Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

lursagar (orobat lur-sagar eta lusagar g.er.; Hiztegi Batuan lursagar agerten da) iz patata.

Nahi dute lursagarrak landa ditzagun armadaren hazteko. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 240. orr.

Edozein armadetan bezala, salda mehe eta lursagar gurintsuz bazkaltzen ziren, arratsaldeetan militarrez bezti, formazio teorikoa irentsi aurretik. Itxaro Borda   «Hiruko» - 17. orr.

Eta hamabi hektarea hartan bildutako pilo bat arto, tomate, tipula, lusagar eta babarrun jana nago ni. Txillardegi   «Labartzari agur» - 43. orr.

Lur-sagar egosi bat edo bertze botatzen zieten Joanesi eta harekin batera lanetik itzultzen zirenei. Eneko Bidegain   «Anbroxio» - 140. orr.

Lursagar gordina jaten nuen ogi tartean. Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq - 43. orr.

Kuiattoa esne opil gisa, lursagar xigortuekin. Herria   2003-04-03

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus