Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

komun2 1 izond guztiek edo gehienek batera dutena, guztiei edo gehienei dagokioena. ik erkide.

Oheak elkarren gainka dituen logela komun batera. Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof - 60. orr.

Tetraodon nigroviridis arrainek eta gizakiak gene komun batzuk dituzte, eta horrek iradokitzen du asaba berdinak izan zituztela. Berria - Gaiak   2004-10-21

Haien historien ezaugarri komun bat. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 214. orr.

Gorputz guztiekiko komunak diren propietateak. Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza - 16. orr.

Erabaki komun bat onartzeko prest egotea. Joseba Zulaika   «ETAren hautsa» - 63. orr.

Kantuzko memoriaren bidez ondare komun batean parte hartzea. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza» - 45. orr.

Helburu komun batek bateratzen dituen herrialdeen artean. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 195. orr.

Gizartea ez da gizabanako baten harreman-sarearen eta beste batenaren arteko lurralde komuna baizik. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 97. orr.

Nahiz eta dudarik gabe Mendebaldeko Europa osoarentzat historia komun eta zibilizazio komun bat egon, jendea ez zegoela elkartuta batasun politiko formal batean, eta herrialde guztia ere ez dela inoiz gobernu komun baten mende egon. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 357. orr.

Ideia komun banaka batzuk gordetzen dituzte, kopuru algebraiko konplexu askok zatitzaile komun berdina onartzen duten bezala. Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria - 43. orr.

ZKH ospetsua, Zatitzaile Komun Handiena. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 160. orr.

Eta MKT, bestea bezain ospetsua, Multiplo Komun Txikiena. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 160. orr.

Sailkaketa hau sistematikoki egin da printzipio komun batetik abiatuta. Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant - 64. orr.

Propietate komun hori ez da pertzepzio imajinatiboek soilik eskuratutako zerbait. Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza - 16. orr.

EUTGn, ordea, komunak ziren lehen hiru ikasturteak. Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae» - 38. orr.

Eta hor ondo dator "libratzen" horren adiera komuna -edo komuneko adiera- ere. Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae» - 106. orr.

Komuna denak naturala izan behar du. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 300. orr.

2 berezia ez dena, arrunta, ohikoa.

Preso komun edo sozialak. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 179. orr.

Dirua ez dela gauza bat, zerbaitetarako balio duen gauza arrunt eta komun bat. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 184. orr.

Heriotza arrunt komun baten xehetasunak. Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce - 167. orr.

Gurean ere esan komuna da, gaitzak goiz etorri eta berandu joan ohi direla. Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra» - 179. orr.

Bakardadea ez zen beti min, eta bakarturiko jendeak jende ziren oraino, ez uste komunak zioen eran eriak edo arazodunak. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 220. orr.

· 3 (predikatu gisa)

Mendebalde modernoko klase ertainak eta intelligentsia garaikideek komun zuten beste esperientzia bat. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 214. orr.

Izatearen unibertsaltasuna ("izatea gauza guztiei komun zaie"). Askoren artean   «Filosofiako gida» - 53. orr.

Baldin maitasun hori elkarrekikoa bada, lilura hori biok komun dute. Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos - 340. orr.

5 Komunen Ganbera Britania Handian eta britaniar erkidegoko herrialde batzuetan, herriak hautatzen duen ganbera.

Iazko martxoaren 18an Komunen Ganberak «beharrezko baliabide guztiekin» gerra abiatzearen aldeko boza eman zuen. Berria - Mundua   2004-07-21

Legebiltzarrak agindutako txostenaren inguruko eztabaida egin zen atzo Komunen Ganberan. Berria - Mundua   2004-07-21

Lehen ministroa arrunt lasaituta azaldu zen Komunen Ganberan eginiko agerraldian. Berria - Mundua   2004-01-29

Erresuma Batuko Komunen Ganberako buru eta Alderdi Laboristako diputatu Peter Hainek. Beraz, erregea bakar-bakarrik sartu zen Komunen Ganberan, hango lehendakariari eskatzeko saldukeriaz akusaturik zeuden bost diputatuak atxilotzeko entrega ziezazkion. Herria  

6 zentzu komun sen ona.

Betor zentzu komunaren politika eta bertsolariaren logika hautsia. Joseba Zulaika   «ETAren hautsa» - 12. orr.

Hau dena oso logika sinplea besterik ez da eta zentzu komun oso apala. Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian» - 152. orr.

Zentzu komunaren aurka badoa ere, sexualitatea espero ez ditugun lekuetan ere azaltzen dela (gogo-nahasteetan, erlijioan, artean, politikan, hezkuntzan eta abar). Berria - Harian   2006-05-06

Jakitea eta zientzia azkenetan daudenean, orduan eta ez lehenago, zentzu komunera jotzea, azken denbora hauetako asmakeria sotila besterik ez da. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 303. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus