Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

maitatu, maita, maitatzen 1 du ad maite izan.

Maitatu zuen, maitatua izan zen, eta hil zen. Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua» - 191. orr.

Maitatu egin beharko litzateke, eroki maitatu, zer maitatzen den ikusi gabe. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 267. orr.

Maitatzea eta maitatua izatea, zer gauza zoragarria! Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza» - 86. orr.

Inork ez du inoiz horrela maitatu ez maitatuko, eta horregatik daki baietz esango diola, trabarik ez diola jarriko. Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur» - 111. orr.

Bassa aldeko herrietan, aldiz, ohiko eskemen arabera jaio, bizi, maitatu, gorrotatu eta hiltzen dira. Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi - 265. orr.

Bizi gaitezen, ene Lesbia, eta maitatu, eta pentsa dezagun zahar bihozkabeen zurrumurruek ez dutela ezertxo ere balio. Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala» - 19. orr.

Maita ezak gorrotatuz bezala; gorrota ezak maitatuz bezala. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 48. orr.

Nola sendatu maitatzeak utzi dituen zauriak ihes eginaz ez bada. Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion» - 168. orr.

2 (norbait)

Maite zaitut, beti maitatu zaitut, eta gure logelatik kanporatu zintudanetik, zure eskasia deitoratu dut. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 248. orr.

Lajos da nire bizitzan maitatu dudan gizon bakarra. Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai - 13. orr.

Greta ezagutu nuenetik ez nian Greta maitatu beste ezer egin. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 246. orr.

Emakumezko pertsonaia nagusia, Anny, Sartrek maitatu zuen lehendabiziko neskarengan dago inspiratua. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 15. orr.

Inoiz inork ez din maitatu inor, hark hi bezainbat. Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza» - 56. orr.

Gizona zozo hutsa delako maita zezakek emakumeak. Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz - 93. orr.

Alaba bat izan zuen harengandik, aitak maitatua. Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob - 129. orr.

Harryk sarri maitatu izan zuen iraganean, baina oso bakan maitatu izan zuten bera ordainetan, eta Betteren maite grinak harriturik uzten zuen. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 47. orr.

Gizakiok, baina, ordainez maita gaitzaten bilatzen ohi dugu. Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna» - 141. orr.

Bezperako gauean zoratu arte elkar maitatu ondoan. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 170. orr.

Maitatu izan genuen elkar aldi batez, eta gero den-dena okertu zen. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 275. orr.

Labur esanik, bere burua maitatu behar omen du. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 202. orr.

Senarrok, maitatu emazteak eta ez izan horiekin zakar. Elizen arteko biblia   Kol 3,19

Maitatu lagun hurkoa zeuen burua bezala. Elizen arteko biblia   Lb 19,18

Eta maita ditzagun lagun hurkoak geure burua bezala. Herria   2005-04-07

Jainkoa maitatu eta adoratu. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 100. orr.

Gotzainak ez ezik, apaiz pobretxoak ere maitatu eta beneratu nahi ditut, eta nire jauntzat hartu. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 566. orr.

Maitatu etsaiak eta egin otoitz pertsegitzen eta kalumniatzen zaituztenen alde. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 159. orr.

3 (zerbait)

Maita ezan belea, aterako din begia... Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala» - 181. orr.

Senarrak Heine irakurtzen zion eta bioletak maitatzen erakutsi. Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg - 93. orr.

Herria aldi berean maitatu eta madarikatu egiten zuela esan zidan. Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala» - 161. orr.

Aitzina segi, maita bizia. Herria   2005-06-02

Euskara ez da maitatu behar, euskara erabili egin behar da. Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae» - 177. orr.

Euskaltzalea izateko ez dago euskara maitatu beharrik, eta kasik esan ere daiteke ez duela euskara maitatzearekin deus ikustekorik. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 273. orr.

Kultura benetan maitatu eta maitasun hori benetan zabaldu nahi dutenak. Pako Aristi   «Note book» - 89. orr.

Maita ez daitekeen gauza hotza da Estatua; erailtzen du eta suntsitzen, ahal duen guztia. Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz» - 47. orr.

Gorrota ezazue gaizkia, maita ongia, egin zuzentasuna auzitegietan. Elizen arteko biblia   Am 5,15

Maitatu zuzentasuna, mundua gobernatzen duzuenok. Elizen arteko biblia   Jkd 1,1

Berri ezazu zeure bulkoa, sortu zeugan ekaitza, maita, desira, eska eta akuila maitasuna. Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler - 122. orr.

Gaztetandik maitatu eta bilatu izan dut jakinduria. Elizen arteko biblia   Jkd 8,2

Gizakiok ezin dugu silogismoa maitatu. Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna» - 76. orr.

Giza unibertso erlatibo txikia deskubritu eta maitatzea. Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian» - 204. orr.

Jaungoikoak ongia maitatzea eta gaizkia ez maitatzea gauzen ordena kaskarra dela deritzozu? Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin - 71. orr.

4 (adizlagunekin)

Haren garaipena murritzagoa zen orain, eta Florent gutxiago maitatu zuen zortzi egunez. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 338. orr.

Samurkiro maitatu ditugu gure hildako maiteak, baina akiturik, leher eginik, porru eginik utzi gaituzte aldi berean. Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem - 24. orr.

Aileza biziki maitatua izatearen segurantzak zure arima doi bat kontsola! Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos - 200. orr.

Inork ez zaitu hain gatibatuta, hain leial, hain kartsuki maitatu. Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig - 18. orr.

Perfekziorako lagungarri dena sutsu maitatu behar dela eta arretaz baztertu kaltegarri dena. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 361. orr.

Eta ez diat egundaino egiazki maitatu. Piarres Aintziart   «Azken apeza» - 58. orr.

Mailarik behekoenean maitatzea bihotzez maitatzea da. Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler - 97. orr.

Maita dezagun guztiok bihotz-bihotzez... Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza» - 103. orr.

Jauna zeuen Jainkoa bihotz-bihotzez eta gogo osoz maitatu ahal izan dezazuen eta bizirik iraun. Elizen arteko biblia   Dt 30,6

Kristoren zerbitzaria amodio bereziz maitatu zuen beti. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 757. orr.

5 (era burutua izenondo gisa)

Hauxe da maitasunaren arazoa, pertsona maitatuaren ondoan zaudenean ernetzen dena. Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati - 41. orr.

Emakume eder eta oso maitatuak ohi direnez. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 36. orr.

Zein zaila gertatu zaidan neskatxo maitatuaren bizimodu bigun hura utzi eta hona etortzea. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 250. orr.

Behinolako lorategi maitatu hura, bere labirinto bideekin. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 134. orr.

Ezetsia eta gaitzetsia zebilena ez zela gudari ausarta, baizik eta gure hizkuntza maitatu eta makilatua. Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean» - 99. orr.

Herri maitatu hori aldatzeko grina beroa odolean. Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak» - 16. orr.

Oreztaz jositako gazte alai eta oso maitatu bat, ile beltza tente moztuta daroana. Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész - 52. orr.

Bi pertsona asetzen ditu bakarrik, maitalea eta maitatua, ezin du beste inor zoriontsu egin. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade - 243. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

asko maitatu (5); asko maitatu nuen (3); benetan maitatu (4); beti maitatu (15); beti maitatu baitzaitut (3); beti maitatu izan (6); bihotzez maitatu (4); elkar maitatu (14); ezagutu eta maitatu (10); hainbeste maitatu (5); herria maitatu (3); inoiz inor maitatu (3); inoiz maitatu (5); inor maitatu (4); izugarri maitatu (3); jainkoa maitatu (3); maitatu beharra (6); maitatu beharra dago (3); maitatu etsaiak (6); maitatu izan (26); maitatu izan ez (4); maitatu lagun hurkoa (11); sekula maitatu (5)

arras maitatua (5); biziki maitatua (9); biziki maitatua zen (3); estimatua eta maitatua (6); ezagutua eta maitatua (4); gizakiek maitatua (3); maitatua edo gorrotatua (3); maitatua izan (18); maitatua izan zen (5); maitatua izatea (6); maitatua izateko (12); maitatua sentitu (3); maitatua sentitzen (3); oso maitatua (5); zinez maitatua (3)

maitatuak garelako (3)

gauza maitatuaren (6)

elkar maitatuko (5); gehiago maitatuko (7)

maitaturiko gauza (9); maitaturiko gauzak (5); maitaturiko gauzarekin (4); maitaturiko gauzaren (8)

ezagutuz eta maitatuz (3); zeuen jainkoa maitatuz (3)

bete betean maitatzea (3); elkar maitatzea (9); gizakiari maitatzea dario (3); guztiz maitatzea (3); indar guztiz maitatzea (3); jainkoa maitatzea (5); maitatzea bihotz bihotzez (3); zer den maitatzea (3)

bere burua maitatzean (4)

maitatzeari uko egitea (3)

elkar maitatzeko (6); etsaiak maitatzeko (3); ezagutzeko eta maitatzeko (3); gehiago maitatzeko (4); maitatzeko ahalmena (4); maitatzeko gai (6); maitatzeko gauza (6)

bihotzez maitatzen (4); elkar maitatzen (13); ezagutzen eta maitatzen (10); jainkoa maitatzen (4); maitatzen eta beneratzen (3); maitatzen eta bilatzen (3); maitatzen ikas (4); maitatzen ikasi (8); maitatzen ikasi zuen (3); maitatzen irakatsi (3); maitatzen jakin (3); maitatzen jarraituko (3); maitatzen jarraitzen (4); maite bat maitatzen (3)

bihotzez jainkoa maitatzera (3); gehiago maitatzera (3); jainkoa maitatzera (7)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus