Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

kaxko 1 iz adkor gainaldea.

Jentilsoloko kaxkora igotzen ginen abentura bila. Txillardegi   «Labartzari agur» - 127. orr.

Kasernaren aurrez aurre, eta mendebal aldeko kaxko baten gainean. Txillardegi   «Putzu» - 23. orr.

Baztan-Ibar gaineko kaxko hartatikako bista ederrean. irailak 22 zituenean hil zen Igeldoko bere kaxko maitean. Txillardegi   «Putzu» - 141. orr.

Urruñan, poliziak azkarki miatu du kaxko batean den etxe bat, mugatik hurbil-hurbila. Herria   2004-10-07

Malkarra igo eta herriari begira egoten naiz eliz-aldeko kaxkotik. Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten» - 178. orr.

Beldurrak airean aritu zela kaxko-kaxkoan zeuden lau baserri ale haiei tiroka. Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora» - 117. orr.

· Urriaren kaxkotik, udazkenari udaren ukittua malgutzen eta ahultzen zihoakioneko egun baketsuak. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 415. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Eskuz, ahoz eta mihiz neurtu nizkion bere bi muino gaztainkara kaxko-gorriak, bertze eskua nire galtzetako gibelaldeko patrikara neramala. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 172. orr.

· Mendi kaxko edo muinoetan, aldiz, 7, 8, 9 edo 10 gradu. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 42. orr.

Muino-kaxkoetan barrena. Txillardegi   «Putzu» - 137. orr.

Herri-kaxkora iristean eskuin-eskailera bat atera zuen nonbaitik. Txillardegi   «Putzu» - 250. orr.

3 burua.

Orduan piztu zitzaidan argia kaxkoan. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 46. orr.

-Ez berotu kaxkoa. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 91. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kaxko barnean (4); kaxko eta (4); mendi kaxko (5)

mendi kaxkoetan (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus