Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

kirio 1 iz nerbioa.

Beraz, arima osoak hazi txiki-txikiz egina behar du, zain, errai eta kirioetan zehar bilbatua. Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio - 179. orr.

Ezin zituen burua eta besoa inora bihurtu, kirioen uzkurduragatik. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 454. orr.

Ikusmenaren kirioen hutsegite bat izan zen, eta kito, odol kolpetxoren bat agian.Kirio hauskorreko emakumeek ohi duten ahots kementsuaz. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 179. orr.

Haserre gorri, arima gori, kirioak txingar, logelara jo zuen eta hango armairuan gorderik zuen sastakaia hartu. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 127. orr.

Gabik, bitartean, segitzen du hodien artean bilaka, kirioak dardaran. Jokin Muñoz   «Bizia lo» - 97. orr.

Ez zekien kirio guztietako dardara hura pozarena zuen ala izuarena, jakin-minarena ala utzikeriarena. Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste» - 118. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Emigratzen du, kirio-zelula baten atean jotzen du, sartu, eta zelularen parte zen beste karbono bat ordezkatzen du. kontua da gure kirio-multzoa ahalik eta zirikada bortitzenaren bidez astintzea. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 306. orr.

· Baina halaxe nuen gogoa, gela ilun bateko amaraun-sare sarriena esku-kolpeka kentzen baino kirio-joago. Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak» - 165. orr.

4 kirioak airean adlag

Eskuak dardaran zituen, kirioak airean, bihotza punpaka. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 262. orr.

Iluntzean kirioak airean itzuli zen etxera. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 310. orr.

Kirioak airean atera da gelatik. Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak» - 48. orr.

Orduan, kirioak airean, krisiaren ertzean, etsipenak hartu zuen. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 30. orr.

Ama kirioak airean ibiltzen zen hark zer esango, eskuak burutik gora dantzan. · Zain geratu naiz, kirio guztiak airean. Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten» - 96. orr.

5 kirioak atezuan adlag kirioak airean, kirioak datnzan.

Elkarrizketa bitartean kirioak atezuan egon da. Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago - 284. orr.

· On Camillok atezuan zeuzkan kirio guztiak. Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi - 310. orr.

6 kirioak dantzan adlag

Atea jotzeko lauzpabost metro besterik falta ez zenean, hiru emakumezkoek oihu egin zuten kirioak dantzan. -A, Ruth, leku honek kirioak dantzan jartzen dizkit. Aitor Arana   «Bost ahizpa» - 154. orr.

Osaba Jackek kirioak dantzan dituela ematen du. Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde - 159. orr.

Kirioak dantzan, George Baldwingek atzerantz egin zuen, aulkiaren bizkarrari helduz. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 204. orr.

· Harryk dantzan zituen kirioak. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling - 255. orr.

7 kirioak izotz jarri

Libururik gabeko etorkizun baten mehatxuak kirioak izotz jarri nau, hori da egia. Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak» - 232. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kirioak airean (25); kirioak airean jartzen (3); kirioak dantzan (17); kirioak lehertu (3)

kirioei eusten (5); kirioei eutsi (6)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus