Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

kimioterapia (orobat ximioterapia g.er.) 1 iz gai kimikoen bidezko sendabidea.

Erradioterapia saioez gain kimioterapia ere baliatzea komeni zela, tratamendua albait eraginkorren gerta zedin. Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra» - 58. orr.

Bi hilabete doi omen daramatza kimioterapia egiten. Berria - Kultura   2004-08-03

Kimioterapia hartzea gogorra da, eta gogorragoak hurrengo ordu eta egunak. Berria - Harian   2005-04-17

Kutsatzeko arriskua handiagoa da, gaixoa kimioterapia jasotzen ari baldin bada edo pertsona horri sabeleko ebakuntza egin badiote. Berria - Gaiak   2004-08-08

Iñaki Saizarrek kimioterapiak eragiten dion goragalea kentzeko kalamua erretzen du. Berria - Harian   2005-04-17

Kimioterapia bukatutzat emateko zein irizpide dituen galdetu dio doktoreari. Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra» - 108. orr.

Baxu ditu defentsak gaixoak, eta bertan behera utzi behar izan dute kimioterapia oraingoz. Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra» - 128. orr.

Geroztik jasan ditu gorriak eta beltzak, eritasunarekin borrokan, ximioterapia eta gaineratiko. Herria   2005-04-07

Bi hilabete doi omen daramatza kimioterapian. Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide» - 44. orr.

Ez zela lortu kimioterapian baliatzen ziren botikek bereizketarik egitea. Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra» - 96. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Kimioterapia-saioen ardura zuen doktorea. Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra» - 159. orr.

Erradiazio- eta kimioterapia-tratamenduen oinazealdi ahulgarriak igaro ondoren. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 10. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kimioterapia eta erradioterapia (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus