Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

lertsun (orobat lertxun g.er.) iz kurriloa, hegazti zangaluzea.

Lertsunek berriz arto lekuak hobeki baliatzen. Herria   2004-01-15

Hasten dira antzoki erdian dantzan, lertsunen hegaldia bailitzan. Berria - Kultura   2004-04-01

Amerikanoen zilarrezko hegazkinak ikusi genituen, lertsunak iduri, lerro-lerro heldu, eguzkitara, Biarritzeko hiriaren bonbardatzera. Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz» - 132. orr.

Guk ikusi dugun andere hortarat itzuliz, badira oraino, erromes ala beilari, larrazken huntako lertsunen gisan, beren biziko bide xuxenaren keta dabiltzanak. Herria   2001-11-01

Villalbillaz oroit naiz, elizaren dorrean lertsunak ikusi baigenituen, bizikletaz pasatu ginelarik gaztaroan. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 113. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

lertsun lerdena (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus