Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

mahairatu, mahaira, mahairatzen 1 da ad mahaian jarri.

Bilkuretarik etxerakoan mahairatzen naiz, Xiberoko Botza irratia piztu ondoan, hozkailutik gasna peza gottorra ilkirik desiraren ausiki ozenez gauaren hondarki ilunak irensten ditut. Itxaro Borda   «%100 basque» - 152. orr.

Kaliforniako baso bat ardo txuri eta egunkaria eskatu zizkion zerbitzariari mahairatzean. Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia» - 148. orr.

Ilunkeran, leihotik, Koloman ikusten dut, ohi bezala atzeko gelan mahairaturik. Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof - 101. orr.

Sekula ez ahaztu hamahiru elkarrekin mahairatzen direnean, aurrena altxatzen dena hilko dela lehenengo! Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 187. orr.

2 du ad mahaian jarri. ik mahaigaineratu.

Afaria berehala mahairatuko zuela esan zidan. Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak» - 164. orr.

Ordu pare baten buruan, urin pankreatikoek gose atzeraezina iragartzen zioten, ordea, eta camember gazta puska usaintsu bat mahairatu zuen, errioxako ardo beltzaren laguntzaz jateko asmoz. Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik» - 63. orr.

Zerbitzariek berotegiko fruta mahairatzen dute. Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai - 111. orr.

Jesar zaitez, mesedez, esan dio Lainezek Juanari, honek arrautzak eta patatak mahairatu dituenean. Pello Lizarralde   «Larrepetit» - 74. orr.

3 (gauza abstraktuak)

Ahal duen bezain eztiki mahairatuko du berriro bere galdera. Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee - 147. orr.

Bi proposamen mahairatu ditu. Berria - Euskal Herria   2004-04-29

Egoeraz baliatuta eta alkoholaren indarrak harrotuta, Lauaxetari buruz azken egunotan buruan bueltaka ibilitako ideia edo teoria batzuk mahairatu nituen. Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi» - 128. orr.

Klimatologiak mahairatuko dizkion datuak aztertu, hango eta hemengoak erkatu, [...]. Pello Zabala   «Zeruan zer berri» - 177. orr.

Ez baitut aldartea hondatu nahi hain gai ezatsegina mahairatuz. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 225. orr.

Mende bukaera nahasiaren bezperan Euskal Herria kolpatzen zuten gaiak mahairatu genituen, deus ez bailitzan: euskararen biziraupena, ikastolen estatutua, [...]. Itxaro Borda   «%100 basque» - 198. orr.

Legegintzaldi berriaren hasieran auzia mahairatzea eta eztabaidatzea «positiboa» dela adierazi du. Berria - Mundua   2004-05-22

Baina une honetan bi auzi mahairatzen zaizkigu: gertaldien artekoa al da erlazio kausala? zer da gertaldi bat? Askoren artean   «Filosofiako gida» - 180. orr.

Horiek horrela, filosofoek mahairatu dituzten politikari buruzko galderak ere asko eta askotarikoak izan dira. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 217. orr.

Azkenik, XX mendeko Estetikaren azken garapenak mahairatuko dira. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 9. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus