Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

kanpai (orobat kanpae g.er.) 1 iz metalezko tresna barne-huts eta aho-zabala, barruan duen mihi batez edo kanpoko mailuka baten bidez hots durunditsu eta iraunkorra ateratzen zaiona. ik ezkila; joare.

Katedraleko kanpaiak entzun dira. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 92. orr.

Urbiaingo elizako kanpaiek iratzarri ninduten. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 364. orr.

Jainkoaren eskua behar zen tamaina hartako kanpai berri baterako behar zen dirua aurkitu ahal izateko. Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi - 215. orr.

Palmako katedraleko kanpai handia zartatu eta hondatuta utzi zuen oinaztu batek. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 355. orr.

Emakumeen gelan sartu eta kanpai handia jotzen hasi zen. Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce - 146. orr.

Honek kanpandorrera jo eta kanpai nagusiarekin, beste nobedadeak emateko zerabilten kanpaitzarrarekin behar hainbat joaldi emango zituen. Pello Zabala   «Zeruan zer berri» - 43. orr.

Bozkariozko kantuak, kanpaien joaldi arranditsua. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 435. orr.

Kanpaiak luzaz joaraziz. Txillardegi   «Putzu» - 147. orr.

Baporea kostatik urrun zegoela, kanpai baten dilin-hotsa entzun zen. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 241. orr.

ik beherago 9. 23756

Baionako katedraleko kanpaien hotsa belarriratu zitzaidan. Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua» - 39. orr.

Jo eta jo segitzen zuen kanpaiak. Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg - 57. orr.

ik beherago 15. 3641

Mailu bat kanpai arraildu bati joka. Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal - 87. orr.

Komentu bateko kanpaia joka hasi zen. Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja - 152. orr.

Su kanpaiak joka hasi ziren elizan. Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer - 40. orr.

Herriko kanpaiak etengabe ari ziren joka, suaz ohartarazteko jo ohi zuten erara. Jon Maia   «Riomundo» - 89. orr.

Nik nahi baino luzeago iraun du kanpaien deiak nire gelako leihotik sartzen. Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide» - 70. orr.

Zoaz maitinetara, kanpaia deika ari zaizu eta. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 431. orr.

Corneton, zenbait gizon deboto fraideen bizilekuan lanera bildua zen kanpai bat urtzeko. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 851. orr.

2 kanpai itxurako zernahi gauza edo tresna.

Tximiniaren kanpai zabalaren inguruan oihal zuri lisatu bat zegoen zintzilik, iltzeekin eutsita. Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja - 96. orr.

Bi bonbilla baino ez zituzten, biak barraren gainean esekirik, non artean opil bakan batzuk geratzen baitziren, kristalezko kanpai batez estalirik. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 252. orr.

Zilarrezko titareak zituen estimu handitan, portzelanazko maila batzuetan jarriak zeudenak, kristalezko kanpai batez estaliak, konkor txikiak iduri. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 259. orr.

Roquefort gaztek printze itxura hartzen zuten kristalezko kanpaien azpian. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 324. orr.

Eskandinaviako Thor jainkoak bazuen mailu miresgarri bat eta horrekin zeruetako burdina -izarrei eusteko lurraren gainean zegoen kanpai erraldoikoa- jotzen zuen bakoitzean sortzen ziren tximistak -txinpartak- eta burrunba -trumoia, ostotsa. J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau» - 198. orr.

Gauss-en kanpai baten eskemari jarraituz bezala. Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia» - 27. orr.

Estatistikako kanpai horietako baten traza hartzen diozu. Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak» - 83. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ordu erdiko kanpai dantzaren ondoren, jendea iritsi zen plazara. Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi - 233. orr.

Batera eta bestera baztertu nituen kanpai-sokak. Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo - 84. orr.

Kanpaigileek eta kanpaijoleek zaindaritzat aukeratu baitzizuten Agata deuna: horregatik jotzen zuten kanpai-saioa gauerdira arte. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 58. orr.

Kanpai-dangak arreta osoz kontatzen egon eta gero. Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste» - 110. orr.

Azken kanpai danbadaren zain. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 35. orr.

Kanpai eta ezkila errepikak dirauten bitartean. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 427. orr.

Eta arrazoi beragatik onartzen zuen, dirudienez, fraile bati kanpai-joaldi bat edo beste egitea, hala bereganatuko zuelakoan. Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati - 195. orr.

Soinekoak kanpai itxura hartzen zuen gero aldaketan, eta hegan hasten oinetan. Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa» - 153. orr.

ik beherago 8. 17330

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Eta Lizarrako eliza eta komentu guztietako erloju-kanpaiak entzun nituen ilara azkengabean. Eta eguzkia eguerdian piko-piko dabilenez, hor joaten da hegoa lotsagabetzen, harroxkotzen, lainezaz jantzita, laino aletu bat edo beste ekartzen aurrena, eta zeru-kanpai hori betetzen eta kargatzen arratsaldea aurrera doala... Txillardegi   «Putzu» - 202. orr.

Hileta-kanpaien errepika. Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien - 266. orr.

Zuk zeuk jo zenuen arrisku-kanpaia. Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori» - 157. orr.

5 aire kanpai

Laboratorioaren erdian bazen zur eta beirazko aire kanpai handi bat, harrobide eta gasek hiltzearen aurkako geriza bakar baikenuen. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 246. orr.

Izkinetako batean aire kanpai bat bazen, eta kanpaiaren aurrean eseria Rita. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 56. orr.

Hurrengo egunerako utzi genuen egitekorik lazgarriena, aire kanpaiaren desmuntaketa. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 250. orr.

6 gas kanpai

Gas-kanpaia, zabalik utzia, jaitsirik zegoen. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 163. orr.

7 hil kanpai

Eliza bakanetako hil-kanpaiak jotzen ari ziren, beren hots tristeekin uso saldoak izutuz. Urbiaingo elizatik zetorren hil-kanpai urrunaren hotsak aditu nituen. Joxean Agirre   «Romain zen bere izena» - 171. orr.

Akademiatik irten nintzenean, hil-kanpaiak entzun nituen garbi bezain ilaun. Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua» - 172. orr.

Noren hil-kanpaiak ote eleberrian. Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan» - 86. orr.

San Frantzisko komentuko hil-kanpaiak ari ziren. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 149. orr.

8 kanpai erako/formako/itxurako/tankerako izond ik kanpaitu.

Manchester-gona oliba-kolore kanpai-erako bat, lehenagoko mutil-galtza haiek baino egokiago zihoakiona, nik uste. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 105. orr.

Mandar brodatuak eta kanpai-formako gonak. Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg - 187. orr.

Txano gorri konikoak edo kanpai formakoak. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 306. orr.

Belo horiko kapela kanpai-itxurako bat jantzirik. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 500. orr.

Gona, tolesduna eta kanpai tankerakoa, aldenik alde kulunkatzen zitzaion. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 41. orr.

9 kanpai hots

Ez zen kanpai-hotsik izango, eta ez zuten ereserkirik kantatuko. Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo - 92. orr.

Elizkizunaren hasiera aldarrikatzen zuten kanpai hotsak entzun ziren. Une hartan, udaletxeko erlojuaren kanpai-hotsa entzun zuen. Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini - 169. orr.

Elgetako dorreak lau kanpai hots jo zituenean. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 51. orr.

Erabaki zen, orobat, elizako kanpai-hotsak joko zirela Big Joe aurkitu izanaren adierazgarri. Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo - 80. orr.

Orduen kanpai-hotsa. 3685

Igande goizean aldizkako kanpai-hots andanek iratzarri ninduten. Txillardegi   «Putzu» - 65. orr.

Maiz-maiz kanpai-hots geldi, tristeak entzuten ziren. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 197. orr.

Kanpai-hots sekulakoa, jai giroko zalaparta alaian. Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide» - 70. orr.

Kanpai-hotsak egunsentian. Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide» - 78. orr.

Han dena zen kanpai-hotsa, brontzezko dirdira, kristalezko isla. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 411. orr.

· Tranbien kanpai eta trolebusen ziztu hotsez beterik zeukan burua. Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce - 135. orr.

10 kanpai joka (orobat kanpaijoka) adlag

Charlie artean kanpai joka eta iufika aditu nezakeen behean, danga eta danga artean, eta aise irudika nezakeen kanpai-sokatik zintzilikaturik, airean zinbulu-zanbuluka. Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo - 87. orr.

Antoniok orduan buztanari heldu eta kanpai joka hasi zen aurpegia zerura zuzenduz. Aitor Arana   «Onan» - 114. orr.

Gutxien espero nuenean, eskua luzatu eta kanpaijoka hasten zitzaidan, niri halako zirrara berezia sortuz. Aitor Arana   «Onan» - 117. orr.

Zakila gogor-gogorra neukan eta tentazio handia zen hari heldu eta kanpai joka hastea. Aitor Arana   «Onan» - 105. orr.

11 kanpai-jole ik kanpaijole.
12 kanpai jotze (orobat kanpaijotze g.er) masturbatzea.

Emakume eta kanpai-jotze kontuez hitz egiten. Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati - 140. orr.

Bere kanpai-jotzea azkartzen zuela ikusi nuen, batzuetan bere zakilburuak nire ipurmasailak astintzen zituela sentitzen nuen. Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal - 38. orr.

Kanpai-jotze demasak izan ote zezakeen konplexu haren egituraketan parterik? Kanpaijotze saioei emozio pixka bat eranstearren, lehiaketan aritzea bururatu zitzaigun. Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik» - 163. orr.

13 kanpai mihi

Arima madarikaturen batek petardoak lotu zituen kanpai-mihira: ez zen kalterik izan, baina bai edonor ikaratzeko moduko zalaparta. Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi - 64. orr.

Neure haragizko tresna hura gogortzen hasia zitzaidala, eta batetik bertzerat zebilkidala, urrats batean honat, hurrengoan harat, neure galtzoin zabalen kontra, kanpai-mihi bat iduri... Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 475. orr.

· Kanpaia -mihia zein ontzia- beti eskura izanik, zertarako bizi beste zerbait jotzeko ametsetan, esate baterako, larrua? Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak» - 52. orr.

14 kanpai soinu kanpai hotsa.

Katedralaren kanpai handiak mutu zirauen, elizetako ezkila multzoak isilik zeuden; eta oso bitxia zen, alajaina, Errusiako hiri bat kanpai soinuaz beterik ez izatea! Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 344. orr.

Abuztuaren lehen egunetik hasiko ziren kanpai-soinuak martxan. Pello Zabala   «Zeruan zer berri» - 44. orr.

15 kanpaia jo1

Elizan ezkonduko gara, kristau guztiak bezala, edo baseliza zaharrean, eta kanpaia jotzen entzungo duzue orduan. Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi - 277. orr.

Gar-distiraldiren bat sumatzen zuenean, kanpaia jotzen zuen behealdeko jendeari abisatzeko. Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja - 209. orr.

Elizako erlojuak erdietako kanpaia jo zuen. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 373. orr.

· pl Poztu egiten ziren elizgizonak, kanpaiak jotzen zituzten. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 221. orr.

Eguerdiko kanpaiak jotzen ari ziren ja. Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini - 119. orr.

Elizkizun kanpaiak jotzen ari dira eta. Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini - 167. orr.

16 kanpaia jo2 masturbatu.

Nagusiek kanpaia jo eta zutik zeudela hazi txuria arnasestuka isurtzen zuten txikien harrigarri. Aitor Arana   «Onan» - 7. orr.

Hamar bat aldiz kanpaia jo eta haren haziaz Txinako andre guztiak haurdun uzteko gauza zela. Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro - 137. orr.

Bagenekien batzuen batzuk zelatan izan genituela eta bagenekien baten batek kanpaia jo zuela guri begira. Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro - 158. orr.

Orduan kanpaia jotzeari ekin nion eta minutu erdi bat aski izan zen esne bero eta txuria belar gainean ikusteko. Aitor Arana   «Onan» - 107. orr.

Larrua nahiz kanpaia jo bitartean, potroazaleko laztanak gustura eta irrikatsu jasotzera. Aitor Arana   «Onan» - 28. orr.

Jo ezak lasai kanpaia. Aitor Arana   «Onan» - 20. orr.

Ipurdia miaztu behar diot kanpaia jotzen diodan bitartean. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade - 177. orr.

-Hau duk motxinberoa! -esan du emakumearen begi aurrean kanpaia geldi-geldi jotzen ari den besteak-. Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal - 45. orr.

· Ikastetxean lasai egotearren fraileei kanpai jotzeko lana hartu behar izan zuen, eta mutiko sutsuei ere egin behar izan zien inbidiak baretzeko eta kolpeak saihesteko. Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati - 196. orr.

17 kanpaiak jo1 sing

Kanpaiak jo zuenean, arrapaladan joan ziren denak irteerara. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling - 89. orr.

Eguerdiko kanpaiak jo orduko. Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien - 39. orr.

Danba jo zuen lehenengo kanpaiak, 19,45ekoak. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 85. orr.

· Elizako kanpaiak arratsaldeko laurak jo zituenean. Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa» - 66. orr.

Urrutiko herritxoren bateko kanpaiak ozta jo zituen bere dunbada sor eta alaiak. Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini - 51. orr.

18 kanpaiak jo2 pl

Elizako kanpaiek bederatziak jo zituztenean. Jon Maia   «Riomundo» - 62. orr.

Eliza guzietako kanpaiek gauerdia jo arte. Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak» - 65. orr.

Katedraleko kanpaiek hamabiak jo eta mundua ordurik gabe gelditzen den hurrengo une doi horretan. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 56. orr.

Michel de Reyau zergatik zegoen kanpaiek noiz joko, gauza jakina denean jangela guztietan egon ohi dela hormako erloju ikusgarriren bat? Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 93. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus