Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

laborari 1 iz nekazaria.

Gu ez ginen joaiten bainan uste dut laborari ainitz astelehenetan joaiten zela Donibaneko merkatura. Menane Oxandabaratz   «Ez da musik» - 33. orr.

Laborari eta burgesak ez ezik, armagizonak ere baziren haien artean. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 287. orr.

Goizean goizik bazihoazen inguruetako laborariak beren kabalekin, behi edo ardi, erremolka bat zaldi karrosari loturik. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi» - 93. orr.

Herriko Etxeak nahi lituzke Pierrot Amanio laboraria eta hunen familia Hiribarnia etxaldetik kanporatu, etxe eta lurrak beretzeko. Herria   2005-06-02

Badaki edo jakin behar luke laborari gazte batekin ezkontzea, nahitaez, etxekoekin ere uztartzea dela, etxaldearen biziarazteko. Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza» - 193. orr.

35 urtez peko laborari gazteak laguntzen ditu Akitaniak, etxalde baten muntatzen. Herria   2005-06-30

Azken beltzean OGM haziak erosi beharko dituzte bai laborari ttipiek ere, gehiago emaiten dutelakotz. Herria   2004-01-08

Laborari artzaina, ardiak zaintzen, gasna ekoizten eta saltzen iragaten du bere denbora gehiena. Berria - Kultura   2004-09-03

Laborari bat hil da Haltsun, traktore istripuz. Berria - Ekonomia   2004-07-21

Laborari bakoitzak ordaintzen dituen zergen zati bat departamenduko laborantza ganberaren diruztatzeko izaten da. Berria - Euskal Herria   2004-02-05

Zurezko eskalapoiak egiten dizkiot laborariari eta larruzko botak kapareari. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 34. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Paxkal dugu eleberri honetako protagonista: laborari-seme gazte bat, nabarmentzeko gogorik ez duena, "bigarren izateko beti lehena". Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza» - 8. orr.

Sortzez laborari alaba baina farmazia batean lan egiten zuen, prestatzaile gisa. Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza» - 165. orr.

Laborari haurrak ginen baina gure etxea irekia zen. Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle» - 280. orr.

Laborari etxe batzuen teilatuak hauteman zituzten, errekaren bihurgune batera heltzean. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 229. orr.

Frantzia iparraldean, Aisne departamenduan, badu zazpi ehun hektarako laborari etxalde handi eder bat. Herria   2005-11-24

Laborari ardi esne egileen artean. Herria   2004-01-15

Ez, ez nuen laborari eskolara joan nahi! Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza» - 150. orr.

Euskaldun Gazteriako laborari taldeak. Herria   2003-05-22

Beren dretxo edo eskubideen zaintzeko, bildu ziren laborari sindikatuetan. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi» - 100. orr.

SOS Laborari elkarteak jakin arazten du, [...]. Herria   2005-02-24

Deusetan ez zituen baliatuko bere teologia jakitate zabalak artzain eta laborari herri hartan. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 23. orr.

Laborari mundu hortan sortu zira. Menane Oxandabaratz   «Ez da musik» - 152. orr.

· Hazparneko laborari aprendiz ikastetxea. Herria   2005-09-08

3 (izenondo gisa)

Eta cultor gizon nekazari edota laboraria da, baserritarra kasik, batik bat cultor agrorum adierazpenean. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 296. orr.

Gizaki bikoitzak gona zabal bat zeraman, emakume laborari errusiarren antzera. Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem - 48. orr.

Andre laboraria joatekotan zegoela, ahots sendo batek agurtu zuen ondo-ondotik: [...]. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 36. orr.

Gure baserritar laboraria zeruari begira bizi ohi zen, noiz goiak eguna luzatuko, eguzkia noiz indartzen eta tentetzen ikusiko. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 33. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus