Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

lurreratze 1 iz lurrera jaistea; lurrera etortzea.

Lurreratzeak beldur handia ematen dit, ez aireratzeak bezainbat, baina handia nolanahi ere. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 222. orr.

Banekien, larritasunezko lurreratze batean, arriskua izaten dela hegazkina jo-eta-txikitu edota sutan kiskaltzekoa... Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 26. orr.

Jaisten ari ginen, nahiz eta, esana zigutenez, bi motorrekin ere nahikoa omen, pneumatiko-parea hantxe, airean geldirik, edozein lurreratzeren aurretixe bezala. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 26. orr.

Ontziratzeak eta lurreratzeak, italiarrekin eta falangista espainiarrekin izandako gorabeherak kontatzen jarraitzen du Dupuyk. Jokin Urain   «Errotarria» - 35. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Goi-goian bezalaxe gindoazen, lasai samar eta lurreratze-gurpilik gabe. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 27. orr.

DC-7 edo Super-Constellation-en bat edo beste igarotzen zen hegaz, lurreratze-trena jadanik aterata. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 176. orr.

3 lurreratze pista aireportu batean, lur hartzeko pista.

Helburua, aireratze eta lurreratze pistaren luzeera 1.754 metrotik 1.454ra gutxitzea da. Berria - Euskal Herria   2004-05-02

4 irud/hed

Lurreratze pistak besteok ere behar ditugu, ez ETAk bakarrik. Berria - Euskal Herria   2004-05-14

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aireratze eta lurreratze (3); lurreratze moduluak (5); lurreratze pista (3); lurreratze trena (3)

huygensen lurreratzea (3); larrialdiko lurreratzea (4); larrialdiko lurreratzea egin (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus