Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

krosko (orobat kroska g.er.) 1 iz ontziaren gorputza, aparailua eta makineria dauzkana.

Bideko portuetan aingura boteaz, atseden hartzeko, ontzi-bizkarra garbitzeko, ustel usaina kentzeko, kroskoa pintatzeko. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 118. orr.

Izan ere, kroskoa Txinan soldatu zuten lehenago, eta «metalezko xaflak ondo batu gabe» zituelako susmoa du Alcedok. Berria - Euskal Herria   2004-07-20

Krosko bakarreko ontzien ordezkapenak, gasontzien eskari indartsuak eta itsasoko autobideek sektorea suspertuko dutela aurreratu zuen. ik kroskobakar. Berria - Ekonomia   2004-09-15

Branka alboetako kroskoa zeharo herdoilduta zegoen. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 243. orr.

Kafe eta goroldio koloreko urak ontziaren kroskoa plisti plasta jo eta emeki kulunkatzen gaitu portu barruan. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 44. orr.

Sei egunez ekaitzaren erdian, zulo handi bat kroskan, motorrik gabe eta atoian. Berria - Euskal Herria   2004-01-22

Ondorioz, kroskoa zartatu eta 40.000 tona fuel-olio isuri zituen itsasora. Berria - Gaiak   2004-03-28

2 irud/hed

Landetxearen kroskoa handia zen eta apur bat utzia; kapatazak -Gutre zuen izena- aldamenean zuen bizilekua. Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges - 192. orr.

Bai horixe, mamu gaixoa: oroimenak lekurik dueno buru-krosko nahasi honetan. Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare - 62. orr.

3 krosko bikoitz bi geruzak osatzen duten kroskoa.

Irakaslearen ustez, krosko bikoitza eraman beharko lukete petrolioa garraiatu behar duten itsasontziek. Berria - Euskal Herria   2004-07-20

Nolanahi ere, krosko bikoitza du ontziak, eta nahiko berria da. Berria - Gaiak   2006-02-04

4 ontzi-krosko

Helize-enborra ontzi-kroskotik ateratzen den gunean. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 130. orr.

Ontzi kroskoaren barandak hausten hasi ziren, eta berehala zorua urez gainezka geneukan. Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 24. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

krosko bikoitza (3).

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus