Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

langile 1 iz bere lanetik ogibidea ateratzen duen pertsona; bereziki, lanbide jakin batean sari truke aritzen dena; batez ere, eskuen bidez industrian lan egiten duena.

Erdi dendari, erdi langile, bi aldetakoa aldi berean. Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux - 30. orr.

Gure ikasleen artean, laborari eta langile guti. Piarres Aintziart   «Azken apeza» - 95. orr.

Baiona Ttipia, langile, ofiziale eta etorkinen auzotegia zen. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 43. orr.

Langileek, proletarioek, ekoizleek eta kontsumitzaileek -nahi bezala deitu- dituzten interesak defendatzeko bide bakarra. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 361. orr.

Langileak kostatu zaion lanaren arabera baloratzen du bere obra. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade - 257. orr.

Langileen izerdiak koipeztutako makinak. Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide» - 27. orr.

Langileak gutxiago sufritzen duela heriotzaren larrimina denbora libre asko duenak baino. Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean» - 76. orr.

Ontzitegi nagusiko milaka langile greban egon ziren luzaro. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 397. orr.

Langileek Fabrika Zaharra hartu zutenekoa, Eta penagarritzat jotzen zuen burgesik handienak langileak izatea, espirituz bai behintzat. Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala» - 16. orr.

Langileen buruak esan zidan egun pare batera agertzeko, ziur aski izango zutela leku bat fundizioan. Jon Maia   «Riomundo» - 196. orr.

ik langileburu. 3066

Teknologia berriek ez dutela langileen gehiengoarengan hainbesterako eraginik izan. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 164. orr.

Langileen Alderdiak Brasilen izandako arrakastak. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 155. orr.

Langileen ordezkariek lanpostu eta soldaten gainekoa izaten dute arreta nagusia. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 30. orr.

Eraso gogorrak jasan zituzten langileek egun haietan, eta Bilbon, adibidez, 216 langile harrapatu zituzten aste bakar batean. Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea - 202. orr.

Lau mila langile, gerriraino lokaztuak, soina biluzik. Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai - 98. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Soldatapeko langile zintzo bat. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 82. orr.

Marxek zioen bazegoela langile esplotatu bat baino okerragoa den zerbait: lanik gabeko langile bat. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 251. orr.

Lantegiko langileak 800-1.000 rupia hilero. 3074

Treneko langilea zen Miksch. Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz - 62. orr.

Postako langile baten alarguna. Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz - 110. orr.

Aurrezki-kutxako langilearen txanda zen orain. Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz - 169. orr.

Guk, eraikuntzako langileok, elkartu egin behar dugu. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 266. orr.

Unibertsitateko irakasle eta langileak. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur» - 41. orr.

Azken mailako langilea zen, mandatu-gizon gisa jarria. Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati - 20. orr.

Langile ez-irakasle gehiago. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur» - 114. orr.

Ia esan genezake langile autonomoa zela, bere kontura egiten zuela lan. J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak» - 171. orr.

Herri-administrazio inperialeko langile iraunkorrak. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 86. orr.

Madrilgo Burtsako langileen ordezkari sindikala zen. Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino» - 16. orr.

Emakumezko langile juduen antzera. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 63. orr.

Bada diferentziarik asko goikoen (zuzendari edo kargudunen) eta behekoen (langile soilen) artean. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 184. orr.

Presaka zebiltzan aleman langile saiatuak, baita garagardotegiaren pareko mozkorrak ere. Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati - 116. orr.

Langile buzodunak eskuak galtza urdinetan igurtzitzen. Harkaitz Cano   «Pasaia blues» - 15. orr.

Sarrerako langile gorbatadunari . Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio» - 136. orr.

Makina adimendunek hainbat eta hainbat eragiketetan ordezkatzen dute gizakia, eta milioika langile lepo-zuri eta lepo-urdin bidaltzen dute langabezia ilaretara. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 130. orr.

Langile fina da Faustino. Txillardegi   «Putzu» - 186. orr.

3 irud/hed

Inurriek, langile nekaezin burutsu horiek Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 72. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Langile klasearen ikuspegitik. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 185. orr.

Langile-klase industrial berriak gizartearen egitura berriari egindako ekarpen bereizgarriak. Langile mugimenduak gaur egun dituen arazo nagusiak. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 384. orr.

Bilboko ezkerraldean aste batzuk lehenago izandako langile-mobilizazioen berri jaso zenuten. Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea - 202. orr.

Gipuzkoako Langile Frontearen Manifestua. Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea - 214. orr.

Kiroletako kazetari bat genuen langile-batzordeko burua. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 288. orr.

Hotelaren aurrean langile-etxe batzuk ikusten ziren. Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena» - 152. orr.

Erdi mailako eta behe mailako kualifikazioak dituzten langile kopuru handiak. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 169. orr.

Langile Batailoiak, esaterako, adin guztietako gerra prisioneroekin osatzen ziren. Jokin Urain   «Errotarria» - 39. orr.

Langile-auzoetako giro iraultzazale horren kontrako herra. Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean» - 40. orr.

Langile-ghetto bat oihal-fabrika baten inguruan eraikia. Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux - 28. orr.

Langile jendea bizi zen auzo batean omen zegoen. Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea - 152. orr.

Langile-semeak ziren nire lagun eta ikaskide gehienak ere. Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia» - 15. orr.

Langile-buzoa eramango du soinean. Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi - 292. orr.

· Langile puta andana horiek merezi luketela lanean ariaraztea, ez hogeita hamabost orenez astean, baina bai berrogeita hamarrez, gu laborariak ari garen maneran. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 300. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Ekoizpena gehitzeko teknologiaren gaitasun potentziala lehian ari zela industri langileen eta nekazarien berezko giza uzkurtasunarekin. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 383. orr.

Aitatik semera egundainotik gituk aizkolari, zurgin, maixturu, dupagin, batzuetan bat edo bertze izan zukek harrobi langile edo ehaile, bakan. Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita» - 177. orr.

Larru-langile txukun baten dendan. Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes - 72. orr.

Ellis Islandeko aduana-langileei. Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen» - 81. orr.

Andreasek, jakina, ez zekarren inolako ekipajerik, baina ez atezaina ez igogailuko mutila ez hotel-langileetako inor ez zen horretaz harritu. Matías Mujika   «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth - 57. orr.

Alboan, beste argazki batean, bi hegazti-ale mardul ageri ziren, udal-langile batek zare batean zeramatzanak. Josetxo Azkona   «Patata soro bat» - 151. orr.

DISIPeko jendea, Guardia Nazionala, Ejerzitoa, gizarte-langile zibilak, boluntarioak... Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak» - 31. orr.

6 (izenondo gisa)

Gizon on batekin, gizon langile batekin... Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 183. orr.

Langileak, kristau onak, fededunak oso, Jainkoari esker. Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten» - 63. orr.

Garai batean, Emakume Langilearen Eguna deitzen zen martxoaren 8a. Iñigo Aranbarri   «Hizlandia» - 63. orr.

Ez zen egunerokoa Josu hain langile topatzea halako tenorean. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 61. orr.

Egia erran, oso langilea da, nahi duenean. Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua» - 144. orr.

Apez langileak langile bilakatu ziren bezala. Piarres Aintziart   «Azken apeza» - 44. orr.

"Euskal Herri Langilearen gaineko zanpaketa" izeneko txostenak. jakiteko irrika pizten ziena. Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea - 214. orr.

Esku alferrak txirotu, beso langileak aberastu. Elizen arteko biblia   EsZ 10,4

Zuk badakizu nola egiten diren erle langileak: gelaxka txiki batean sartzen da larba, eta janari eskasa ematen zaio. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 251. orr.

Argia destilatzen zuen Adela hura, eguneroko gauzetan urtez urte ageri zen ipurtargi langile hura, haurren buruak esnatzen zituena, bizi-gogoa ematen ziena. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 217. orr.

· Haur langile gehienak Asian bizi dira: 5-14 urte arteko 122 milioi umek lan egiten dute. Berria - Gaiak   2006-05-05

7 esku-langile ik eskulangile.
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 6 aldiz agertzen direnak)

administrazioko langile (8); behin behineko langile (6); bertako langile (10); bi langile hil (9); bi langile zauritu (6); emazte langile (10); enpresako langile (24); eskoletako langile (8); esku langile (8); etxeko langile (9); fabrikako langile (6); gizarte langile (7); gizon langile (17); herriko langile (25); hezkuntza saileko langile (6); hildako langile (7); komunismoaren aldeko langile (7)

langile andana (10); langile ari (17); langile aritu (7); langile aritzen (7); langile armatuak (7); langile arruntak (8); langile asko (29); langile askok (18); langile atxilotu (13); langile atzerritar (6); langile atzerritarrak (8); langile atzerritarrei (7); langile atzerritarren (12); langile autonomo (6); langile autonomoen (11); langile auzo (8); langile bahitu (11); langile bakar (8); langile bakarra (6); langile bat hil (58); langile bat larri (7); langile bat xekatzen (10); langile bat zauritu (13); langile bat zendu (6); langile batzordea (15); langile batzordeak (44); langile batzordearen (8); langile batzordeko (29); langile berri (18); langile berriak (10); langile enplegatzen (6); langile eta enpleatu (7); langile etorkinen (10); langile falta (6); langile fina (15); langile finak (8); langile finko (13); langile gazte (6); langile gisa (18); langile gutxi (7); langile gutxiago (7); langile hil (53); langile hil dira (25); langile izan (12); langile izango (7); langile kalean geratuko (6); langile kaleratu (20); langile kaleratuko (16); langile kaleratuko ditu (7); langile kaleratzea (13); langile kaleratzeko (12); langile kanporatu (8); langile klaseak (8); langile klasearen (15); langile kopurua (33); langile mugimendu (8); langile mugimenduaren (6); langile ohi (13); langile ohia (7); langile ohiak (16); langile ohiek (29); langile ohiek deituta (7); langile ohien (8); langile on (7); langile ona (6); langile porrokatua (12); langile sindikat (6); langile sindikatak (13); langile soil (6); langile talde (22); langile talde bat (8); langile taldea (9); langile xume (9); langile zauritu (11); langile zintzo (7)

navaleko langile (9); saileko langile (7); saileko langile gisa (6); udaleko langile (6); urteko langile (12); urteko langile bat (11); zerbitzuetako langile (6)

emazte langilea (7); gizon langilea (15); jende langilea (7); langilea hil (12); langilea hil zen (6); langilea izan (14); langilea zela (8); langilea zen (15); urteko langilea (12)

; azpikontratetako langileak (6); behin behineko langileak (6); bertako langileak (18); caballitoko langileak (7); enpresako langileak (21); enpresetako langileak (7); eraikuntzako langileak (6); gizarte langileak (12); greban dauden langileak (11); herriko langileak (7); kanpoko langileak (7); langileak euskalduntzeko (9); langileak hartuko (6); langileak izan (12); langileak kaleratuko (6); langileak kontratatzeko (7); langileak kontratatzen (7); langileak lanera (8); langileak ziren (12); ospitaleko langileak (7); postako langileak (6); udaleko langileak (8); urtegiko langileak (6

zerbitzuetako langileak (15)

emakume langilearen (8); langilearen eguna (6); langilearen heriotza (9)

eskatu zien langileei (6); langileei ordaintzeko (8)

anbulantzietako langileek (6); azpikontratetako langileek (6); baionako erietxeko langileek (6); bertako langileek (13); caballitoko langileek (16); enpresako langileek (40); eraikuntzako langileek (10); erietxeko langileek (8); eskatu dute langileek (6); eskoletako langileek (13); etxeko langileek (7); euskotreneko langileek (8); haur eskoletako langileek (12); konpainiako langileek (11); langileek adierazi (8); langileek egin (9); langileek egindako (10); langileek elkarretaratzea egin (12); langileek eskatzen (6); langileek greba egin (7); langileek greba egingo (6); langileek greba hasi (7); langileek salatu (16); langileek salatu dute (8); langileek uste dute (6); larrialdietako langileek (8); ontziolako langileek (10); udal langileek (10); volkswageneko langileek (12); zerbitzuetako langileek (8)

langileekin bat egin (6); langileekin batera (11)

administrazioetako langileen (8); administrazioko langileen (13); aldi baterako langileen (6); bertako langileen (9); caballitoko langileen (9); emakume langileen (8); enpresa eta langileen (6); enpresako langileen (27); enpresako langileen batzordeak (6); enpresetako langileen (6); eskoletako langileen (11); etxeko langileen (9); haur eskoletako langileen (11); herriko langileen (9); hildako langileen (7); korsikako langileen (9); kurdistango langileen (38); kurdistango langileen alderdia (10)

langileen aldarrikapenak (8); langileen alde (11); langileen aldeko (14); langileen alderdi (7); langileen alderdia (12); langileen alderdiak (10); langileen alderdiaren (9); langileen alderdiko (22); langileen baldintzak (16); langileen batzarrak (8); langileen batzordea (40); langileen batzordeak (161); langileen batzordean (11); langileen batzordearekin (10); langileen batzordearen (29); langileen batzordearen gehiengoak (9); langileen batzordeari (29); langileen batzordeko (146); langileen batzordeko buru (8); langileen batzordeko kideek (6); langileen batzordeko ordezkariak (6); langileen batzordeko ordezkariek (7); langileen batzordeko presidente (37); langileen batzordeko presidenteak (25); langileen bizkar (8); langileen diziplina batailoietan (6); langileen egoera (28); langileen eguna (6); langileen erantzuna (6); langileen eskaera (6); langileen eskariak (7); langileen esku (10); langileen eskubideak (49); langileen eskubideen (20); langileen gehiengoak (6); langileen greba (11); langileen interesak (7); langileen interesen (7); langileen kopurua (15); langileen lan baldintzak (33); langileen lanpostuak (6); langileen ordezkari (13); langileen ordezkariak (37); langileen ordezkariei (27); langileen ordezkariek (76); langileen ordezkariekin (21); langileen ordezkarien (14); langileen osasuna (13); langileen parte hartzea (6); langileen protesta (7); langileen segurtasuna (10); langileen seme (6); langileen sindikatuek (6); langileen soldata (10); langileen soldatak (26); langileen soldaten (6)

navaleko langileen (39); navaleko langileen batzordeko (18); ontziolako langileen (10); sektoreko langileen (8); soldadu langileen (7); soldadu langileen diziplina (7); soldatapeko langileen (6); udal langileen (13); udaleko langileen (10); udaletxeko langileen (8); udaletxeko langileen batzordeko (6); volkswageneko langileen (8); zerbitzuetako langileen (9)

langileren kaleratzea (6); langileren lanpostuak (7)

langileri eragingo (8); langileri eragiten (15)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus