Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

karel 1 iz (itsas)ontzietan, albo bakoitzaren goialdea edo goiko ertza.

Ontziaren karela lehorretik metro eskasean hurbiltzeko. Josu Landa   «Odolbildua» - 13. orr.

Luzaroan egon nintzen haren etzaulkian, hankak karel zuriaren kontra bermaturik. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 116. orr.

Animalia haiek karel altuko itsasontzi batetik ari ziren lehorreratzen. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 87. orr.

Oin bat karelaren gainean eta bestea ontziko bizkar sendoan. Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea» - 32. orr.

Karel ertzera agertu zen, eguzkiak bere bidearen erdirako pausotxo bi falta zituelarik. Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea» - 61. orr.

Ahalegin betean saiatu zen istriborreko karelaren gaina gainditzen. Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea» - 231. orr.

Karel ondoan zutik eta bakarrik nintzela. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 109. orr.

Bidaiarien erdia karel gainetik botatzeko agindu du pilotuak. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 284. orr.

Gero karelean ikusi dut, aingura hori jasotzeko ahaleginetan. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 232. orr.

Peterrek seinalea egin zuen, eta hilotza kareletik bota zuten. Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie - 184. orr.

Orduan bere ontzia nirearen karelez karel jarri zuen, eta kateatik tiraka ekin genion biok. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 98. orr.

Karelez kanpoko motordun txalupa batekin. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 352. orr.

Mercury karelez kanpokoa. Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena» - 56. orr.

Garbi-garbia zegoen ontzigaina, distiratsu zeuden berunezko karel-barandak eta soka-gakoak. Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste» - 91. orr.

2 hed/irud

Marka oneko whiski bat eskumenean, bainuontziaren karelean. Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof - 40. orr.

3 zubi, bide edo kidekoen ertzeko murru modukoa, garaiera txikikoa; murruaren gaineko ertza. ik petril.

Bizikleta uzten dut, zubiaren karelaren kontra. Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof - 88. orr.

Neuillyko zubia zeharkatzean, karelean bermatzen zituen eskuak eta Sena aldera makurtzen. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 21. orr.

Zubiaren karelean eseri nintzen. Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce - 31. orr.

Gero, iturriaren karelean eserita, gauaren lanbrora arte aritzen ziren kalakan. Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob - 103. orr.

Almuedanoak eskua mugitu zuen karel zirkularrean zehar, Meka hiri santuaren norabidea seinalatzen zuen marka, harrian zizelatua, aurkitu arte. Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago - 30. orr.

Kalostraren karelean eseri eta egunkari italiar bat irakurtzen saiatu nintzen. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 165. orr.

Dorre aurreko karel epelean eserita, hondartzaren gain-gainean. Txillardegi   «Labartzari agur» - 36. orr.

Bide haren kanpoko karela amildegiaren ertzetik zihoan. Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien - 217. orr.

Amildegi goria ingurubiltzen duen karel porotsuaren gainean, suak bihurrituriko sandalia burdinorizko bat aurkitu zuten. Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob - 31. orr.

Bikote bat Tenis inguruan, harrizko karel zabalaren gainean, neska etzanda, burua mutilaren magalean pausatuta. Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden» - 170. orr.

Mendebaldeko fatxadaren aurrean du zabalune lau bakarra etxeak, beste hiru aldeetatik pasillo estu porlanezko batek inguratzen du, karel batean bildua, metroko zabalerako eraztuna iduri. Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden» - 230. orr.

Besoak leihoaren karelean jarrita, patiora begira geratu da. Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden» - 33. orr.

4 hed/irud

Inperio austrohungariarreko poetak bizitzaren karelean bizi izan dira, Rothen pertsonaiak monarkiaren ekialdeko aldirietan bezala; zain bizi izan dira edo akabera baten oroitzapena berritzen. Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean» - 165. orr.

5 karel artean

Karel artean gizon bi zeuden. Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak» - 33. orr.

Aitzakiazko oihala brankan jarrita, karel artean joango direnak ez dira edonor. Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan» - 154. orr.

Karel artean sartu nintzen, ontziaren bizkarrean oin biekin zapalduz. Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea» - 32. orr.

· Karel arteko solasaldi gogaikarrietan esaten zenez, [...]. Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea» - 45. orr.

6 karelez kanpoko

Karelez kanpoko motordun txalupa batekin. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 352. orr.

Karelez kanpoko makinadun bateltxo batean datorrela. Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan» - 271. orr.

Mercury karelez kanpokoa aipatu duenean igarri diot; Mundakako portuan izaten direnek makinen izenak esaten dituzten moduan esan du: Mercury. Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena» - 56. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

karelaren gainean (5); karelaren kontra (4)

karelen artean (7)

kareletik bota (4); kareletik botatzen (3); kareletik itsasora (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus