Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

labore 1 iz pertsonen edo abereen elikaduran erabiltzen den ale irintsuko landarea; landare horren alea. ik ale; zereal.

Garia eta garagarra dira lehorreko labore nagusiak.  Berria - Harian   2005-07-23

Belar iharra eta laboreak usteldu egiten ziren; gari-azaoak eta belar-metak simaur bihurtzen ziren.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 178. orr.

Neguan ez dira urritzen lanak: aurreneko garraioak hirira, idortegietan laboreak jo, jotako aleak larrainetik bihitegira eraman, zuhaitzak moztu eta egurra egin, [...].  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 462. orr.

Esportazioko labore berrien zabalkundeak nekazariak lurrik gabe utzi eta hirigune handietara joatera behartzen dituenean.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 108. orr.

Labore batzuk genetikoki eraldatu eta botikak edo plastikoa sortzeko erabili dituzte.  Berria - Gaiak   2004-08-25

Zein herrialdetan landatzen dituzte labore transgenikoak?  Berria - Gaiak   2004-02-28

Transgenikoak ohiko laboreak hobetzeko erabili behar direla dio txostenak.  Berria - Gaiak   2004-05-18

Transgenikoek labore natural asko kutsatu dituztela salatu dute USCkoek.  Berria - Gaiak   2004-08-25

Laboreak lurreko zomorroetatik babesteko erabiltzen den pestizida.  Berria - Gaiak   2006-04-28

Laboreekin eginiko edari bizia.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 12. orr.

2 (multzokari gisa)

Gorri daude landak, dolu dagi lurrak; galdu da laborea, agortu ardoa, ahitu olioa.  Elizen arteko biblia   Jl 1,10

Gatzaren gainera lurra botaz laborea ereiten dutenak.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 320. orr.

Katilu bat esne bete, eta bi eskutada labore bota zizkion.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 33. orr.

Kilo bat ogi osatzeko kilo bat labore behar da; kilo bat txahalki egiteko, ordea, 16 kilo labore.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 87. orr.

Tonaka labore, fruitu eta ortuari ekoizten eta gordetzen zen, eta ez zegoen ehizara irten beharrik.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 276. orr.

3 hed

Segituan, tropikoko laboreak etorri ziren, europarren kontsumorako denak: azukre-kainabera, kafea, kakaoa, geroago kotoia eta kautxua.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 50. orr.

Ameriketatik sartutako kakao edo beste labore asko.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 201. orr.

India, kotoi- ehunen esportatzaile izatetik, inportatzaile izatera igaro zen 1830ean, Ingalaterrak, aldi berean, esportazioko laboreen garapena sustatzen zuelarik (tea, kafea, jutea, kautxua, opioa eta kotoi gordina, ingeles fabriketarako), bere produktuen salmenta finantzatzeko.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 53. orr.

Kuotak kendu eta zergak jaitsiko dizkie ekilorea, azukre kanabera zein etanola edo biodiesela sortzeko erabiltzen diren beste laboreak landatzen dituzten nekazariei.  Berria - Gaiak   2006-02-04

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Etxe hartako labore-lanak jai zuela urte hartan, kaxkar eta ahul geldituko zela soroko uzta.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 253. orr.

Labore-lurren mundu mailako produktibitateak azken mende erdian zehar izugarri gora egin duela.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 71. orr.

Labore-sailei uzta garaian su ematea.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 19. orr.

Whiskya egiteko balio duen labore mota bat, ogia egiteko ere erabiltzen dena.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 122. orr.

Euren espezie barruan ere ikusiko duzu edozeintzuk labore-ale ez direla elkarren artean euren eiteetan alderen bat ez edukitzeko bezain berdinak.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 119. orr.

Azukre-kanabera, banana eta papaia labore gehienak.  Berria - Mundua   2006-03-21

Gure dendara sartu naiz, horretara, eta labore eta pentsu usain bera aditu.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 345. orr.

Urteko gari edo labore uzta.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 167. orr.

Bihi eta labore zakuen bi herenak, abereen bi herenak, idi eta orga pare bat eraman zituzten.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 178. orr.

Labore-opariak eta barkamen- nahiz ordain-oparitzat eskainitako abereak izango dituzte mantenubide Jaunaren etxe aurreko atariaren erdi aldea sagaratu zuen erregeak, erre-opariak, labore-eskaintzak eta bake-oparietako gantzak bertan eskaintzeko.  Elizen arteko biblia   Ez 44,29

Labore inportazio eta esportazio kontuak.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 170. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

labore eskaintza (3); labore mota (3); labore opari (13); labore oparia (16); labore opariak (14)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus