Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

mahaspasa (orobat mahats-pasa g.er. eta maspasa g.er.) 1 iz mahats ale idortua, guztiz gozoa.

Irina, piku-opilak, mahaspasa, ardoa, olioa, behi eta ardi ugari. Elizen arteko biblia   1 Kro 12,41

Ez du inolako mahats-zukurik edango, ez eta mahatsik edo mahaspasarik jango. Elizen arteko biblia   Zen 6,3

Gu bakarrik utzi aurretik, poltsikoak mahats-pasaz bete zizkigun. Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem - 95. orr.

Mahaspasa maskalak, sagar makatzak, basaran garratzak... Iñaki Arranz   «Hitza azti» - 207. orr.

Bi libra mahaspasa. Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison - 92. orr.

Mahaspasazko ogi bat egiteko. Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison - 335. orr.

Miepek mahats pasazko pastel bat bidali digu. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 318. orr.

Mahaspasazko plumcake zoragarria atera zenuen xorrotik. Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko» - 27. orr.

2 adkor mozkorraldia.

Mahaspasa galanta zeneraman aldean kabroi horrek! Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko» - 14. orr.

-Hau da mahaspasa martitzen buruzuri batean! Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko» - 230. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Piku-opil puska bat eta bi mahaspasa-mordo ere eman zizkioten. Elizen arteko biblia   1 Sm 30,12

Ogia eta okela-zati bana eta mahaspasa-opil bana eman zizkien. Elizen arteko biblia   1 Kro 16,3

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus