Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

kargaontzi (orobat karga-ontzi) iz karga daraman itsasontzia.

Moila, soto handiak, garabiak, kargaontzien tximini eta bizkarrak, kamioi tzarrak portura sartzen eta portutik irteten... Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide» - 58. orr.

Bere kargaontziaren zubian. Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan» - 132. orr.

Inguruetara begiratu nuen, pakeboterik edo kargaontzirik ba ote zebilen inguru haietan. Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa» - 114. orr.

Ardoa garraio zeraman karga-ontzi holandar batean egin zuen bidaia, amarekin batera. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 24. orr.

Joanes Iraurgi izeneko euskalduna kapitain zuen kargaontzian. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 280. orr.

Bilboko kargaontzi batean sartuta, Baionara iritsi ziren itsasoz. Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea - 200. orr.

Hego Barearen itsasbidea egiten zuten ikatzez betetako kargaontzi haietan. Javi Cillero   «Hollywood eta biok» - 122. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus