Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

maitale 1 iz norbait edo zerbait maite duen pertsona. ik maitatzaile.

Argiaren maitale eta arratseko ilunaren etsai diren larretxoriak. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 832. orr.

Egiaren maitale sutsua den zientzialaria. Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da» - 91. orr.

Naturaren eta Euskal Herriaren maitale suharra da urruñar argazkilaria. Herria   2003-07-24

Lagun iezaguzue, arren, zuek bezalakoak gara, katolikoak, zibilizatuak, ordenaren maitaleak, europarrak... Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua» - 49. orr.

Alabaina hirira etorriz geroztik zaratarik gabeko minutu apurren maitale bilakatua zen. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 140. orr.

Maitale ziren: ezaguerarenak, jakituriarenak. Fernando Morillo   «Gloria Mundi» - 37. orr.

Zu, emazte txit zintzo, maitale txit samur hori, ez zinen unetxo batez ere harengandik aldendu. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 917. orr.

Baldin Jainkorik bada, nik maitale handi gisa irudikatzen dut. Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer - 11. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Liburu maitalea pazientziaduna da, librea. Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle» - 157. orr.

Karlmaier, ordea, garagardo maitale bezain Beethoven zale zen eta lehen ordutik erakutsi zion Klarari zergatik Beethoven zen musikari guztien artean errege. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 259. orr.

3 (sexu maitasunaz mintzatuz)

Seguruena, ez naiz maitale ona. Luis Elberdin   «Sexua noiznahi» - 204. orr.

Maitale onak badaki, behar bezalako hartu-emanean, aski dela zakila sartu eta mugimendu leun-leunez, mugimendu ia sumaezinez, atzera eta aurrera ibiltzea, kasik Rolls-Royce baten motelgailua bezala. Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro - 175. orr.

Maitale eskasa naizenez, nire bikotekidea beste batekin joango den beldur naiz. Luis Elberdin   «Sexua noiznahi» - 281. orr.

Maitale grinatsuak baretu dira, eta, orain, maitasunezko elkartzearen azken plazerekin gozatzen dute. Luis Elberdin   «Sexua noiznahi» - 149. orr.

Maitale suharrek eta jakintsu zuhurrek, berdin helduaroan maite dituzte, etxeko harrotasun katu ahaltsu gozoak, hozbera baitira berak bezala, berak bezala egonzale. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 258. orr.

Bat-bateko maitaleek aprobetxatu egiten dute elkarrekin egoteko sortu zaien aukera. Luis Elberdin   «Sexua noiznahi» - 262. orr.

Maitale finkorik izateko gogorik ez duena. Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro - 165. orr.

Lagunek harriturik begiratu zituzten maitale berrien dantza-pausoak. Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori» - 149. orr.

-Ez da oraindik sortu ilargia maite ez duen maitale gazterik. Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas - 228. orr.

Tira, zer esango dut Joxemariz maitale gisa? Aitor Arana   «Onan» - 87. orr.

Arrosak eta krabelinak ziren, maitaleen mezulari ezkutuak. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 115. orr.

Plutarkok miresmenez hitz egiten digu maitale eta maitatuen gudari-taldeez. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade - 252. orr.

Beti puta, sekula ere ez maitale, maitasunari ihes eginez, plazera adoratuz. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade - 197. orr.

Lizarrako maitaleak. Martin Anso   «Elezaharren bidetik» - 189. orr.

3 (kristau maitasunez mintzatuz)

Izan zaitezte beti Jainkoaren maitale, eta zeuen arimen eta zeuen ahizpa guztien maitale, Jaunari agindu zeniotena betetzen arduratsu izan zaitezten beti. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 1194. orr.

Maitatuko duenean izango da gizakia ondorioz zoriontsu eta, Jaungoikoa bere Maitalea maitatuz, bete-betean maiteko duenean, bete-betean izango da zoriontsu. Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da» - 114. orr.

Lurreko gauzen mespretxatzaile eta zerukoen maitale bezala nabarmentzen zen. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 202. orr.

Bekatarien maitale zaren aita txit santu horrek, lagun iezaiezu bekatariei. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 234. orr.

San Frantziskoren maitale sutsua zen eta azkenean honen eskuetatik hartu zuen Hirugarren Ordenako abitua. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 1109. orr.

4 (izenondo gisa)

Bere bihotz maitalea askaturik. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 91. orr.

Airea ukitzea gustatzen baitzitzaion, aire laguna, aire maitalea, aire anaia. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 95. orr.

Jainko maitalea niregana etorriko da eta etsaien porrotaz alaiaraziko nau. Elizen arteko biblia   Sal 59,11

· Ava Gardner antzezle izarrak behin baino gehiagotan hartzen omen zituen bere ohean pilotari maitaleak. Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom» - 117. orr.

· 5 iz norbaitentzat, berarekin ezkontzatik at sexu harremanak dituen pertsona. ik amorante; ohaide.

Maitale bat ba omen zuela. Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom» - 102. orr.

Aspaldian maitaleak izan ginen. Harkaitz Cano   «Neguko zirkua» - 203. orr.

Maitaleak izan ginen bolada batean, eta nire senargaia utzi nuen, gainera. Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro - 86. orr.

Gordon eta biok ezkutuko maitaleak gara. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 151. orr.

Bolo-bolo zebilen Alderdiko jauntxoren baten maitale zela ere. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 107. orr.

Ez du maitalearekin bakarrik senarra engainatzen. Joxean Agirre   «Romain zen bere izena» - 81. orr.

Nire maitalea izan ondoren, onar ezazu, arrenka diotsut, laztana, nirekin emaztearena egitea. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade - 71. orr.

Merteuil andrea, berriz, Dancenyren maitale izango da eta Valmonten maitale ohia da; horrez gainera, une jakin batean Prévanen maitale ere izango da, eta beste zenbaitetan Cécilekin duen harremanaren nolakotasuna anbiguoa gertatuko da. Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos - 21. orr.

Emakume lizun eta trebeak, plazer hau ez sekula ukatu zuen maitaleei: betiko kateatuko dituzue horrela. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade - 137. orr.

-Alproja hori Lisa lodikotearen maitalea da! Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 121. orr.

Monika eta idazlea ez zirela beharbada maitale izatera iritsi pentsatu nuen. Joxean Agirre   «Romain zen bere izena» - 113. orr.

Dabidek maitalearekin hautsi duela. Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan» - 278. orr.

Bi urtez izan nuen maitale. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 104. orr.

Baina Egutxik ezkondu aurretik ere beste maitale bat izan zuen. Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata - 36. orr.

Auzokoek ez dakite, noski, adiskide soilak ala maitaleak ziren. Joxean Agirre   «Romain zen bere izena» - 159. orr.

6 (izenondoekin)

Molda hadi aldi batez oraino heure Julie horren maitale zoriontsua izateko. Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos - 329. orr.

Maitale arbuiatuak ere, bere desesperantzaren poderioz mundutik at sentitzen zenak, gosaria prestatu beharko du, bizarra moztu, bulegora joan, [...]. Bernardo Atxaga   «Lekuak» - 120. orr.

Ez duzue nitaz mendekatu behar, zuen maitale desleial horiez baizik. Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos - 241. orr.

7 irud/hed

Eta nik ere maitale zaharra ahaztu eta heroina egin ninan maitale berri, paradisu artifizial hartan. Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala» - 125. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus