaren ekonomiara.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 10. orr.

Helburu hori lortu nahirik, abiapuntutik bertatik suposizio hutsetara jotzen du kazetariak.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 148. orr.

19 -tzat jo

Neure egitekoak amaitutzat jo nituen ate aurre horretan. Nire ingurukoek dohatsutzat jo ninduten, ikasketak oraino akitu gabea abiatu bainintzen lanean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 228. orr.

Freuden ekarpen handitzat jo da sexualitatea eta ugalketa bereizi izana.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 44. orr.

Ez ditzagun geure buruak engaina eta naturaren legetzat jo interesak eta handinahiak sortutakoa dena.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 131. orr.

Baina pentsatzen dut, hala ere, izango dela zenbait ekintza arriskutsu, berez txarra den zenbait jokabide, beti kriminaltzat jo izan direnak. Ekologisten aitzindaritzat ere jo izan da.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 108. orr.

Ziurtzat jo nuen ez nintzela aurrerantzean Adrianekin eta Martinekin ibiliko, baizik eta haiekin.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 67. orr.

Buru sukarturen batek sorgintzat jo dituen emakumeak urkamendira eramanez?  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 46. orr.

Erreginak bururatutzat jo zuen batzarra, ihardesteko txandarik inori eman gabe.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 87. orr.

20 adarra jo

Jagoleak, arerioa datorrela ikustean, adarra jotzen du jendea ohartarazteko. Gedeonek adarra jo eta bere ondoan bildu zituen Abiezerren senitartekoak.  Elizen arteko biblia   Ez 33,3

Rohango adarra joko diat, eta inoiz entzun gabeko musika entzungo ditek. · iseka egin.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 359. orr.

Hala ere, haren begitartean ez zuen txantxetan edo adarra jotzen zebilelako aztarnarik nabaritu, aitzitik, benetan ari zen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 17. orr.

Erdeinu handiz begiratzen zion Louiseri, honek, xingolazko korapiloak ageri-agerian, adarra jotzen zionean lepoko zapia oker lotua zeramalako.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 171. orr.

Ja ez dira adarra jotzen dabilen norbaiten txantxak, beldur naiz.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 130. orr.

Baina benetan gero, ez beren buruei adarra jotzeagatik!  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 168. orr.

Ugazabek adarra jotzen zigutek!  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 161. orr.

-Emakume hori adarra jotzen ari zitzaidan -esan zuen Jamesek.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 83. orr.

Beste mutilek adarra jotzen zidaten haren kontura.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 118. orr.

Ximurrak adarra galanki jo ziguk behin berriz.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 95. orr.

-Ez dago niri adarra joko didan oilartxo harrorik -esan zuen Txoriburuak, zutituz.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 114. orr.

Negar eginarazteraino adarra jotzen zionean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 244. orr.

-Adarra jotzen ari nintzen, besterik ez.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 153. orr.

-Adarra jotzen ari zara? -esan zuen, haserre, Petukhek-.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 430. orr.

Adarra jo nahian, ala?  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 75. orr.

Adarra jo nahi ote zion?  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 92. orr.

Ez adarrik jo.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 101. orr.

21 aurrera jo

Pauso bat atzera egin eta aurrera jo du berriz.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 450. orr.

Aurrera jo zuten eta jagole musulmanekin egin zuten topo.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 800. orr.

Gus McNielek aurrera jo zuen eta eskutik heldu zion bere esku gorri handiaz.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 317. orr.

Aurrera jo behar ahal den moduan.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 275. orr.

Orduan, entzunak izan ziren alproja horiek, eta oso arin jo zuten aurrera.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 103. orr.

Gizon ausarta zen, adoretsua oso, zalantzaldietan beti aurrera jotzen zuena, arriskualdietan sekula ez atzera.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 84. orr.

Jo dezagun bada aurrera.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 49. orr.

ik beherago 39.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Denborak ere aurrera jo zuen.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 161. orr.

Baina gerrak eta neguak segitu zuten [...] gerrak eta neguak aurrera jo zuten beren irudimen gutxia erakutsiz.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 198. orr.

· Orduan hiru lagunek burua makurtu eta, gurutzearen seinalea eginik, bidean aurrera jo zuten.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1076. orr.

Nolatan ausartzen da jentilen auzitegira jotzen, fededunen aurrera jo beharrean?  Elizen arteko biblia   1 Ko 6,1

· Atzerapenak sortu ziren, Mikel Strogoffen aurrera jo nahi itsuak ere ezin saihestu zituenak.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 223. orr.

22 batera jo (eta) bestera jo

Jotzen du haizeak hegoalderantz, jotzen iparralderantz, batera jo, bestera jo, eta jira-biraka hasten da berriro.  Elizen arteko biblia   Koh 1,6

Jo batera, jo bestera, alferrik.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 53. orr.

Batera jo bestera jo, inon ez zuen laguntzarik atzeman.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 138. orr.

Han zebilen, batera jo eta bestera jo, aukera baten bila, eta lagunei, eta lagun ez zirenei, diru-eske.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 5. orr.

· Batek jakin egia ala gezurra diren, baina batera jo ala bestera jo, lepoa egingo nuke Osasuna bere bide onetik ateratzeko zurrumurruak direla.  Berria - Kirola   2006-01-17

23 begia jo atentzioa eman

Ravacholen fisonomian begia jotzen duen aurreneko gauza, basakeria da. Urteberri egunean eskumuturreko esmaltatu bat eman zion opari, Ramadan amaierako jaiegunean malakitazko lertxun txiki bat, opari-denda batean begia jo ziona.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 143. orr.

Begia jotzen duenak malkoak isurarazten ditu, bihotza jotzen duenak sentimenduak agerrarazten.  Elizen arteko biblia   Si 22,19

24 begietan jo

Honetan, ez dugu inola ere harrigarritzat jo behar nola, begietan jotzen gaituzten simulakroak banan ikusgaitzak izanik, gauza berak ikusten ditugun.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 247. orr.

Honen buruaren harrizko irudiak begietan jo zidan.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 210. orr.

· Betaurrekoengatik izan ez balitz, litekeena da haietako [ale] batzuek begietan jo izana.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 138. orr.

25 begiz jo1 (hautatu-edo)

Zorionekoa zuk begiz jotakoa.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 179. orr.

Badakizu neurea nuela erregetza, eta Israel osoak begiz jo ninduela, errege izan nendin.  Elizen arteko biblia   1 Erg 2,15

Begiz jo zuen honek neska, oso atsegina gertatu baitzitzaion.  Elizen arteko biblia   EstGr 2,9

Informatzailearen bulegoan ikusi nuen lehen momentutik neukan begiz joa.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 382. orr.

Mikelek Lesakakotik du begiz joa, denetan helduena ematen duelako.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 19. orr.

Dirua neurri duenak, nahi ez duela ere, "gauza garestiak" behar ditu begiz jo, onak diren edo zer diren begiratu gabe kasik.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 185. orr.

Bronxville-tik hurbileko finka txiki bat begiz jota zaukaat.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 77. orr.

Izen bat behar da, begiz jo beharreko puntu bat.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 96. orr.

Ederki lo egin genuen Araxes ibaiaren ondoan, nik aurretik begiz jotako zelaian.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 80. orr.

Erosteko begiz jota zituen arropen piloan.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 122. orr.

Nire irakurraldietan begiz jotako edo nabarmendutako hamaika aipu eta pasarte.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 12. orr.

Nazioak gaizkian bat etorri eta nahastu zirenean, jakinduriak begiz jo zuen zintzoa, akasgabe gorde zuen Jainkoaren aurrean eta tinko eutsi zion. Zelulen arteko bat-egitea, zeinak aukera ematen baitu kromosometan zenbait gene begiz jotzeko eta zenbait funtzio aztertzeko.  Elizen arteko biblia   Jkd 10,5

Zer hormona-dosi komeni zen erabiltzea begiz jotako emaitza lortzeko.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 95. orr.

26 begiz jo2 (begia ezarri-edo, ikusi-edo)

Hara eskuartean pistola mitikoa, denek haren berri izanik inork begiz jo gabea.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 54. orr.

Orduantxe jo zuen begiz loroa.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 11. orr.

Atsegingarria zitzaion, betiere, bere etxea estreinakoz begiz jotzen zuen unea, bertarantz zihoalarik.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 230. orr.

Mordoka erosten zuen saltokietan begiz jotzen zuen guztia: zamarientzako lepokoak, pipa pizteko kandelak, [...], irina, tabakoa, pistolak, sardinzar ketuak, margolanak, zorrotzarriak, pertzak, botak, buztinzurizko baxerak..., diru guztia xahutu arte.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 110. orr.

Begiz jo zuen espaloitik zihoan emakume ingeles lirain bat, beltxarga bezain lerdena.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 294. orr.

Ez naiz pazientzia handiko gizona: joan liburutegira eta begiz jotako lehen liburua hartu nuen eskuetan, Villiers de L'Isle-Adam idazlearen ipuin aukeratuak biltzen zituena.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 146. orr.

Begiz jo zuen prismatikoez Governors Island-en parean zegoen bapore zuri lodi bat, tximinia hori kedartua zeukana.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 141. orr.

27 behea jo

Herriak izugarrizko irrintzia egin zuen, eta harresiak behea jo zuen.  Elizen arteko biblia   Jos 6,20

Gaiztoen etxeak behea joko du, zintzoenak gora egingo.  Elizen arteko biblia   EsZ 14,11

Haren erdian, borda zahar bat dago, behea joa.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 7. orr.

Egoitza osoa zegoen goiak behea jota.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 137. orr.

Logika, hesi zahar hori, arrazoia, harresi zahar hori, zentzuzkotasuna, ideien itxitura zahar hori, zartatu egiten dira, erori egiten dira, behea jotzen dute aske jaregiten den […] irudimenaren aurrean.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 339. orr.

· Zikloak behea jo ondoren, ekonomia-aldagaiak suspertzen hasten dira.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 109. orr.

Babarrunen merkatuak behea jo du.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 489. orr.

Blackhead&densch-ek behea jo du 10.000.000 dolar galdu ondoren.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 517. orr.

Wall Street-ek behea joko du... Euriborrak aurtengo martxoan jo zuen behea: %2,055.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 301. orr.

Espainiako Principe de Asturias baporeak Brasilgo kostan behea jo zuen eta 445 lagun hil ziren.  Berria - Mundua   2006-02-04

Beste hegazkin batek Pittsburg inguruan jo zuen behea.  Berria - Harian   2005-07-08

Realak behea jo du, jokoari zein sailkapenari begira, Nafarroako Erresuman galdu ostean.  Berria - Kirola   2006-03-23

Felsius, porrot eginda nago, behea jota.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 226. orr.

Baina errealitatea era batera hautematen da, eta gizakiak ezin du jasan eta jo behea eta jo goia ibiltzen da beste era batean hauteman nahirik.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 117. orr.

28 burutik jo/jota

-Hi burutik jota hago!     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 45. orr.

Burutik jota al zaude?  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 241. orr.

-Burutik jota zaude, erabat -esan zuen neskak-.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 37. orr.

Bai, erabat burutik jota.  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 116. orr.

Hura bai jatorra, burutik jota guztiz, gizon handia, barrez lehertzen ginen harekin.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 41. orr.

Eta gero, zer esango, eta burutik jota nagoela, alajaina.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 97. orr.

Burutik jota ote nagoen ere hasia naiz pentsatzen.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 56. orr.

Baina burutik jota zebiltzan haiek ia beti, normala den bezala.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 30. orr.

-Horregatik komeni zaizu lehenbailehen igogailurantz abiatzea, burutik jota egoteaz gain, armatuta nagoelako.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 214. orr.

· Ambrogio burutik erdi joarekin, [...]; Michela neska zaharrarekin, [...].  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 154. orr.

29 elkar jo

Donostian, berriz, 15 ibilgailu inguruk elkar jo zuten.  Berria - Euskal Herria   2004-12-04

Mendabian noranahiko ibilgailu batek eta autobus batek elkar jo zuten. herria¬

Bi autok aurrez aurre elkar jo zuten. herria¬

Erregaia zuten bi trenek elkar jo eta leherketak 3.000 biktima eragin ditu. herria¬

Une horretan, elkar jo dute ontziek...  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 197. orr.

Esfera mugikor batzuk ageri zituen beheko partean, eta, elkar joaz, metal hots oso fin bat utzi zuten airean.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 84. orr.

Armek elkar jotzean ateratzen zuten zarata.  Elizen arteko biblia   1 M 6,41

Korronteek eta kontrakorronteek elkar jotzean sortua.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 347. orr.

Hodeiek, elkar jotzean, suzko hazi ugari jaurtitzen dutenean.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 403. orr.

30 erasoa jo

Israelgo abioiek Libanon sartu eta erasoa jo diote Hezbolari.  Berria - Mundua   2004-01-21

Castroren ideiek eta nahiek bere horretan zirauten, ez ziren batere aldatu Moncada kuartelari erasoa jo zionez geroztik.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 71. orr.

Erresistentziak oliobide bati ere erasoa jo zion, Bagdadetik 30 kilometro ekialdera dagoen Al Nahrauane hirialdean.  Berria - Mundua   2004-08-29

Urte hartako urrian, AEBek erasoa jo eta talibanen gobernua agintetik kendu zuten.  Berria - Mundua   2006-02-01

AEBetako bozetan Al Kaedak erasoa joko duela ziurtzat du Etxe Zuriak.  Berria - Mundua   2004-07-09

Bere helburu bakarra erasoa jotzea zen.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 157. orr.

Erasoa jo nuen eta Igor Astarloa bera irten zen nire atzetik.  Berria - Kirola   2006-04-01

Beste behin Coppik, Izoard izeneko mendi frantsesean, erasoa jo eta denak hain atzean utzi zituen.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 110. orr.

Hori entzunik, erasoa jo zuen berak, suturik: [...].  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 69. orr.

Ekuazio aljebraikoen ebazpenei berriz ere erasoa jo aurretik, ordu artekoa laburbiltzeko premia izan zuen Ruche jaunak.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 332. orr.

· Kontraerasoa jo nuenean ere, ez zen zipitzik apaldu.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 194. orr.

31 erreka jo norbaitek edo zerbaitek porrot egin.

Lurjabeek diru asko galdu ditek kartetan; ohi dutenez, festaz festa ibili dituk, eta erreka jo ditek.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 349. orr.

Erreka joko huen, bertzenaz, hainbertze diru xahututa!  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 243. orr.

Eta zer egin zuen erreka jo zuenean?, dendari hasi zen lanean.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 513. orr.

"Gizon honek erreka jo du", pentsatu nuen.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 64. orr.

Emaginak zin egin zuen mendeku hartuko zuela eta erreka jota utziko zuela gure familia.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 145. orr.

Erreka jotako hainbat negozio.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 74. orr.

Eta horra non bat-batean ilusio horrek erreka jotzen duen.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 132. orr.

Garai hartan, gure harremanak erreka jotzekotan zeuden.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 295. orr.

Ondorioz ekimenak erreka jo zuen.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 39. orr.

III. Reichak erreka jo zuenean.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 53. orr.

· Aliatuen bonbardaketak hasiak ziren eta Hitlerri guti falta zitzaion erreka zola jotzeko.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 200. orr.

Biek [Uruguaiak eta Brasiliak] kasik peko erreka joa baitute ekonomiaren zeretan.  Herria   2002-08-08

32 erronka jo

Hain koleratuta ikustean, erronka jotzen nion: zergatik ez gaituzu hiltzen?  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 23. orr.

Lehenagoko denboretan bezala, erronka jotzen ari zitzaidan: "hara, Edu, eskola nazak, ahal baduk".  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 98. orr.

Bazkalostean, Stanley gaztetu batek erronka jotzen dit ping-pong partida bat joka dezagun garajean.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 212. orr.

Gogoan dut zer-nola egun batean Mollyk erronka jo zion Charlieri, ezetz arropa guztiak erantzi.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 44. orr.

Bere buruarengan zuen konfiantzari erronka jo nahi balio bezala.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 212. orr.

Furfuriatsu, gizonari oldartzeko eta erronka jotzeko gogoa etorri zitzaion.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 244. orr.

Duelorako erronka jo zion Galoisi.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 330. orr.

Bizirik irauteko, besterik gabe; horra zertarako jo nion neure buruari erronka hura.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 95. orr.

Edonori jotzen diot erronka ezetz beste bat aurkitu. egoera horretan «Eusko Jaurlaritzaren Plana aurrera ateratzea eta estatutuaren erreforma gauzatzea» jo dute erronka nagusitzat.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 81. orr.

33 gailurra jo

Xabier Ormazabal mendizale gaztea Cho Oyu gailurra jo eta beherakoan hil zen.  Berria - Kirola   2004-10-19

Ehun metro eta, gutienik, hiru ordu geroago, Martin eta Josurekin egin genuen topo, gailurra jo ondoan beheiti zetozela.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 167. orr.

Itzal horren azpian, PPk gailurra jo zuen Hego Euskal Herrian 2000n.  Berria - Euskal Herria   2004-02-13

Mendearen amaierarako ordea, kotoigintzak gailurra jo zuenean, Egipto atzerriaren mendeko zen eguneroko elikagaiei zegokienez.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 52. orr.

Irrigarrikeriaren gailurra jotzeko.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 248. orr.

Hauxe dut beharbada azken aukera gailurra jo eta diru apur batekin erretiratzeko.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 126. orr.

Sei ginebrakada edan eta hamalau bat zigarro erre ondotik, gauaren gailurra jotzen ari nintzen, hots, zizare ustel bat denetan porrot egina nintzela ondorioztatzeko une hunkigarria.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 8. orr.

34 goia jo

Goia joa zen eguzkia.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 98. orr.

Halarik ere, ostiral batez, iluntzean, desioak goia jo zuenean telefonoa hartu, eta haren zenbakia markatu nuen. Aztoramenak goia jo zuen eta borborrean genuen giroa.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 29. orr.

Eta harridurak goia jo zuen, azkenik, Masudek emakumea hankaz gora ezarri, haren baitara sartu, eta lizunkerian hasi zirenean.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 14. orr.

Alemanian nazismoak goia jo zuenean jaio zen Schlondorff.  Berria - Kultura   2006-01-11

Harropuzkerian eta hantukerian goia jo zuenean.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 31. orr.

Hamabortz urte hituenetik irrigarria izan haiz, eta gaur, noiz eta gaur, goia jo duk hire irrigarrikerian.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 370. orr.

Ez gara erraz konformatuko, goia jo nahi dugu.  Berria - Kirola   2004-09-15

Txapeldunen Ligaren distirak bultzatuta, goia jo zuen bazkide kopuruak (28.533), baina orduz geroztik, nabarmen egin du behera.  Berria - Kirola   2006-01-13

Petrolioaren prezioak oraindik ez du goia jo, Venezuelako Energia ministroaren ustez.  Berria - Ekonomia   2004-11-07

Baina errealitatea era batera hautematen da, eta gizakiak ezin du jasan eta jo behea eta jo goia ibiltzen da beste era batean hauteman nahirik.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 117. orr.

35 gora jo

Eskuinetara jiratu, eta malda batean gora jo zuen autoak.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 467. orr.

Operatik abiaturik, Bulebar Handietan gora jo zuten, automobilen zirkulazioaren alderantzizko noranzkoan, Saint-Martin ateraino.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 355. orr.

Muino batean gora jo genuen, gainetik herria ikusten baitzen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 98. orr.

Suak ez du gora jo gutxienez.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 33. orr.

Negozioetan ere oso gora jo dute.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 187. orr.

Enpleguak gora jo zuela iaz.  Berria - Ekonomia   2004-12-30

Baina Paulok gora jo zuen, auzia enperadore jaunak erabaki zezala eskatuz.  Elizen arteko biblia   Eg 25,21

Helegite Auzitegiak herenegun emandako ebazpenaren ondoren, gora jotzea erabaki zuten atzo diktadorearen abokatuek, beste helegite bat aurkeztuz.  Berria - Mundua   2004-12-22

Baina askok ezin izan dute gora jotzeko errekurtsorik aurkeztu ere.  Berria - Euskal Herria   2004-12-30

Defentsak ebazpenaren aurka gora jotzeko asmoa du, Olivier Metzner abokatu frantsesak azaldu duenez.  Berria - Kultura   2004-03-30

20 egun dituzte gora jotzeko.  Berria - Kultura   2004-03-30

36 hondoa jo

Idatziak dio akordio hark hondoa jota utzi duela Mexikoko nekazaritza.  Berria - Gaiak   2004-11-16

-Hondoa jo zuten itsasontziek.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 176. orr.

Baina hondar-meta batean hondoa jo zuten; branka hondarretan sartua gelditu zen, mugiezinik.  Elizen arteko biblia   Eg 27,41

Nola, aberastu ostean, hondoa jo, eta miseria gorrienean amaitu zuten.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 91. orr.

Saint-Exupéryk ongi ezagutzen duen frantses gizartea, Lehen Mundu Gerratik hondoa jota irtena.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 10. orr.

Idatziak dio akordio hark hondoa jota utzi duela Mexikoko nekazaritza.  Berria - Gaiak   2004-11-16

Negozioak hondoa jo zuenean, mekaniko lanak egiten hasi zen Ondarroan.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 104. orr.

Orain, hondoa jota nago.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 158. orr.

Zer uste duzu, hondoa jo duela... edo hilda dagoela?     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 65. orr.

Horra iritsirik, Txitxikoven eroapenak hondoa jo zuen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 85. orr.

Hala ere, Willemek ez zuen artean etsipenaren hondoa jo.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 171. orr.

Florentek uste izan zuen arrain sarda batek hondoa jo zuela hantxe, espaloi hartan, hilzorian oraindik, eta berarekin batera nakar arrosak, koral odolkarak, perla esne kolorekoak, ozeanoaren distirak eta zurbiltasun berdexkak oro haraino eraman zituela.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 146. orr.

Aitorpen mingarria egin nion lagun hondoak joari, besarkada estu batean lotzen ginela: [...].  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 157. orr.

37 ilargi-jo (orobat ilargijo) Ilargiaren eraginpean dagoen pertsona, aldizkako zoroaldiak dituena.

Badira, bai, artean ere, ilargi-joak eta ilargi-aldiak dituztenak...  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 404. orr.

Ilargitar [...] Ilargiko biztanlea, ilargi-joarekin nahasi behar ez dena; hori ilargiak.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 150. orr.

Eta Hitlerrek halako ilargijo bat dauka bere buruzagien artean?  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 102. orr.

38 jo batera (eta) jo bestera

Jo batera eta jo bestera, aldi bakoitzean erantzun ezberdin bat ematen zioten itaundutakoek.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 111. orr.

Jo batera eta jo bestera, baina haruzkoan adinaxe honuzkoan beti...  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 32. orr.

Ikusitako filmaren irudiak zetozkion: oporretara norekin joan ez daukala eta, hor dabil protagonista, hogeitaka urteko neska bat, jo batera, jo bestera.     «Kuskue tanden», 2004 - 123. orr.

Jo alde batera, jo bertzera, gero eta malkarragoak dira bazterrak.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 6. orr.

39 jo dezagun (esaldi konpletibo batekin) demagun.

Jo dezagun pianoaren soka bat gozakaiztua dagoela: pianoa jotzen dugun bakoitzean nota faltsu bat aterako da.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 127. orr.

Jo dezagun hizkuntzalari batek erabaki nahi duela ea ingelesaren hizkeraren batean metal "metala" eta medal "domina" fonemikoki ezberdinak ote diren ala ez.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 133. orr.

Jo dezagun orain bizia galtzea besteren baten egitez gertatzen dela.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 109. orr.

Baina jo dezagun baietz, arrazoia duela hala pentsatzen duenak eta karniboro eta haragijale direlako horien arteko bereizketa egin behar dela.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 34. orr.

Jo dezagun lapurtu didaten traje bat aurkitzen dudala trapu-saltzaile baten dendan.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 143. orr.

Jo dezagun eguzkiaren inguruan higitzen diren planetetako bat pisuz eta tamainaz aldatzen dela.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 116. orr.

Jo dezagun Debagoienan gaudela: Arrasateko lantegi baten, adibidez.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 168. orr.

· Bada, tira, jo ezazu idunekoa eskupeko handi bat dela.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 138. orr.

40 jo eta ...

-Jo eta bertan akabatuko nituzke hori egin zioten animaliak.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 83. orr.

-Jo eta hil egingo zaituztet, kabendios!  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 215. orr.

-Jo eta txiki-txiki egingo ditugu, orduan, betegarri horiek?  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 96. orr.

Badakit hutsegite mortala dela, eta jo-ta-bertan hiltzea besterik ez dudala merezi.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 182. orr.

41 jo eta jo

Hamabi urtez jo eta jo aritu zitzaidaan, gogoak eman zion guztietan.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 179. orr.

Meliton Manzanasen hilketari buruz ari zaizkiok galdezka, aitzurraren kirtenarekin jo eta jo.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 55. orr.

Ez dituzu zure kexuak ia aditzen, baina jo eta jo segitu du berak etsi gabe.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 164. orr.

Hiltzat uzteraino jo eta jo hebaindu zuen.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 28. orr.

Jo eta jo hasi zitzaion, beti ahoan, amorruak eroturik.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 112. orr.

Lurrun ontzia ziztu bizian lerratzen zen Volgaren ibai hegien artetik, palek jo eta jo ura astintzen zutela.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 108. orr.

Malfoy lau hankan zegoen, ukabilaz lurra jo ta jo.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 98. orr.

Goizeko zazpiak eta laurdenerako, hiru behatz bai, erantsi dizkiote beren habia lurrezkoari, mokoka-mokoka buztin bustia garraiatu eta han mokotxoarekin jo-ta-jo, ondo itsatsi arte.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 206. orr.

Berriz ari izan nintzen atea jo eta jo.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 146. orr.

Luzaroan geratu omen zen neska, atean jo eta jo.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 208. orr.

· Karrikaz karrika ibiltzen zen biolina eskuan jo eta jo.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 96. orr.

Zigarro erdi hila ezpainetan, soinua jo eta jo.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 213. orr.

Beren errepertoriotik hautatutako polka, mazurka, scottish eta baltsik ederrenak jo eta jo.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 25. orr.

Berrogeita zazpi gizonez osatutako orkestra bat ari baitzen gillotinaren azpian, piezak jo eta jo.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 137. orr.

Trenak tutua jo eta jo.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 51. orr.

Eta berriro sirenak jo eta jo.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 100. orr.

Telefonoa jo eta jo hasi zitzaion.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 235. orr.

· Bere kirtenak uzkia zulatzen zidan bitartean, orgasmo bortitz bat etorri zitzaidan [...] baina hark jo eta jo jarraitzen zuen.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 27. orr.

Gu Andyrekin jo eta jo, eta Tracy kontent-kontent buztana lehiaz eta hortzez norbaitek jaten ziolako.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 122. orr.

Angel señorita horietako batekin etorri zunan Iruainera inork ikusiko ez zuelakoan, eta ari zunan hor larrua jotzen eta zaldia irrintzika, bera jo eta jo eta zaldia irrintzi eta irrintzi, ez uzten zaldi nazkanteak larrua lasai jotzen, eta halako batean, bazekinagu Angel ez dela oso gizon lasaia, hartu pistola eta danba buruan, eta zaldia isilik betiko.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 226. orr.

· Haren baitan uzten dut neure burua beraren jo eta jo bortitzean, beraren bere egite leunean, zatirik uzteke.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 130. orr.

42 jo eta ke

-Ari naiz, jo eta ke ari naiz, baina oraingoz ez dut zorterik izan.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 93. orr.

Bi hilabetez, jo eta ke aritu zen bere gelan, atsedenik hartu gabe, zurezko kaiola txiki batean sarturik zeukan sagu bat hezten.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 329. orr.

Ohoinak ari zaizkigu jo eta ke herrian, gauaz edo berdin egunaz; hetsiak diren etxetan edo berdin idekirik, jendea lo delarik.  Herria   2004-12-16

Hegalei jo eta ke eraginez.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 133. orr.

Nola ibiltzen zen jo eta ke lanean, horixe gogoratu nian.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 60. orr.

Begiak zorrotz jarririk, burua jo eta ke lanean.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 281. orr.

Han ari zen emakumea, jo eta ke edariak zerbitzatzen, basoak garbitu eta basoak betetzen.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 34. orr.

Asteburuak jo eta ke ikasteko aprobetxatzen bainituen.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 96. orr.

Fredek eta biok ikusi genuen herenegun gauean Comet klubean, dantzan jo eta ke.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 191. orr.

Han ari zen emakumea, jo eta ke edariak zerbitzatzen, basoak garbitu eta basoak betetzen.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 34. orr.

Jo eta ke saria lortu arte.  Berria - Kirola   2004-01-15

· Jo ta ke irabazi arte.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 89. orr.

Oraindik ere polizia beraren atzetik dabil, jo-ta-ke.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 168. orr.

Oraintxe bertan hor egongo dira lur azalaren gerrian, ia 2.000 ekaitz jo-ta-ke!  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 243. orr.

43 jo eta pasa (orobat jota pasa)

Monumentu haren neurriek, ordea, jo eta pasa egiten zuten irudikatua zuen guztia.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 43. orr.

-Beti sortzen duk txiki berririk... eta haietariko batzuek jo eta pasa egin nahi izaten ditiztek handiak.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 477. orr.

Esan zidaan, berak putatan gastatutako diru guztiak bata bestearen gainean jarriz gero, kanpandorrea jo eta pasa egingo zutela.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 136. orr.

Hain ederki jarraitu zion Ludovicok, non jo eta pasa egin baitzion bere maisu maiteari.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 294. orr.

44 jo eta su jo eta ke.

Jo eta su berriketan.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 139. orr.

Putaseme hauek jo eta su ari zituan gu bota nahian.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 9. orr.

Jokoan jo eta su ari zirenen inguruan.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 50. orr.

Irailaren lehenetik hasi nintzen jo eta su ikasten, eromenak hartua bezala.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 27. orr.

Bolada honetan dantza klasikoaren eta bestelakoen aldi batek eman dit, eta gauero aritzen naiz jo eta su saioak egiten.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 177. orr.

Van Daanek bere emaztearen mantala zuen jantzita, eta [...] jo eta su ari zen lanean haragia prestatzen.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 85. orr.

Nonbait, polizia jo eta su ibili zen haren bila, baina albistea publiko egin gabe.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 99. orr.

Pattonen soldaduak, jo eta su, sekulako triskantza eragiten ari dira alemaniarren artean.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 36. orr.

Hantxe izango nauzu jendartean txaloka, jo eta su.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 28. orr.

Ez dio axola ordu bete lehenago ohean jardun badugu jo eta su lehertzeraino.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 99. orr.

45 -k jota egon

Miriamengana itzulirik, legenak jota ikusi zuen Aaronek.  Elizen arteko biblia   Zen 12,10

Hiri bereko emakume bat itsumenak jota zegoen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 223. orr.

Nerbioak jota zegoen senarra.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 56. orr.

Beldurrak jota nengoen, haserre bizian baitzegoen Jauna.  Elizen arteko biblia   Dt 9,19

Izuak jota zegoen mutila.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 191. orr.

Etsiak jota nengoela, alegia.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 57. orr.

Pedro eta lagunak logaleak jota zeuden.  Elizen arteko biblia   Lk 9,32

Zahar batzuk "haizeak jota" egoten ziren, atakeren bat izan zutelako, eta beldurra ematen ziguten.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 6. orr.

Gizadi osoa eskizofreniak jota dagoelako ideia ere erabili izan dut gogoan.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 87. orr.

HIESak jota dago Hegoafrika, sekulako izurritea da han gaixotasun hori.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 53. orr.

Zoroak jota zaude, inondik ere, baina zeure zoroan egia handi bat diozu: zertarako ditugu utopiak oro, gure etorkizuna hobetzeko ahalegin oro, baldin eta berandu baino lehen sega zorrotz bat zain badaukagu gure hankak mozteko?  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 87. orr.

Ustelak jota daude zuen aberastasunak, eta sitsak janda zuen jantzi dotoreak.  Elizen arteko biblia   St 5,2

Herdoilak jota daude zuen urre-zilarrak.  Elizen arteko biblia   St 5,3

46 kanpaia jo1

Elizan ezkonduko gara, kristau guztiak bezala, edo baseliza zaharrean, eta kanpaia jotzen entzungo duzue orduan.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 277. orr.

Gar-distiraldiren bat sumatzen zuenean, kanpaia jotzen zuen behealdeko jendeari abisatzeko.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 209. orr.

Elizako erlojuak erdietako kanpaia jo zuen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 373. orr.

· pl Poztu egiten ziren elizgizonak, kanpaiak jotzen zituzten.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 221. orr.

Eguerdiko kanpaiak jotzen ari ziren ja.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 119. orr.

Elizkizun kanpaiak jotzen ari dira eta.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 167. orr.

47 kanpaia jo2 masturbatu.

Nagusiek kanpaia jo eta zutik zeudela hazi txuria arnasestuka isurtzen zuten txikien harrigarri.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 7. orr.

Hamar bat aldiz kanpaia jo eta haren haziaz Txinako andre guztiak haurdun uzteko gauza zela.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 137. orr.

Bagenekien batzuen batzuk zelatan izan genituela eta bagenekien baten batek kanpaia jo zuela guri begira.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 158. orr.

Orduan kanpaia jotzeari ekin nion eta minutu erdi bat aski izan zen esne bero eta txuria belar gainean ikusteko.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 107. orr.

Larrua nahiz kanpaia jo bitartean, potroazaleko laztanak gustura eta irrikatsu jasotzera.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 28. orr.

Jo ezak lasai kanpaia.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 20. orr.

Ipurdia miaztu behar diot kanpaia jotzen diodan bitartean.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 177. orr.

-Hau duk motxinberoa! -esan du emakumearen begi aurrean kanpaia geldi-geldi jotzen ari den besteak-.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 45. orr.

· Ikastetxean lasai egotearren fraileei kanpai jotzeko lana hartu behar izan zuen, eta mutiko sutsuei ere egin behar izan zien inbidiak baretzeko eta kolpeak saihesteko.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 196. orr.

48 kanpaiak jo

Kanpaiak jo zuenean, arrapaladan joan ziren denak irteerara.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 89. orr.

Eguerdiko kanpaiak jo orduko.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 39. orr.

Danba jo zuen lehenengo kanpaiak, 19,45ekoak.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 85. orr.

· Elizako kanpaiak arratsaldeko laurak jo zituenean.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 66. orr.

Urrutiko herritxoren bateko kanpaiak ozta jo zituen bere dunbada sor eta alaiak.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 51. orr.

· pl Elizako kanpaiek bederatziak jo zituztenean.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 62. orr.

Eliza guzietako kanpaiek gauerdia jo arte.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 65. orr.

Katedraleko kanpaiek hamabiak jo eta mundua ordurik gabe gelditzen den hurrengo une doi horretan.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 56. orr.

Michel de Reyau zergatik zegoen kanpaiek noiz joko, gauza jakina denean jangela guztietan egon ohi dela hormako erloju ikusgarriren bat?  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 93. orr.

49 kiebra jo

Nola veneziar bankuek kiebra jo zuten, batak bestearen ondoren, XIV. mendean.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 25. orr.

Banku-sistema nazionalak, argi eta garbi, kiebra jotzeko arriskupean geratzen dira, kanpoko finantzaketa masiborik iristen ez bazaie.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 176. orr.

Izar taldeak kiebra joko du bi hilabeteren buruan.  Berria - Ekonomia   2004-09-21

Bigarren aldiz bi urtean, kiebra jo du US Airways aire konpainiak.Tuterako NOI enpresak haize erroten hegalak egiten zituen iragan uztailean kiebra jo arte. herria¬

Kateak kiebra jo eta langabezian gertatuko ote ginen beldur.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 28. orr.

Bere eskarmentu gutxiagatik ez zuen bere jabegoa ondo administratzen asmatu, eta kiebra jota zegoen orain.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 84. orr.

Merkataritza-burgesiak prezio onean erosi zituen jaun feudal kiebra jotakoen lurrak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 33. orr.

50 -en kontra jo

Ontziak, berriz, mendiaren kontra jo zuen eta erabat puskatu zen. Olatuak sentitzen dira harkaitzen kontra jotzen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 442. orr.

Lantza kamustu du harri baten kontra jota.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 37. orr.

Euriak Harryren betaurrekoen kontra jotzen zuen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 145. orr.

Noizean behin, gure babeslekuaren kontra jotzen zuen balaren batek.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 105. orr.

Harriarekin harriaren kontra jotzen dugunean.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 81. orr.

Konorterik gabe erori zen atearen kontra jotzean.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 213. orr.

Halako batean labaindu, behera erori, eta lurraren kontra jo huen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 202. orr.

Ustekabean zerbaiten kontra jo balu bezala, besoei eragin eta muturrez aurrera erori zen.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 109. orr.

Euli itsua zela jakin zuen Matiasek horma guztien kontra jotzen zuelako euli hark.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 58. orr.

Kable elektriko baten kontra jo zuelako. saltoan zutitu eta amorruz burua leihoaren kontra jotzen hasi zen oihuka.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 72. orr.

Argudioek porlanaren kontra jo dute; duintasunak boterearen handinahiaren kontra.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 15. orr.

Esku ahurrak bata bestearen kontra jo zituen behin eta berriro.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 98. orr.

Donostiarrek eta getariarrek elkarren kontra jo eta ez zutela estropada bukatzerik izan.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 35. orr.

Gidarien edo zaldien zabarkeriarengatik kotxeek hain ustekabean elkarren kontra jo, hedeak erabat nahasi, eta Mitiai eta Miniai zaldiak elkarrengandik bereizten saiatu ziren hartan.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 244. orr.

Edontziek zirkuluz beteriko mahai biribilean elkarren kontra jo zuten.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 92. orr.

Eta gure kontra ez ezik, zuen menpeko lurraldeen kontra ere jo dute.· Leihoaren kontra kaska jo zuen Léak.  Elizen arteko biblia   1 M 6,25

51 kolpea jo

Aitaren irratian, estatu-kolpea jo zuten biak salatzen zituen Mosku Irratiak.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 22. orr.

Bagdaden kolpea jo zuten biak, Al-Bakr eta Saddam, bakeaz mintzo ziren, eta hegazkinik ez zen ageri.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 28. orr.

52 kolperik ez jo batere lanik ez egin.

Horrek ez din kolperik jotzen, eta zabal bizi dun.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 27. orr.

Ez dut kolperik jo lanean.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 34. orr.

Eskolan ez duzu kolperik jotzen, kalera bota zaituzte, inork ez zaitu inora jaso nahi.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 49. orr.

Gurpilen hotsak etxe lokartuen fatxaden kontra jotzen zuela berriz ere.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 20. orr.

Orpoak lurraren kontra joz militarren erara.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 220. orr.

· Espainia, funtsean, Indietarik eta Ameriketarik kolperik jo gabe elikatu den kapareen herria da.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 177. orr.

Sekula kolpe santurik jo gabeko emakumea zirudien.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 10. orr.

53 kukuak makur jo

Halatan, kukuak makur joz gero, nire alde erabili ahalko nuen eskuindarrak babestu izana. Parisen, baina, makur jo zien kukuak askatasun amets laino haiei.  Berria - Kultura   2004-01-06

Whistean aritu zen, baina kukuak makur jo zion horretan ere: kolorez okertu zen bi aldiz, eta, jokoaren arauak ahazturik, hainbat jokaldi ustel egin zituen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 254. orr.

Susmoa diat makur jo behar diala kukuak, Pedro Páramo.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 41. orr.

Baina, nonbait, kukuak makur jo zukeen.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 31. orr.

53a kukuak oker jo

Kukuak oker jo zigun berriz.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 81. orr.

Eta, jakina, hain dago itsututa konplitu nahi horrekin, non azkenean kukuak oker jotzen dion beti.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 182. orr.

53b kukuak ederki/ongi jo

Kukuak ederki jo digu.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 83. orr.

-Kukuak ongi jo dizu gaur...  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 297. orr.

Hala izan ez bazen, bederen, ezin uka kukuak ongi jo ziola ama berriari.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 32. orr.

Kukuak ederki jo digu.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 83. orr.

· Gauzak dauden bezala ez gaude kukuak nondik jotzen duen zain egoteko moduan.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 150. orr.

54 larrua jo (208 agerraldi, 71 liburu eta 2 artikulutan) sexu harremanak gauzatu.

Arrantzara joaten ginen haren kanoan eta larrua jotzen genuen itsasoaren erdian. Beraz, jo larrua, Eugénie, jo larrua, ene aingeru maitea.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 31. orr.

Gogoko zuen saltsa-maltsatan ibiltzea, Kenen emaztearekin eta lagun pila batekin jo zuen larrua.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 51. orr.

Zuk ez duzu nigan pentsatzen, beste emakumeekin larrua jotzean?  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 204. orr.

Gau hartan ere etorri zen gizona, jo zion larrua eta joan zen.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 353. orr.

Hamabi urte daramat ezkondurik, eta hamar edo hamabi mila lagunek jo didate larrua.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 121. orr.

-Larrua jo nahi didak?  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 141. orr.

Harro nengoen bere emazteari larrua jo niolako, eta horrek bakarrik moteltzen zidan apur bat gizon hura hiltzeko nuen gogoa.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 22. orr.

Nahi izan zuen modu guztietan jo zidan larrua, eta baita nik ere hari.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 103. orr.

Bai, lagun, jo egidazu larrua ongi, baina ez egidazu sermoirik bota.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 273. orr.

Ez duzu hara eta hona ibili behar inguruko emakume ezkonduei larrua jotzen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 138. orr.

Eta jakin nahi duzu zergatik ez nion utzi aurrealdetik ere larrua jo ziezadan?  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 62. orr.

Larrua amorruz jotzen hasi zitzaidan, hurakan baten indarraz.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 78. orr.

Gogotik gustatu zitzaidan atzetik larrua jotzen hasi zitzaidanean.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 108. orr.

Ez erabili zapirik larrua hortik jo dizutenean: arrakala zabalik jarraitzea komeni da.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 145. orr.

Eta Rodolfo Rodolfo zen, gau guztian jo zigun larrua zulo guztietatik. -Jo al dizute larrua bi gizonek batera?  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 128. orr.

Larrua jotzetik alde egin dezazuen.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 188. orr.

Emakumeak ez dira gaizki esaka aritzen haiekin larrua jotzen duten gizonen kontra.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 109. orr.

Nik atzo larrua jo nion puta bera.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 63. orr.

Jo ezak larrua, eta ez adarra.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 120. orr.

· Puta honek gogoan izan dezan bake-bakean utzi behar duela bere alaba, nahi beste larru jotzen.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 301. orr.

55 lixiba jo

Emakumeak hilero lixiba jotzera joaten zirenean.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 24. orr.

Horra zubia, lixiba jotzen genuen erreka.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 186. orr.

Lixiba jotzeko harraska.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 33. orr.

Uda-giro bare eta argitsu hartan, liluragarri zeuden Urumea ibarreko inguru baketsuak... ertzeko ikuzleak zalapartan lixiba jotzen, eta belazeak lorez mukurru  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 101. orr.

56 lur jo

Atzerritarren gazteluak lur jo du, eta inork ez du berriro jasoko.  Elizen arteko biblia   Is 25,2

Haren harresi sendo eta garaiak Jaunak bota eta eraitsiko ditu, lur jota eta hauts eginda utziko.  Elizen arteko biblia   Is 25,12

Gurdi eta zaldizko gudaroste ahaltsua aterarazi nuen gudura: bat-batean lur jo zuten, eta berriz jaiki ez.  Elizen arteko biblia   Is 43,17

Lur jota geldituko zara, lurrean intzirika.  Elizen arteko biblia   Is 29,4

Haien aitak tiroz hilak izan ziren gudukan, haien amak lur jotako elizen eta eraikinen hondakinen azpian zeutzan.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 119. orr.

· irud/hed Tom Brightman's Attic-en lanean hasi zela hiru hilabete eta erdi inguru, isiltasunezko horma handi hark lur jo zuen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 44. orr.

Israelen etsaiek lur jo dezaten arte.  Elizen arteko biblia   Dt 32,35

Munduko beste nazioetako hiriek lur jo zuten.  Elizen arteko biblia   Ap 16,19

Mezu hau hartzean, lur jorik gelditu zen Nikanor.  Elizen arteko biblia   2 M 14,28

Epaiaren zartakoak lur jota utzi zuen Hagrid.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 238. orr.

Sukaldeko sofan eseri nintzen lur jota.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 148. orr.

Lur jota, nire burua ezertarako gauza ikusten ez nuela irten nintzen musika-eskolatik.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 127. orr.

Auskalo noizdanik ez ninduen ezerk hain lur jota utzi.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 130. orr.

Orduan, bihotza lur joa gelditu zitzaion.  Elizen arteko biblia   1 M 9,7

Nerbioak lur jota dauzkat.  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 28. orr.

Lur jota eta etsita!  Berria - Gaiak   2006-03-04

-Beaky apur bat lur jota dago.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 258. orr.

Estatuen finantza-premien eta hiri-ekonomiaren artean harrapaturik, lur jo zuen betiko jaurgo-ekonomiak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 32. orr.

57 luze jo

Abokatuaren ustez, luze joko du auziak.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 37. orr.

Ikerketak luze jo zuen -hamar hilabete iraun zuen-. Lehen galdeketa horrek luze jo du.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 149. orr.

Rossen karrikara helduta, ez zidan luze jo 17. zenbakia aurkitzeak.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 143. orr.

Luze joko luke ahalegin guztien berri emateak.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 90. orr.

Luze joko lidake horren arrastoa nola aurkitu genuen azaltzeak.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 258. orr.

Egunak luze joan ziren, luze joan ziren orenak, minutuak...  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 202. orr.

Baina oso luze jo du horrek.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 22. orr.

Urtebete baino luzeago jo zuen jokoak.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 56. orr.

Harrigarriena, zelan jo zizun hain luze.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 300. orr.

Ez zitzaion luze joan eskola horiez baliatzen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 157. orr.

Palenquetik plantaziorainoko ibilbidea, airez zuzenean neurturik, eta luze jota, hirurogeita hamar bat miliakoa-edo izango zen.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 70. orr.

58 tiro(a) jo

Edozein aitzakia zela medio, tiro joko zizuten-eta agian!  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 23. orr.

Une hartan, beste bi tiro jo zituzten.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 214. orr.

Pistola batez Anari mehatxu egiten harrapatu izan banu Panizo, bi tiro joko nizkioan, eskuak batere dardararik egin gabe.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 166. orr.

Hainbeste neke heriotzarekin, gero emazteak tiroa jota hiltzeko.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 64. orr.

Tiroa jo eta bertan akabatu nuen.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 272. orr.

Ehiztari batek tiroa jotako txori zaurituak bezala.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 133. orr.

-Jo tiroa, jo! -egin zion oihu Joxe Mariri-.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 146. orr.

Ahoan jo zuen tiroa.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 150. orr.

Nire zeregina lehen tiroa jotzea zen.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 163. orr.

Donga baten hondoan buruan tiroa jota.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 129. orr.

Tiroak jo zizkiotenek erruduntzat zutelako.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 142. orr.

Gerra bat amaitzean, azken tiroa jo eta bakea edo garaipena ospatzeko.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 140. orr.

Tenienteak graziako tiroa jo zion.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 258. orr.

· Inoiz tiroak jotzen bagaitu / behean aurkituko gara!  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 82. orr.

Tiroak joa zuelako seinale, pentsatu zuen Ratcok.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 13. orr.

Bere eskuineko eskua arabeskoak eginez zerutik jaisten ikusi nuen, tiroak jotako hegaztia bezala.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 44. orr.

59 tiroz jo

Tiro-zaparrada baten erdian, oin banatan tiroz joa, arrastaka.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 88. orr.

Presoren bat tiroz jotzen zutenean, Ravensbrücken. Etxean judu bat gordetzen duen errusiarra tiroz joko dute, partisano bat gorde izan balu bezala.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 287. orr.

Alemanek lubaki hauetaraino eramaten dituzte gizon-emakume juduak eta denak tiroz jotzen dituzte, bat bera ere bizirik uzteke.  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 22. orr.

Tiro egin ote diote, tiroz jo ote dute garrasi baten erdibidean, kantari hastera zihoanean, bere doinu marrantatuari ekin berri zionean?  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 8. orr.

· Bere burua tiroz jota garbitu ote zuen.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 34. orr.

60 txalo jo

Guzti-guztiek jo zuten txalo.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 54. orr.

Bidean doazen guztiek txalo jotzen dizute isekaz.  Elizen arteko biblia   Nk 2,15

Etxekoandreak txalo jo zuen airean, bere harriduraren handia markatzeko.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 24. orr.

Txalo eta txistu jotzen diote bere etxetik alde egitean.  Elizen arteko biblia   Jb 27,23

Jangelatik irten zirenean, txalo jo zieten berriro.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 247. orr.

Txalo jo zitzaion Léaren esapideari.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 206. orr.

Harry ere txalo jotzen hasi zen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 117. orr.

Bakarrik! -eta txalo jo zuen-.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 87. orr.

Txalo jo eta hau, txalo jo eta hura, horrela ohituta zeuden.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 128. orr.

· Eszena zuzendaria (txalo bat joz, diziplina eskatzeko).  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 20. orr.

Markesak txalo labur bat jo, eta Willemi hitz egin zion.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 206. orr.

Neska ilehoriak txalo labur parea jo zuen.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 224. orr.

Hiru txalo jo zituen Eskumuturrak.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 211. orr.

· Jende guztiak txaloak jo zituen.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 174. orr.

Gure ama poztu egiten zen hari adituta, txaloak jotzen zituen.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 179. orr.

Txalo bizi-biziak jo baitzizkioten luzaro.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 54. orr.

Txalo gutxi batzuk jo eta kanpora irten ginen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 75. orr.

Txalo zaparrada ederra jo ziaten.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 212. orr.

61 txistu jo

Txistu jo nuen harriduraz.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 14. orr.

Txistu jotzen hasi nintzen, ahapetik, baina isildu nintzenean txistu hotsak nire atzean jarraitzen zuela iruditu zitzaidan.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 15. orr.

Léak txistu jo zion berriz, bestelako doinuz.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 152. orr.

Bi hatz ahoan sartuz txistu jo zuen bere txakurrari deitzeko.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 134. orr.

Txistu jotzen saiatu zen.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 105. orr.

Portuko langile bat inguratu zen herrenka nasara, eta txistu jo zion Andreasi zirga bat bota ziezaion.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 151. orr.

Jo nuen txistu, egin nion dei, baina alferrik, ez zen ageri.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 125. orr.

Txalo eta txistu jotzen diote bere etxetik alde egitean.  Elizen arteko biblia   Jb 27,23

· Ordezkari politikoei jo txistuek iratzarri ninduten.  Berria - Kultura   2004-12-21

62 txorta jo (12 agerraldi, 7 liburutan) larrua jo

Hango pertsonaiak masturbatu egiten dira, miaztu, zupatu eta sodomizatu egiten dute, eta talde-sexuan jardun, emakumeak emakumeekin txorta jo, eta gizonak gizonekin...  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 41. orr.

Emaztea eta nire nagusia txorta jotzen ibiliko dira gaur, egun osoz.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 111. orr.

Ane beste babalore horrekin joan da eta auskalo zein toki idilikotan ariko diren txorta jotzen.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 7. orr.

Koka zaitez ipurdia niri emanez: txorta joko dizut, Agustinek atzetik ematen didan bitartean.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 202. orr.

Horrela ez dago lasai txorta jotzerik.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 45. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 9 aldiz agertzen direnak)

abstentziora jo (11); adarra jo (80); adarrik jo (19); aldaba jo (10); amaitutzat jo (44); arduragabetzat jo (12); atea jo (238); atea jo zuten (48); atean jo (51); atean jo zuten (11); aterantz jo (12); atzera jo (33); atzetik jo (18); aurka jo (76); aurkakotzat jo (14); aurpegian jo (20); aurrera jo (87); aurrez aurre jo (28); auto bat jo (14); auto batek jo (14); autoa jo (12); autok elkar jo (60); auzitara jo (25); auzitegi gorenera jo (9); auzitegietara jo (12); auzitegira jo (20); baikortzat jo (10); baliogabetzat jo (20); bazterra jo (9); bederatziak jo (12); begiz jo (72); beharrezkotzat jo (137); behea jo (34); behera jo (20); berehala jo (9); berriro jo (38); berritzat jo (9); berriz jo (28); bete betean jo (29); bi aldiz jo (9); bide beretik jo (20); bidegabetzat jo (15); bihotzekoak jo (10); bila jo (20); bizkarrean jo (9); bortizki jo (9); bozina jo (9); bukatutzat jo (21); buruan jo (39); buruarekin jo (9); buruz jo (10); delitutzat jo (10); desegokitzat jo (9); ederki jo (9); egokitzat jo (25); ekialderantz jo (9); elgar jo (10); elkar jo (153); elkar jo ostean (9); elkar jo zuten (106); elkarren kontra jo (13); emaztea jo (19); epaitegietara jo (24); epaitegira jo (11); erasoa jo (70); erasoa jo zuen (10); erasora jo (11); erasotzat jo (26); erbestera jo (10); erregeagana jo (9); erreka jo (15); erronka jo (11); errudun jo (13); erruduntzat jo (32); errugabe jo (15); errugabetzat jo (29); eskandalutzat jo (13); eskuinera jo (10); estatu kolpea jo (10); etxeko atea jo (9); etxera jo (13); ez adarrik jo (14); ezinbestekotzat jo (146); ezinbestekotzat jo zuen (70); ezinezkotzat jo (27); ezkerretara jo (15); faltsutzat jo (14); frogatutzat jo (20); funtsezkotzat jo (26); gailurra jo (24); galdutzat jo (13); garailetzat jo (9); garaipentzat jo (12); garrantzitsutzat jo (55); gitarra jo (9); gogor jo (69); goia jo (103); goia jo zuen (40); gora jo (36); gora jo zuen (10); gorenera jo (11); guztiak jo (18); haizeak jo (23); handitzat jo (29); harridurak goia jo (21); harrigarritzat jo (16); hegoaldera jo (10); helburutzat jo (10); hesia jo (12); hiru aldiz jo (10); historikotzat jo (40); historikotzat jo zuen (16); hondoa jo (72); horma jo (9); ia ziurtzat jo (9); ildo beretik jo (51); indarrez jo (13); iruzurtzat jo (20); jaunarengana jo (14)

jo aintzina (34); jo aitzina (13); jo beharra (33); jo beharrean (24); jo beharrik (21); jo eta ke (148); jo eta pasa (12); jo eta su (90); jo ostean (57); jo pilota (25); jo ta ke (43); jo ta su (9); jo zuen begiz (17); jo zuen erasoa (32); jo zuen gailurra (9); jo zuen lurra (11); jo zuen zuzenean (12); jo zuten atea (10); jo zuten erasoa (9)

kalera jo (16); kamioi bat jo (21); kanpaia jo (17); kanpaiak jo (20); kanpokotzat jo (75); kanpora jo (12); kezkagarritzat jo (32); kiebra jo (16); kolpea jo (35); komunera jo (9); kontra jo (164); kontrakotzat jo (19); larritzat jo (68); larrua jo (68); legez kanpokotzat jo (67); lotsagarritzat jo (21); lur jo (52); lur jo zuen (15); lurra jo (69); lurra jo zuen (24); luze jo (72); luze jo zuen (32); mahaia jo (9); makilaz jo (10); mendi aldera jo (9); mendira jo (13); mugarritzat jo (9); musika jo (18); nagusitzat jo (13); normaltzat jo (30); oilarrak jo (12); onartezintzat jo (40); ondo jo (10); ondoriotzat jo (11); ontzat jo (240); ordua jo (15); oso garrantzitsutzat jo (16); oso larritzat jo (32); oso ontzat jo (12); oso positibotzat jo (15); ostikoa jo (11); ostikoz jo (15); pianoa jo (11); pieza jo (13); pilota jo (10); politikotzat jo (22); positibotzat jo (53); pozgarritzat jo (13); premiazkotzat jo (11); probokaziotzat jo (11); sabelean jo (11); segurutzat jo (11); soinua jo (20); susmagarritzat jo (11); sustraietara jo (10); tamalgarritzat jo (18); telefonoak jo (69); telefonoak jo zuen (40); terroristatzat jo (13); tresnatzat jo (10); tutua jo (11); txalo jo (26); txartzat jo (19); txilina jo (10); txirrina jo (89); txirrina jo zuen (17); txirrinak jo (21); txirrinak jo zuen (9); txistu jo (15); txistua jo (14); ukabilkada bat jo (14); zangoz jo (14); zentzugabetzat jo (12); ziurtzat jo (71); zuhaitz bat jo (10); zutoina jo (9); zuzen jo (16); zuzenean jo (38)

begiz joa (18); gaitzak joa (9); lur joa (19)

adarra joko (17); aurrera joko (10); auzitara joko (12); auzitegi gorenera joko (11); erreka joko (9); hondoa joko (12); kiebra joko (14); kontra joko (13); luze joko (87); luze joko du (25); ontzat joko (9); soinua joko (10); taldeak joko (11); taldeek joko (10)

lur jorik (13)

asko jota (114); begiz jota (37); behea jota (13); beldurrak jota (22); bihotzekoak jota (119); bihotzekoak jota hil (49); birusak jota (11); bronkitisak jota (9); burutik jota (38); depresioak jota (20); elkar jota (11); erabat jota (10); etsiak jota (14); etsipenak jota (20); flakiak jota (9); gaitzak jota (66); gaixotasunak jota (14); gastroenteritisak jota (10); gehien jota (38); gehienera jota (9); gehienez jota (13); goseak jota (10); gripeak jota (55); hegazti gripeak jota (10); hegaztien gripeak jota (20); hiesak jota (21); hondoa jota (34); izuak jota (23); jakin minak jota (9); jota bezala (43); jota bizi (10); jota dago (70); jota dagoela (16); jota dagoen (14); jota daude (21); jota dauden (12); jota egon (38); jota egongo (9); jota egoten (11); jota gelditu (16); jota geratu (50); jota geratzen (16); jota hil (115); jota hiltzen (10); jota ibili (14); jota nago (21); jota nengoen (16); jota utzi (66); jota utzi zuen (21); jota utziko (9); jota uzten (13); jota zaude (13); jota zegoela (28); jota zegoen (75); jota zeuden (25); kontra jota (9); laborriak jota (9); lur jota (289); lur jota dago (20); lur jota gelditu (9); lur jota geratu (23); lur jota utzi (32); lur jota zegoen (10); lurra jota (9); minak jota (16); minbiziak jota (31); nekeak jota (19); nerbioak jota (10); sindromeak jota (10); sukarrak jota (17); tristurak jota (10); tuberkulosiak jota (14); tximistak jota (11); tximistak jota bezala (9)

begiz jotako (18); gaitzak jotako (25); gripeak jotako (12); jotako beste (12); lur jotako (11)

bikotekidea jotzeagatik (30); bikotekideak jotzeagatik (9); emaztea jotzeagatik (24); ustez bikotekidea jotzeagatik (10); ustez emaztea jotzeagatik (12)

adarra jotzeko (25); atea jotzeko (9); aurka jotzeko (19); aurrera jotzeko (13); auzitara jotzeko (17); auzitegira jotzeko (12); erasoa jotzeko (9); jotzeko asmoa (37); jotzeko aukera (42); jotzeko eskatu (13); jotzeko joera (15); jotzeko ohitura (17); jotzeko prest (16); jotzeko zorian (18); kontra jotzeko (17); larrua jotzeko (18); musika jotzeko (14); soinua jotzeko (13); zuzenean jotzeko (10)

adarra jotzen (139); atea jotzen (35); atean jotzen (9); aurka jotzen (14); aurpegian jotzen (11); aurrera jotzen (13); bateria jotzen (12); beharrezkotzat jotzen (64); beharrezkotzat jotzen du (16); berriro jotzen (10); berriz jotzen (9); bete betean jotzen (19); beti jotzen (10); biolina jotzen (21); danborra jotzen (13); egokitzat jotzen (17); egunero jotzen (11); eguzkiak gogor jotzen (11); eguzkiak jotzen (28); elkar jotzen (18); elkarrekin jotzen (9); erronka jotzen (11); erruduntzat jotzen (10); etengabe jotzen (17); ezinbestekotzat jotzen (55); ezinbestekotzat jotzen du (12); ezinbestekotzat jotzen dute (11); ezinezkotzat jotzen (25); faboritotzat jotzen (13); funtsezkotzat jotzen (9); galdutzat jotzen (9); garrantzitsutzat jotzen (11); gitarra jotzen (26); gogor jotzen (55); gogorrago jotzen (10); haizeak jotzen (25); handitzat jotzen (9); harengana jotzen (10); hasi zen jotzen (12); hiltzat jotzen (9); hondoa jotzen (11); jotzen hasi (171); jotzen ikasi (16); jotzen ikusi (22); jotzen jarraitu (9); jotzen saiatu (15); kanpaia jotzen (27); kanpaiak jotzen (12); kolpetxoak jotzen (9); kontra jotzen (54); larritzat jotzen (12); larrua jotzen (48); lurra jotzen (12); luze jotzen (18); musika jotzen (40); nagusitzat jotzen (14); normaltzat jotzen (20); ondo jotzen (17); ongi jotzen (9); ontzat jotzen (47); ostikoak jotzen (9); panderoa jotzen (13); pianoa jotzen (48); piezak jotzen (11); segurutzat jotzen (14); soinua jotzen (56); telefonoak jotzen (10); txalo jotzen (10); txirrina jotzen (11); txirula jotzen (11); txistua jotzen (10); ziurtzat jotzen (31); zuzenean jotzen (14)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus