Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

koloregabe 1 izond kolorerik ez duena. ik kolorge; margul.

Grisa da [zinka], eta bera osagai duten gatzak, berriz, koloregabeak. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 54. orr.

Hala sortutako distira eta formak ere koloregabeak ziren. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 32. orr.

Haren metodoak, zurbil eta koloregabea, ezin du arrakastarik izan bere tankera bereko gizonekin ez bada, arrazoiak onar ditzaketen intriganteekin, politikariekin. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 46. orr.

Eztainu kloruroa prismatxo lirain-bitxi, koloregabe eta gardenetan bereizten zen. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 247. orr.

Lehenengo zientzia, Abstraktoaren itsaso koloregabeetatik sortua, itsas aparrak putz egindako Afrodita haragikoiaren jantziz estaltzen da. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 397. orr.

Urragoma papurrak diruditen atomotxo koloregabeak. Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur» - 64. orr.

Oso luzeak, formagabeak eta koloregabeak ageri zitzaizkion ezpainak. Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce - 108. orr.

Pertsona aspergarri eta koloregabe horietako bat. Patxi Iturritegi   «Behi eroak» - 172. orr.

2 koloregabeko (orobat kolore gabeko eta kolorebako) izlag koloregabea.

Koloregabeko ideia berdeek haserre lo egiten dute. Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky - 33. orr.

CRSek aldean, aurrean, atzean moldatzen zuten kolore gabeko harresi baten zirrikitutik. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 57. orr.

Berehala nabarmendu zen atsegin izate hori kolore gabekoa zela, alienatua. Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago - 54. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus