Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

larruki 1 iz larru onduaren zatia.

Raduan Husaini larruki baten gainean eseria zegoen eta arrosarioa aletzen ari zen. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 123. orr.

Oihalkiak nasaiki koloratuak, kolorezko kristalkiak gasagarrean edo labean landuak, larrukiak, xirio apaingarriak, haurrentzat zurezko apainki eta puzzleak, larru eta txapinak, joiak, eltzeak... Herria   2002-12-19

2 pergaminoa. ik larrutx.

Larrukiak egiteko antxumearen larruak erabili ohi ziren maiz. J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau» - 68. orr.

Larruki bakoitzeko poro bakoitza tranpa bat bezala zen kopiatzailearentzat. J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau» - 68. orr.

Hitza hor behean ageri den eran idatzi ohi zen larruki baten gainean eta lepotik zintzilika eraman linozko hari batekin. J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau» - 165. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus