Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

mailukada 1 iz mailu ukaldia, mailu kolpea.

Oholtza gainean, arotz bat ari da azken mailukadak jotzen turkoen ate gaineko gortina gorriaren euskarriari. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 198. orr.

Tona banako muturrekoak izaten ziren haiek, ingudean jotako mailukadak bailiran astiro eta gupidagabe emanak. Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi - 264. orr.

Arka egiten ari zirenen mailukadek iratzarri zuten. Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges - 196. orr.

Oraingoan bai, ate hotsa ozena izanen da, epailearen mailukaden modukoa. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 112. orr.

Entzuten dituzu mailukadak, Dolors? Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri» - 152. orr.

Haren mailukaden hotsarekin, eszena-zuzendaria lasterka azalduko da kamerinoetako atetik. Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello - 18. orr.

2 irud/hed

Nire bihotzaren mailukadak ziren. Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri» - 113. orr.

Itxaron-min geldigarri halako bat jabetu zen nitaz, eta beldur nintzen bihotzaren mailukadek ez ote ninduten bertan gelditzera behartuko... orduan nire ondoan paratu zinen. Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig - 33. orr.

Nire zorionaren erdian dardarka hasi nintzen, belarrietan mailukaden antzean ari zitzaizkidala hitzok: kito, kito eta ahaztu! Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig - 54. orr.

Izuak buruan danba jotzen zuen, mailukada bortitzez, kolpe bakoitzean puntaparix bat ziztatuz, erle elegante batek pozoiaz hil nahiko balu bezala. Jasone Osoro   «Korapiloak» - 137. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Bakotxak izentata geunkan geure mailukada kopurua. Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak» - 53. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus