Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

kabinete 1 iz jarduera batean aritzeko prestaturiko gela.

Artean tsarra bere kabinetearen leihoan zegoen geldirik. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 41. orr.

Handik pixka batera, Mikel Strogoff mandataria sartu zen enperadorearen kabinetean. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 54. orr.

Jauregi Berriko kabinete inperialean entzundako guztia. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 436. orr.

Saltegietan, farmazietan, tabako bulegoetan eta medikuen kabineteetan ere gertatzen dira lapurretak. Berria - Harian   2005-07-21

Caligari doktorearen kabinetea. 152

Petroliozko argiontzi batzuk zeuden, egongela eta kabinetea argitzeko. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 93. orr.

2 zerbaitez aritzeko bulegoa.

Kabinete, arkitekto, bulego eta egitura frankok parte hartu ondoan. Herria   2003-03-20

Putzuen %40 aztertu ditu Ryder Scott kabinete pribatuak. Berria - Ekonomia   2004-03-21

Kabinete psikologiko pribatu baterako ere aritu zen lanean. Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak» - 183. orr.

3 gobernu taldea, ministro taldea.

Kabineteko zenbait ministrok adierazi dutenez. Berria - Mundua   2004-03-30

Bere kabineteko kideekin Ramalan bilduta zegoela. Berria - Mundua   2004-01-20

Datorren astean aurkeztuko ditu kabinetea eta gobernu programa. Berria - Mundua   2004-02-21

Behin-behineko kabinetea osatuko duten presidente bat, bi presidenteorde, lehen ministro bat eta 26 ministro izendatuko ditu. Berria - Mundua   2004-05-25

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Amodio Ganbarako berrantolaketa proiektua, King Kong Five arkitekto kabineteak eskutan hartu du. Herria   2005-11-03

Beste 60 000 euroekin kontsulta kabinete pribatu bat pagatuko dute, erraiteko nola antola kaserna bastiza zaharra. Herria   2003-08-14

Eusko jaurlaritzako nekazaritza kabineteko zuzendaria. Berria - Ekonomia   2006-03-01

ELAko ikerketa kabineteko arduradunak. 164

Edo lanbidez aldatu, mukizapi fabrika bat ipintzeko, esaterako, edo sofrologia-kabinete bat. Jon Alonso   «Erretzaileen eremua» - 137. orr.

Krisi-kabinete bat eratzea erabaki baitzuten hiriko agintariek. Josetxo Azkona   «Patata soro bat» - 69. orr.

Ariel Sharon lehen ministroaren inguruan egindako segurtasun kabinetearen bileratik landa. Berria - Mundua   2004-05-13

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kabinete abstraktua (3); kabinete pribatu (3); kabinete zuzendari (3); krisi kabinete (3)

krisi kabinetea (3)

lehen ministroaren kabineteak (3)

kabineteko zuzendaria (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus