Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

kasik (orobat kasi) 1 ia. (izen baten ezkerrean)

Artean oso gaxtea edo kasik umezarra zela. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 203. orr.

Kasik pertzepzio bat, barnean sentitzen zenak kanpoa araberan erakustera ematen baitzuen. Piarres Aintziart   «Azken apeza» - 21. orr.

Horra non kasik ene etxeko ondorat helduak ginelarik euria hasten zaigun. Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina» - 31. orr.

Kasik eguerdi zen. Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza» - 96. orr.

Kasik metro bateko odolkia gordea zuen alkandoraren azpian. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 141. orr.

2 (izenondo baten ezkerrean)

Bakardadearen libertate kasik osoan bizi naiz oraindanik. Piarres Aintziart   «Azken apeza» - 9. orr.

Begietako urdina, normalean kasik ohartezina, aise ere nabarmenagoa zuen, eta berdin ezpainak. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 165. orr.

Metalezko lau armiarma lanpara kasik ikusezin. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 299. orr.

Egun grisa, kasik iluna. Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy - 106. orr.

Pastel kasik hasi gabeak eta gozoki ia osoak. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 333. orr.

Halako dirdai maleziazko bat islatu zen bere begi kasik lokartuetan. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 70. orr.

3 (adizlagun baten ezkerrean)

Musu laburra, kasik ebaska emana. Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina» - 155. orr.

Kasik begiz ikusi beharreko esanahi kuxkurbildu bat Iduritzen zitzaidan aski zela teknika batzuk eskuratzea, testuaren egitura aztertuz, kasik matematikoki. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 54. orr.

Kasik segidan hartu genuen Hegoalderako bidea. Piarres Aintziart   «Azken apeza» - 55. orr.

Neskaren begitartea klartasunez bete zen eta, kasik oharkabean. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 184. orr.

Gertakari horiek guziak kasik atzo gertatuak dituk. Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita» - 29. orr.

Kasik beti bazegoen bat, izan behar ez zukeen lekuan. Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza» - 49. orr.

Geroztik, kasik inoiz ez zen dorretxetik ateratzen. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 50. orr.

Intziri eginez kasik negar-zotinka. Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro - 158. orr.

Abuztuan kasik egunero pizten diren oihan-suteez. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 48. orr.

Goma soil bat da orain, kasik gogoz kontra darabilzu ahoan itzulika. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 137. orr.

Aitatxi kasik odolik gabe ailegatu zen otoitz-leku hartan apailatu ospitalera. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 49. orr.

4 (aditz baten ezkerrean)

Kasik poztu nintzen. Kasik esan daiteke haurra zenbat-eta tontoago, eta orduan-eta zergatik? galdegin-zaleago dela. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 40. orr.

Uste nuen kasik ahantzia zenuela. Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina» - 20. orr.

Hori erran orduko, kasik urriki nuen hola mintzaturik. Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina» - 156. orr.

Nahiz eta koloretez, hautsez eta apain-kremaz kasik estaltzen zituen. Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia» - 35. orr.

Etxe zokotik ez bainaiz kasik ateratzen. Gorrotoak kasik erotzeraino eraman zuen eta bihotzeko zauri zaharra berriro ere gaiztotu zitzaion. Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak» - 111. orr.

Atxiki ninduten, estekatu, hertsatu hezurrak kasik kraskatzeraino. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 213. orr.

Printzeak jipoitu egin zuen, gupidarik gabe, kasik hiltzeraino jipoitu ere. Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa - 128. orr.

Zanpez eraso nauen haizeak eta ere eremu honek sortarazi goibeltasunak uzkurtu naute, kasik izitu. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 108. orr.

5 (bestelakoen ezkerrean)

Ez hainbesteraino ere erabat, baina kasik bai. Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda - 18. orr.

Kasik hiru hilabete honat batere agertu gabe! Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina» - 148. orr.

Kasik bi ordu eman zituen geldi, lasai. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 139. orr.

Hauetan jakitea eta egitea nahasiak daude, kasik bat dira, hizkuntzan bezalaxe. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 36. orr.

Baina orain, kasik egun batetik bestera, indarberritua eta bizkortua ikusten zaitut. Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa - 15. orr.

Zazpi silaba atera ziren, kasik beste mundutik zetozenak. Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza» - 37. orr.

Nehork ez du hitzik ateratzen, kasik nehor ez da higitzen. adimenduaren eta kasik horren bete den beste ahalmenaren edo nahimenaren lana Besarkatzen dituena konfesio sainduetako bekatu, absoluzio, ordainketa, zentsura & irregulartasunetan gertatzen ohi diren kasik zalantza guztien soluzioak. Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy - 39. orr.

6 (dagokion hitzaren eskuinean)

Bakarrik gelditu ginen kasik. Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro - 135. orr.

Erdia gelditzen zitzaion kasik. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 111. orr.

Konturatzen gara egia kontatzea eskandalagarria dela, subertsiboa kasik. Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro - 147. orr.

Biraorik ez, eskerrak ematen ditut kasik. Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro - 184. orr.

Florentek zakar baino zakarrago bihurtu eta isilarazi egiten zuen hitz gordinez kasik. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 338. orr.

Itxaropenik ez nian kasik, alajainetan! Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 65. orr.

Esekitokia erauzi egin zuen kasik, kapela eta bufanda zintzilik jarri zituenean. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 161. orr.

-Bizilagunak gara, kasik. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 75. orr.

Kotxea betea zetorren kasik. Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja - 115. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus