Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

lauki 1 iz lau aldeko poligonoa; bereziki, lau aldeak berdinak eta arteko angeluak zuzenak dituena. ik koadro 4; karratu1 2.

Pertsona bati oso irudi bakun bat erakusten bazaio ere (zirkulua, hirukia, laukia), [...].  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 67. orr.

Triangeluaren ordez laukia.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 150. orr.

Irudiaren inguruan lauki bat marraztu zuen gero.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 37. orr.

Leihoaren argizko laukia.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 163. orr.

Pantailako laukiaren behe aldeak jo ninduen begietara.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 272. orr.

Ispiluaren laukiaren alde batera zein bestera eskuak luzatzen ikusi zuen Ruche jaunak don Ottavio, ispilua zuzen jarri nahiko balu bezala.Ahotik odola zeriola, espaloira eraman zuten gizona, laukiekiko txalekotik burua zintzilika.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 453. orr.

Laukiekiko gorbataren gainean orratz errubidun bat agerian zeukalarik.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 150. orr.

Orain hirurogeita lau laukiko taula hau dugu.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 222. orr.

Joko hunek 63 lauki dauzka, bakotxak zerbait berezi manatzen diola jokolariari.  Herria   2002-12-12

Hurrengo laukian XX. mendeko filosofiaren mugimendu nagusiak irudika ditzakegu: [...].  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 92. orr.

Une hartan animazio handia zegoen borrokarako laukietako nagusian, klubeko izarra zen Manu Kid Sanchez, pisu astunetako txapelduna, berton ari baitzen erakustaldi bizian.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 53. orr.

2 (izenondoekin)

Lauki handi bat zegoen lurreko zementuan marra beltzez markatuta.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 138. orr.

Haran zabal bat ikusten dute euren oinetan, pabiloi industrialen lauki argiztatuak han-hemenka.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 16. orr.

Lauki borobila ez existitzeko arrazoia haren izaerak berak ematen du, kontraesan bat bere baitan baitauka.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 49. orr.

· Lauki gorrizko alkandora batez jantzirik.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 50. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Gela txiki lauki formakoak.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 63. orr.

Gu bizi garen gela lauki itxurakoa da; mahaia, baxua eta biribila.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 55. orr.

Guziz samurrak Nichollas Hampersen zurezko lauki egiturak hain onirikoki marraztuak eta koloreztatuak.  Herria   2004-01-15

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Gas-sua, lapiko zikina, non pasta hondarrak ageri baitziren, eta poltsan zegoen ogi-laukia.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 97. orr.

5 (xake jokoan) ik laukitxo 2.

Nire begiek taulako lauki guztiak aztertu zituzten, pieza bakoitzaren posizioaren berri emanez bat-batean pizturiko garunari.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 20. orr.

Bi aldiz aztertu behar izan nuen jokaldia, piezaz pieza eta laukiz lauki aztertu ere.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 35. orr.

Neuk ere lauki hartaraino eraman nuen erregina beltza.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 20. orr.

Ezinezkoa zen jokalari alemanak bere erregina lauki hilgarri hartara mugitu izana.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 20. orr.

Gainera, erregea oso motela duk: aldiko lauki bat baizik ez duk mugitzen.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 97. orr.

Alfilak, ordea, beti kolore bereko laukietan barrena ibiltzera kondenatuta daude, hori dute patua.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 25. orr.

6 ate edo leiho bat, edo margolan edo argazki bat inguratzen duen eta eusten dion egitura modukoa.

Marrok atearen laukiaren kontra ipini zuen besoa, eta azpitik igaro behar izan nuen aretora sartzeko.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 121. orr.

Paretak lauki urreztatuekiko antzinako erretratuz beteak zeuden.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 77. orr.

Margolanak lauki urrekara bat zeukan, eta pareta zuri batean zegoen eskegita, kajoiz betetako gerezizko altzari baten gainean.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 28. orr.

Bonbillak lotzen, tapizak astintzen, leiho-lauki hondatuak konpontzen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 207. orr.

7 margolana.

Hormetan hiru lauki abstrakto kaskar edo, gehienez ere, lekuan lekuko paisaia azkarren bat, akuarelaz egina jeneralean.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 128. orr.

Berniza eman behar diet Rastroan erositako bizpahiru laukiri.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 32. orr.

Gelako pareta zuri lauki simetrikoz osatuak.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 138. orr.

Hemeretzigarren mendeko laukia duzu hori, inondik ere.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 54. orr.

Horrek erran nahi du, ideiak ikusten dituztela lauki bateko pintura mutu batzuk bezala.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 223. orr.

Jesusen Jaiotzaren eta Igokundearen eta haren Amaren Jasokundearen laukiak.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 67. orr.

8 (izenondo gisa)

Orri laukia esku batean hartzea aski zen beste eskua boligrafo baten bila hasteko.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 6. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

lauki bat marraztu (6); lauki itxurakoa (3); lauki luze (3); lauki luzeak (4); lauki luzeak zeharka (3); lauki zuzen (9); paperezko lauki (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus