Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

latz 1 izond zimurrez, pikorrez edo irtenunez betea dagoelako, ukimenari atsegin ez zaiona. ik lakar. ant leun.

Nekazarien oihal latzezko beroki lodiez estalirik zeuden. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 167. orr.

Ehun latzezko zakutxoetan. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 72. orr.

Ehunki latza kolpeka joaz lantzeko eta tinkatzeko tresna hidraulikoa. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 151. orr.

Hil-tunika zakuki latzez estaltzea eskatu zuen. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 324. orr.

Paper latzean bildutako zorroak garraiatzen. Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf - 154. orr.

Tunika zarpail eta latz batekin. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 229. orr.

Erregutzaileen jantzi latza jarri dut. Elizen arteko biblia   Ba 4,20

Alfonbra zatar eta latz haren gainean lo jarraitu zuen. Jasone Osoro   «Korapiloak» - 29. orr.

Garondoan azal latza zuen, txerriaren larru gorrizta iduri. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 281. orr.

Are izugarriagoa izan zitzaion bere hatz luzeak azal latz gogorreko oinetan zehar irristatzean sentitutakoa. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 27. orr.

Gorputza bere osoan arantza legezko ile luze latz zorrotzez josia. Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea» - 282. orr.

Buruko ile latz gogorrak laztantzen. Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev - 165. orr.

Nire eskuak giltza handi eta hozkadunaren gain latzari kontzen zionKale garbitzaileek, bi ordutik behin, zola garbitzen zuten ur ugariz, eskuila latzak pasatzen zituzten orban gorriak kentzeko Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 267. orr.

2 irud/hed

Ardo txuri, ardo gorri, ardo beltz, ardo latz eta ardo goxo... Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 349. orr.

-Isilik! -esan zuen bat-batean ahots latz batek. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 71. orr.

Beso-zangoak gotor zituen, boza ortots, ipurdia latz, burua arin eta odola adin ederrean bezain bero. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 49. orr.

Limoi saskitxoen urrin saminak, bakailao bilduen usain latzak. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 257. orr.

Orduan, ura eman zenien harkaitz latz batetik. Elizen arteko biblia   Jkd 11,4

Baziren heriotzaren beste seinale batzuk ere: gogoa izuz eta esturaz perturbatua, bekosko errukarria, aurpegi latz eta sumindua, [...]. Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio - 459. orr.

Soldadu erraldoi haren eztul latza entzun nuenean Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da» - 86. orr.

3 gogorra, nekagarria. (gauzei buruz)

Baina gizona astindualdi latz batekin bizitza guztirako porru eginda gelditzen da. Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 206. orr.

Belarrondoko latz bat emon zidan, lurrera jaurti ninduen. Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri» - 11. orr.

Lurrean zegoen zakuak ere ostiko latza jaso zuen. Josu Landa   «Odolbildua» - 164. orr.

-Zaflako latzagoak hartu nitian atzo. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 220. orr.

Kolpe latz hark azken pozak suntsitu zizkion. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 410. orr.

Jipoi latza hartzeko zorian zen. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 244. orr.

Ixtripu latz batek betirako eraman du Beñat Jaury ahatsarra. Herria   2004-09-23

Astelehen aratsaldean, auto ixtripu latz bat gertatu da Ezpeletatik Zuraiderako bidean. Herria   2004-08-12

Bide latzetan ibiliz. 6163

Ibilbide latz eta luzeaz nekatuta. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 309. orr.

Iduri du ez dela gerlaren burrunba latz eta hasperen izigarrietaz besterik entzuten. Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita» - 110. orr.

Garrasi latzak izango dira Egipto osoan. Elizen arteko biblia   Ir 11,6

Trumoi eztanda latz batek berritu zuen erasoa. Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?» - 103. orr.

Zauri izugarriz, zauri latz eta iraunkorrez, gaixotasun gaizto eta sendaezinez. Elizen arteko biblia   Dt 28,59

Keinu latz batez jakinarazi nion ez nekiela nortaz ari zitzaidan. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 246. orr.

Irudi latz haiek ekarri nituen berriro gogora. Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua» - 147. orr.

Izozte beldurgarria gertatu zen, mahastiak denak ihar erreta utzi zituen izozte latz berandukoa. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 190. orr.

Eremu latz batean jarri zara, haizetearen jostailu. Javi Cillero   «Hollywood eta biok» - 211. orr.

4 (gauza abstraktuei buruz)

Latza da gaizkileen azkena. Elizen arteko biblia   Jkd 3,19

Aurrerapenak mudantza latzak ekarri zituen hirira. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 178. orr.

Bizimodu latz haren bozkario mingots guztiak ezagutu zituen. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 74. orr.

Hilabete latz horien ondotik, husturik nengoen. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 193. orr.

Hiriak itxura latz eta goibela izan arren. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 376. orr.

Beste proba latz bat gainditu nuen. Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua» - 152. orr.

Bihotz zokoan sekretu latz bat daramaten bi neska gazte. Pablo Sastre   «Eguzkipekoak» - 119. orr.

Urtarrileko goiz latz batean. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 192. orr.

Beldur latz ikaragarri batek hartua nago, hatsa tapatzen didan beldur batek. Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina» - 130. orr.

Sormen-krisi latz batean hondoratu zen berriro. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 11. orr.

Depresio latz baten mendean erori zen. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 47. orr.

Etxe guzia ixiltasun latz batek hartua zeukan. Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina» - 146. orr.

Nolatan ez duzu zeure egoera latz horretatik ateratzeko biderik aurkitu? Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 482. orr.

Latzak izan behar inondik ere Uraleko mugatik harantz jazotzen ari ziren gertaerek. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 39. orr.

Bidegurutzea gurutzebide bihurtzen zaio, sofrikario latz, oinaze gorri. Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza» - 8. orr.

5 (personei buruz)

Gizon latz horien begiko egin nintzen. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 272. orr.

Lagun latz eta hitz gutiko, inon bada eta. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 46. orr.

6 (adizlagun gisa) ik lazki.

Latz jotzen duela material honek! Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 196. orr.

Kanoiak ari izan dira berriro ere, mendebal aldeko mazela harritsua latz astinduz. Txillardegi   «Putzu» - 139. orr.

Gizona, latz ari baitzen sufritzen alabaren egoera larriagatik [...]. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 446. orr.

Latz beldurtu nindinan. Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison - 95. orr.

Latz egin nuen lan, ahal izan nuen bitartean. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 257. orr.

-Lana latz egin duk hik bart, inondik ere... Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora» - 29. orr.

Baietz erantzun zion, latz, gogoz bestera. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 116. orr.

Aitak eskua luzatu zidan, latz, nire beso erabilgarri bakarrera biltzeko astirik eman gabe. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 238. orr.

Florentek alde egin zuen gaitzespen oihuen artean, itxura latz, belarriak entzungor. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 174. orr.

· 7 iz ipar laztasuna.

Halako latz bat, halako pisu bat... Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina» - 80. orr.

-Ai, latzaren latza! -esan zuen L-k. 6200

· -Latzak pasatuko zitiztenan etxe horretan. Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison - 342. orr.

8 (-en atzizkiaren eskuinean)

Egia bere latzean pairatu. Itxaro Borda   «%100 basque» - 47. orr.

Kolpearen latzak sortutako hire begitazio bat duk beltzez jantzitako gizonarena. Oi, hau bidegalduaren latz eta gogorra! Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak» - 134. orr.

Indian zeruaren ederra eta infernuaren latza elkarturik aurkituko dituzu. Gotzon Garate   «India harrigarria» - 7. orr.

Eginbeharraren latzagatik ere. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 264. orr.

9 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Bere tinbre biziak, altuak, latz puntu deigarri bategaz eta ezarten deutsan garboagaz, eskegita zaroazala emoten dau. Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak» - 28. orr.

Langilea, latz-antxa, nabarmenkeriaren etsaia, ezkondua eta bi seme-alabaren aita. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 179. orr.

Katu-amak, muzindu, puzka hasi, eta behatzetatik burugaineraino latz-harrotu zituen ileak. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 68. orr.

10 latz-latz

28 urterekin, astronomiako problema latz-latz bat ebatzi nahian aritu zen Euler. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 419. orr.

Udazkenean, eskuak latz-latz zeuzkatela etxera heldu eta, biharamunean bertan zeta finarekin joste lanean hasi behar zuten Pablo Sastre   «Eguzkipekoak» - 153. orr.

11 paper-latz

Handik etorri zen Hélèneren alaba, larru argia, paper-latz bustiaren kolorekoa. Pablo Sastre   «Eguzkipekoak» - 272. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

ahots latz (5); arazo latz (5); berri latz (6); borroka latz (6); egoera latz (11); egun latz (4); eremu latz (5); garai latz (8); gertaera latz (5); gertakari latz (18); halako latz bat (4); ixtripu latz (7); ixtripu latz bat (4); kalpar latz (8); kolpe latz (7); lana latz (4); latz egin (6); latz egiten (5); une latz (12); une latz hauetan (4)

arazo latza (13); arrisku latza (10); berri latza (15); bidaia latza (4); bide latza (5); biziera latza (5); bizimodu latza (9); bizitza latza (5); borroka latza (36); borroka latza izan (6); egia latza (4); egoera latza (44); egoera latza dela (4); errekontru latza (7); erronka latza (23); gertakari latza (10); guziz latza (5); haize latza (4); ixtripu latza (5); kolpe latza (63); kolpe latza hartu (5); kolpe latza izan (26); kolpe latza jaso (7); kontu latza (5); krisi latza (4); kritika latza (4); lan latza (5); min latza (5); oihu latza (4); oso latza (25); urte latza (5)

gero eta latzagoa (6)

arazo latzak (10); baldintza latzak (4); biziki latzak (4); borroka latzak (7); egoera latzak (4); eztabaida latzak (4); garai latzak (10); gertakari latzak (6); kolpe latzak (4); kritika latzak (4); ondorio latzak (37); ondorio latzak izango (5); oso latzak (9); tortura latzak (6); uholde latzak (7); une latzak (33); une latzak bizi (11); une latzak izan (7); urte latzak (10); urte latzak izan (4)

egoera latzaren (4)

bere latzean (4); borroka latzean (4); egoera latzean (8)

kolpe latzegia (4)

borroka latzen (5)

unerik latzena (6)

unerik latzenean (5)

bide latzetan (5); une latzetan (10)

ahots latzez (25); oihal latzez (6)

oihal latzezko (8); oihal latzezko beroki (7)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus