Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

jornal iz eguneko soldata; soldata.

Ezagutu dut ere emazteño bat " Sei-Sos " emana baitzioten izengoitia, etxez-etxe luzaz ibilia jostun lanetan , sei soseko jornala hartzen baitzuen, eguerdiko jana bestalde... Herria   2005-07-28

Esandako jornala pagatu zion. Matías Mujika   «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth - 29. orr.

Jornala kobratuta etxera noa ni. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 196. orr.

Jeneroa garraiatzen irabazten zuen jornala. Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua» - 113. orr.

Lehen diru gutxi zegoen, eta bi jornal ateratzeko... Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna» - 40. orr.

Soinujolearena eta bertsotakoa, bi jornalekin etxera! Berria - Kirola   2006-04-08

Jornalean ere konforme etorri ziren: berrehun libera. Matías Mujika   «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth - 19. orr.

Orain lanpostu ederrarekin dago Diputazioan, jornal handia irabaziz. Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia» - 74. orr.

Esaiok Frantziskori, sal diezadala jornal baten izerdia. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 286. orr.

Jornalaren puskarik handiena Urtxipiarendako beharrean ateratzen zian, berriemaile huts gisa hasieran. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 387. orr.

Langile on baten eguneko jornala libera bat zela. Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita» - 34. orr.

Hildakoenak bezala, presoen familiak, gizonen eguneroko jornaletik bizi zirenak, behar gorrian geratuko ziren harrezkero. Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da» - 82. orr.

Kontratista batekin ibiltzen omen zen, jornalean. Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa» - 58. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus