Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

jugoslaviar (orobat yugoslaviar g.er. eta yugozlabiar g.er.) 1 izond Jugoslaviakoa, Jugoslaviari dagokiona.

Bi aldiz Jugoslaviar atezaina joan da baloinaren bila bere saretan. Herria   2002-11-28

Mijailovic, jugoslaviar jatorriko 25 urteko gazte suediarra, irailaren 25ean atxilotu zuten. Berria - Mundua   2004-01-08

Jugoslaviar erara antolatutako talde bat da, laburbilduz. Berria - Kirola   2004-03-04

Arrazoi politikoengatik barrenean zeuden neska jugoslaviar batzuekin adiskidetu zen, baita preso komun batzuekin ere. Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg - 249. orr.

Golegile ona du, Mateja Kezman jugoslaviarra, Ivan Stankovic eskuin alboko jugoslaviarra. Berria - Kirola   2004-04-14

2 Jugoslaviako herritara.

Baina portuan ordu batzuk aski dira ikusteko filipinarrak, jugoslaviarrak edo Ukrainakoak idiak bezala lanean, ontzietatik jaitsi gabe eta hilean hamar mila durotik beherako soldatarekin. Hasier Etxeberria   «Patri maitea» - 17. orr.

Jugoslaviarrek ere literaturaren bidez geopolitika erakutsi digute. Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena» - 227. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus