Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

kasko (orobat kaska g.er. eta kasku g. er.) 1 iz buruko biribila. ik kasket.

Inguruan poliziaren furgonetak ageri ziren hilerriaren sarreran eta hirurogeiren bat polizia, kasko eta guzti jantziak. Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino» - 108. orr.

Hantxe ipiniko diote kasko gainean borla, hari-xortaz egina. Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes - 87. orr.

Buruan kasko bat ipini eta jo egiten ninduten. Jokin Urain   «Errotarria» - 191. orr.

Lur mailan, behean, normala den kasko batek, tornuak bezalaxe estutzen dizkizu hezurrak hamar mila metrora zaudenean. Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry - 35. orr.

Bere kapela sailetik osasun-ingeniariek eramaten dituztenen gisako kasko bat aukeratu zuen, hori-horia. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 269. orr.

Rossinante deitu zaldi meharraren gainean zabilan zaldun kinkilia, kaska zabal berezi bat buru gainean eta lantza luze bat eskutan, behardunen defenditzale suharra, doi bat eroa. Herria   2003-01-09

Bi lapur motorreko kaskoak jantzita bitxitegira sartu ziren. Berria - Euskal Herria   2004-03-04

Haren isla baizik ez genian ikusten, zerua baino ilunago, haren begirada ere ez, kaskuaren biserapean. Josu Zabaleta   «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint - 44. orr.

2 (izenondoekin)

Altzairuzko kasko motosduna zeraman buru gainean, eta sare kota distiratsua soinean. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 260. orr.

Haien kasko puntadunen gandorrek sugarrezkoak ziruditen. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 27. orr.

Kasko dotorea zen, luma zuriz hornitua. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 303. orr.

Motoaren alde batetik zintzilik kasko gorri bat ikusi du, eta jantzi egin du. Jokin Muñoz   «Bizia lo» - 79. orr.

Kasko moderno batek indio zaharraren aurpegia babesten du, eta harro erakusten du eskuetan dinamitazko txistor luzea, txortena zut. Pako Aristi   «Note book» - 9. orr.

Gorriak bere kasko mailatua jantzarazi zidan. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 260. orr.

Nehor ez zegoen, ez kaxketadunik, ez kaputxadunik, ez kasko laserdunik, ez adiskiderik eta ez etsairik. Itxaro Borda   «%100 basque» - 160. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Fusil bat ikusi nuen, zutik txoko batean, eta soldadu kasko bat eta prismatiko batzuk haren oinean. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 148. orr.

Pistola utzi eta soldadu kaskoa hartu nuen. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 150. orr.

Caro Diario, motor-kasko batekin agertzen zen salsaren erritmora kantatzen horrelako herri batean, barregarri zegoen. Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian» - 175. orr.

4 adkor burua. ik kaxko 2.

Airekotik jaitsi zen New Yorken, txapela kaskoan. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 31. orr.

Kasko puntatik oskietaraino so egin nion: arropa ilunez beztitua zen eta zapatak zuri-zuriak zeuzkan. Itxaro Borda   «%100 basque» - 74. orr.

-Dena ordainduko dut -hots egin zuen Rübsam doktoreak, eskuarekin bere kasko soila igurtziz-. Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz - 167. orr.

Pausatu zuen kasko soildua burukoaren gainean. Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira» - 56. orr.

Kasko erdiko soiluneak. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 34. orr.

Xanpainak eta kostoak kaskoa berotu didatelako-edo. Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala» - 32. orr.

Pentsamenduak tarrapatan joaki zitzaizkidan kasko barnean. Aingeru Epaltza   «Lasto sua» - 93. orr.

Basoiren kopeta harria bezain gogorra duk, eta kasko gogor hortan herriaren historia gordetzen duk. Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita» - 23. orr.

Bertze batzuetan, gaina kaska pelaturik uzten zuten, burua larru has egon behar baitzen beti. ik kaskopelatu. Eneko Bidegain   «Anbroxio» - 162. orr.

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ginea Berriko kasko hurrupatzaile trebeek, gure antzera omen krudelak. Itxaro Borda   «%100 basque» - 118. orr.

Aire mehar eta fresko batek ferekatu zion kasko gaina, eta hotzikara bat sentitu zuen. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 42. orr.

Zalantza astun hura zeukan kasko-zokoan danbaka jagoitik. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 51. orr.

Agatak kasko-zokoko zinema gelako pantaila zurbaila ireki zuen eta betiko filma berriz pasatu. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 231. orr.

6 gainaldea. ik kaxko.

Handik ari ziren kanoikadaz ibarraren beste aldean zegoen kasko batera bonba-tiraka. Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora» - 120. orr.

Erdi Aroko Urbe hiriaren hondakinak hor ditut, kasko batean. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 53. orr.

Igandean, Azkainen, Larrun kaskorainoko lasterketa goizean. Herria   2004-07-05

Oilandoiko kaskoan, abantxu 1 000 metro goratan, kapera bat badela. Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita» - 20. orr.

Kaskorik kasko, mendien bizkarrezurrari segitu diozue zuen bidean. Xabier Montoia   «Elektrika» - 153. orr.

Kasko kaskoan den harrokaren inguruan, belarra idor eta motz. Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita» - 16. orr.

Negu minean, noiz eta ere elurra metatzen baita kasko horietan haizea ufaka ari denean. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi» - 113. orr.

Alderdi zoragarri batean zegoen, kasko baten gainean. Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea - 67. orr.

Bi mendigoizale euskaldun hupatu dira Lhotse mendiaren kasko-kaskoraino. Herria   2003-05-29

Lurreko Paradisuko kasko gorenean dela lau ibaiei sortzea ematen dien iturri miragarria. Aurelia Arkotxa   «Septentrio» - 81. orr.

Hor daude orain lehengo mahasti lekuak, kasko pelatuak... Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi» - 98. orr.

ik beherago 12. 8008

Urantziatik ateratzean hartu dudan patarraren kaskora heldu orduko, begien aitzinean daukat Sanso herria. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 64. orr.

Itzalak bat-batean hupatzen ziren muino kaskoetara. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 247. orr.

Ezkilaren dorre kaskoraino. Herria   2002-09-12

7 itsasontziez mintzatuz, kroskoa.

Izatekotan, petroliontziak duke errua: kasko bikoitzik ez zuen, eta bandera komenientziazkoa zeraman. Joxerra Garzia   «Itsasoan euri» - 137. orr.

Eguzkiak jotako olaxten islak urrezko ezkatak marrazten ditu ontzien kasko ilunean. Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo - 159. orr.

8 pl entzungailuak.

Belarrietan walk-man-aren kaskoak jantzi ondoren. Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen» - 148. orr.

Belarritako kaskoak jarrita, tipo bat pasatu zen. Pablo Sastre   «Elurretan hotsak» - 13. orr.

· Entzungailu kaskoak erabiliz, jastatzen dituzu berritasunaren xarma duten melodiak... Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom» - 17. orr.

9 herri kasko

Santiago elizaren ondoan dago gizonaren aterpea, herri kaskoan. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 190. orr.

Han zegoen herri-kaskoa, alde egin nuenean bezalaxe. Herri kaskotik bertan bizi zena. Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean» - 64. orr.

Ermiten inguruan, herri kaskoetatik urrun, mendi magaletan egiten ziren jaiak. Berria - Kultura   2004-01-31

Goizetik herri kaskoa bete da Euskal Herri guzitik etorri beribilez, auto ttiki eta larri. Herria   2003-06-05

10 kasko esferiko (geometrian)

Bi sinusoidez inguraturiko kasko esferiko batez hornitua eta l>n luzerako parte zilindriko baten gainean kokatua. Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau - 241. orr.

11 kasko-gogor ik kaskagogor.
12 kasko pelatu ipar adkor burusoila, burusoildua.

Nahiz burusoila edo kasko pelatua den, ez du Gehexan Pontto-k deus bilo luzedunen kontra. Herria   2004-02-05

Berrogei urteko europar kasko pelatu pottoloa eta... ile gorriak dituen neska gazte bat... Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom» - 253. orr.

Auzi bereziak kondenatzen zituztela hiltzera alemanekin ibili zirenak, emazte kasko pelatuak jende ostearen artean aurkeztuak eta bertze... Herria   2004-06-10

Ez, gizon zahar-zahar kasko-pelatu bat zen. Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza» - 63. orr.

Jakin ezazu zure aita ez dela beti izan tripa lodia duen kasko pelatu hori! Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom» - 150. orr.

· Mendi kasko pelatu hori arras gora da, 1912 metra alabainan. Herria   2002-07-25

Bertze batzuetan, gaina kaska pelaturik uzten zuten, burua larru has egon behar baitzen beti. Eneko Bidegain   «Anbroxio» - 162. orr.

13 kasko polar

Irudiak Marteko uda amaieran egin zituen Mars Expressek, kasko polarra meheen denean. Berria - Gaiak   2004-03-19

14 kasko urdin (orobat kaska urdin g.er.) Nazio Batuen Erakundearen agindupeko soldadua.

NBEk Minustah Haitirako misioa hedatu zuenetik, bederatzi kasko urdin hil dituzte jada. Berria - Mundua   2006-01-18

Kasko urdinak Guiglo eta Duekouetik gune neutralera erretiratu dira. Berria - Mundua   2006-01-19

NBEren 6.000 kasko urdin daude Boli Kostan, baita Frantziako Armadako 4.000 soldadu inguru ere. Berria - Mundua   2006-01-18

Batzuk baitiote bere soldado "kaska urdiñak" igor dezazkela ONU-ak Afghanistanerat bakearen zaintzeko, aitortu du ez dela holakorik aipatu behar, ez baitu erakunde horrek holako ahalik. Herria   2001-11-08

Kasko urdinen kopurua bikoiztu nahi du Annanek. Berria - Mundua   2004-08-18

Kasko urdinek ez zuten ezer egin Srebrenicako bizilagunak babesteko. Berria - Harian   2005-07-10

15 mendi kasko

Mendi kasko garaienetako elurrak urtu eta errekak ongi hornituak joan ohi dira. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 227. orr.

Gure eskualde ur-putzuz eta urtegiz jositakoetan aise gertatzen da hau, eta, ilunabarrerako, mendi kasko eta mendi lepoetan, holako laino-tximak agertuko dira. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 276. orr.

San Donato ermita Beriain mendi kaskoan, 1494 metretan, aurkitzen da, Nafarroan. Herria   2004-06-03

Mendi gain eta kasko haietan. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 399. orr.

2001eko martxoan hemen berean aipatu ginuen Pantxikaren balentria Mont Blanc (4807 metro) mendi kaskora heldu zelarik. Herria   2004-03-25

Mendi-kasko soiletan errekak sortuko ditut, ibarretan iturriak · Mendi kasko pelatu hori arras gora da, 1912 metra alabainan. Elizen arteko biblia   Is 41,18

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus