Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

magia (orobat majia g.er.; Hiztegi Batuan magia agertzen da) 1 iz azti lana, isileko edo ezkutuko bidez gertakari itxuraz miragarriak sortzeko antzea; antze horri dagokion jakintza.

Hagridek ez zuen magia egiteko baimenik. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling - 102. orr.

Ez dugu magiarik egiten. Andoni Egaña   «Hogeita bina» - 15. orr.

Hamaika aldiz egon zen Harry magia erabiliz Hedwigen kaiola irekitzeko zorian. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling - 14. orr.

Magia ikasten zuela gauez. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 8. orr.

-Hortaz, honezkero magia asko jakingo duzu zuk. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling - 92. orr.

Hitzen magia liluragarria. Iñaki Arranz   «Hitza azti» - 59. orr.

Liburu haiek Alde Iluneko Magia ahaltsuaren sekretuak gordetzen zituzten. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling - 178. orr.

Azti batek magia beltza ez erabiltzeak ez du esan nahi ezin duenik erabili. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling - 130. orr.

Goi-mailako magia beltza behar da honetarako... Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling - 123. orr.

Iragarkizunak eta magia zuria. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 397. orr.

Iraganaren presentziak hiri batzuei ematen dien magia. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 153. orr.

Magia moduko batek dena bideratuko balu bezala. Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan» - 85. orr.

Igarpena da magiaren adarrik zehaztugabeena. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 92. orr.

Astrologiaren, iragarpenen eta magiaren lurralde zingiratsuetara. J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak» - 51. orr.

Hara iristean, armairuko atea kolpean zabaldu zen magiaz. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 30. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) ik magiko.

Magia-kutsu bat izaten du beti, haietan, biziak. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob - 148. orr.

Eskatzen dizugu gogoratzeko magia-ekintzak. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling - 24. orr.

Kopistaren magia joko harrigarri batez. Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges - 78. orr.

Bat-bateko bertsoak badu magia itxurarik baina ez da magia. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza» - 80. orr.

Magia bidez elkar desarmatzen jardun zuten. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling - 283. orr.

Hasiberrientzako / magia-ikastaroa postaz. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling - 110. orr.

Makur konprenitu ez banion, magia istorio zirtzilen bat. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 162. orr.

«Magia ukitu bat zabaltzen» saiatzen da. Berria - Kultura   2004-12-08

Magia Legea Betearazteko Patruilako hogei kidek eraman zuten Black, eta Pettigrewi Merlingo Ordena, lehen klasekoa, eman zitzaion. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 171. orr.

3 magiazko izlag ik magiko.

Harpa berriarekin edota magiazko trikimailuekin. Joanes Urkixo   «Gerlari zuria» - 95. orr.

Benetako magiazko enkantamendu batzuk. Joanes Urkixo   «Gerlari zuria» - 122. orr.

Mundua magiazko karpa bat da. Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams - 186. orr.

Eroentzat ezinik ez dago, sinetsi ezinezkoa desagertu da, magiazko gauzak ohiko dira eta naturaz goitikoak etxeko. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 339. orr.

Ezin dut, beraz, esan magiazko indarrez erakarritako aingeru gaiztoak izan direla sugeen eta igelen sortzaileak. Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin - 296. orr.

Nire gela ke eta erretxina usain magiazko hartaz hanpatzen zenean. Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry - 68. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus