Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

mailegatzaile (orobat mailegatzale g.er. eta mailegutzaile g.er) 1 iz (zerbait) mailegatzen duen pertsona. ik mailegari.

Itsasontzia eta zamak jomugara heltzen baziren, mailegatzaileei dirua itzultzen zitzaien, eta irabaziak banatzen ziren. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 25. orr.

Guzti-guztiak bat zeuden, politika kargudun, ekonomia jardule, instituzioetako arduradun, diru mailegutzaile, Muskildi herrian atzo estreinatu zen Azkorria [...] gasnategi kooperatibaren bilakabidea goraipatzeko. Berria - Ekonomia   2006-01-19

2 (hitz elkartuetan)

Errotikako erreformarik gabe, NDFk azken mailegatzaile-eginkizun benetakoa bete dezan [...] erantzukizun hori Nazioarteko Erregulazioen Bankuak (NEB) har dezake epe luzera. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 176. orr.

· Jorge Esparza, Luis Roldanen esku-mailegatzailea, eta Agustin Guardia Palau abokatua. Berria - Euskal Herria   2004-10-19

· FMI nazioarteko diru mailegatzale erakundea griñatua zagon-, nola buru egin hoinbertze herri jotzen dituen gaitz horri. Herria   2001-07-19

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus