Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

maite 1 izond maitasuna zaiona. (pertsonez)

Neskatila maite honen heziketak arduratu behar gaitu soilik!  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 93. orr.

Pertsona maite baten heriotzak oroitzapenak nahasten ditu.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 44. orr.

Hezurretan barrena beldurra irristatzen zitzaidala sentitzen nuen, egiazko beldurra, beldur lazgarria, gorpu maite haren aurrean.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 114. orr.

San Frantziskoren ikasle eta bizilagun maiteenetakoa.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1016. orr.

Literatur kritikan ez habil oso trebe, adiskide maitea.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 32. orr.

-Patricia maitea, Patricia politta, eraman nazazu ipurdi gainean bultzaka.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 61. orr.

Begira, Florent maitea, zuk aski sufritu duzu.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 142. orr.

Lagun maiteok, gauerdia da.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 91. orr.

Kaixo iloba maite hori: [...].  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 360. orr.

Paul anaia maitea hil zitzaion.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 13. orr.

Nire alaba, pentsatzen du; nire alaba maitea.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 205. orr.

Ene iloba maitea, ez dakit ez ote zaren arinki samar jokatzen ari.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 169. orr.

Jakin behar duzu, anaia txit maite horrek, adeitasuna Jainkoaren bikaintasunetako bat dela.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1013. orr.

Oso bakarrik bizi da berori, Chasuble doktore maitea.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 78. orr.

Ene Jainko maite kutuna.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 111. orr.

Jainko maitea!  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 285. orr.

Jainko maitea, ezin dut! -errepikatzen zuen.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 59. orr.

Anaia maite-maiteok -esan zien-, gogora dezagun geure bokazioa.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 513. orr.

· Schlomo sei anaietan zaharrena zen, aitaren maiteena gainera.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 252. orr.

2 (bestelakoez)

-Segi aurrera, usapal maiteak! Aurrealdean zeukan, azkenean, hiri handi maitea, hainbesteko herriminez oroitua, hainbesteko grinaz desiratua.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 146. orr.

Itsaso mediterraneoetan uharte maite baten bila dabilen ontzi galdu batena.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 195. orr.

Bere sekreturik maiteenak.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 461. orr.

Huraxe zuen jolasik maiteena.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 348. orr.

Guztiok izaten dugu pieza maite-maite bat bihotzean.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 213. orr.

3 (izen gisa)

Maitemina maitearekin zerbait egitea da.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 111. orr.

Bere bi maiteei azken musua igortzen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 100. orr.

Harik eta mundua maitearen begiez ikusi arte, maitearen ahotsa beti eta nonahi entzun arte, maitearen keinuak guztiaz nagusi daitezen arte.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 80. orr.

Bestalde, irrika orok du hein batean ergeltzen: gogoaren zabala eta argia, jakin-mina, estutu eta moteldu egiten du, maiteak bereganatzen baitu arreta osoa.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 27. orr.

Maitasuna maitearen baieste goxoa izaki, maitearenean askatasuna behar da maite oroz lehen, jabetza eta jelosia ahantzi.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 45. orr.

Maitatu ahal izateko, maiteari alde txoroa antzeman behar zaio: gizakiok ezin dugu silogismoa maitatu.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 76. orr.

· Izan bihotz, maite-maiteok, eta poztu Jaunarengan.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 75. orr.

Eta zorte txar horretaz zure libratzeko ene maite-maiteena, eginen dut nik behar den guzia.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 62. orr.

4 (izen gisa, izenondo eta izenlagunekin)

Adio bada, maite polit hori; adio, haur maitagarri hori.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 335. orr.

Neure maite kuttun bihotzekoari.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 154. orr.

Ezin nuen jadanik "nire maite laztana" deitu; xalo-xalo, "Anny maitea" hitzekin hasi nintzen.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 114. orr.

Ene maite laztan ezti kuttun ttiki hori, ez dakit zer izan dezakezun Algernon izenaren aurka.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 116. orr.

Holly zen nire benetako maitea.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 37. orr.

5 (deikietan)

Zer moduz zaude, maitea? -Maitea, Jainkoarren!  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 24. orr.

-Bai maitea, zoritxarrez horrela da...  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 104. orr.

Deituko dizut telefonoz, maitea. -Ez egin kasurik, maitea.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 24. orr.

Mesedez, maitea, mesedez...  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 225. orr.

-O, ene maitea!  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 125. orr.

Kaixo, Harry, maitea.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 55. orr.

Sodak whiskya hondatzen du, maitea!  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 28. orr.

Orain ulertzen al duzu, maitea, zer-nolako miragarri, zer-nolako enigma tentagarri bihurtu zinen niretzat, ni nintzen haurrarentzat!  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 15. orr.

6 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa; ik maita)

Beraientzat [zakurrentzat] munduaren ardatza den nagusiak horrelako maite agiriak egitea, lau lorietan egoteko motiboa da. Urte horietan maite harremanak gero eta gehiago zipriztintzen ziren sexu kontuekin.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 30. orr.

Antonio bihotzaren maite indar bizienaz maite nuela ulertu eta estuago besarkatu nuen.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 100. orr.

Azken hau biziki polliki ari da kantuz, kantu ainitz ikasten ditu gogoz, bai xaharrak bai berriak eta maite lagunekin kantatzea.  Herria   2001-10-25

Zure maite-suak ez duela maitegai baten eta salgai baten artean bereizketarik egiten ikusi nuen.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 53. orr.

7 maite-grina (orobat maitegrina eta maita-grina)

Sekula ez nau erabat itsutu norbaitenganako maite-grina kontrolaezin batek.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 154. orr.

Haurtzaro osoak, nire maite-grina osoak, metro koadro urriotan egina zuen habia.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 36. orr.

Nire pisua, nire maita-grina; noranahi joan, hark naroa.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 265. orr.

Sinsky Duñabeitiaren aspaldiko maite-grina izana zen Suzie zerbitzariari.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 305. orr.

Dolu gisatsuz deitoratua zuen, aurreko urtean, bere andrearen heriotza ustekabekoa [...] baina dirua zuen benetako maitegrina.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 152. orr.

8 maite izan1 du ad norbaiti edo zerbaiti maitasuna izan. ik maitatu. (norbait)

Egia da, Peterrek maite nau, ez maitemindu batek bezala, lagunak bezala baizik.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 329. orr.

Ilsek ongi maite nau.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 16. orr.

Inoiz inor maitatu ez dudan bezala maite dut Peter.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 28. orr.

Maite zaitut, beti maitatu zaitut, eta gure logelatik kanporatu zintudanetik, zure eskasia deitoratu dut.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 248. orr.

-Ez nau sekula maite izango.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 232. orr.

-Maite zaitut, laztana...  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 329. orr.

"Maite zaitut, maite zaitut, puta zikina" esaten zuen behin eta berriz.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 147. orr.

Nik amona maite nuen.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 14. orr.

Gazteak ziren, eta elkar maite zuten.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 171. orr.

Maite dugun erretzaile horri, hautsontziaren ordez, erretzeari uzteko metodo bat oparitzea.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 148. orr.

Drogazalea eta larru-jolea, gezurtia eta gaizkile txiki bat, maite ninduten guztien traidore bat.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 294. orr.

-Norberaren etxea ez da arropak gordetzeko armairu bat [...] maite dugun gizakiaren presentzia baizik. Nola babestuko ditut maite ditudanak?  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 122. orr.

Nire bizitzak ez du aparteko interesik, ez bada niretzat eta maite nautenentzat.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 79. orr.

Maite zuen Salomonek Jauna eta betetzen zituen bere aita Daviden arauak.  Elizen arteko biblia   1 Erg 3,3

Jainkoak maite ditu bere zerbitzariak.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 39. orr.

Jainkoa maite duenak maita dezala bere senidea ere.  Elizen arteko biblia   1 J 4,21

9 maite izan2 (zerbait)

Artzainek bai maite dituztela ardi-zakurrak!  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 25. orr.

Gauza ona da animaliak maite izatea.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 74. orr.

-Maite dituzu loreak?  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 12. orr.

Maite du arranoak bere bakardadea, haizearen sostengu eta bulkada laguntzailea.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 7. orr.

Katuak maite du etxea, zakurrak etxeko jabea.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 158. orr.

Ganbararik gabeko etxeak maite ditugu.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 52. orr.

Bizitzaren alderdi guztiak maite ditut, gau-egunak, bozkario-nahigabeak, hasiera-akaberak.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 345. orr.

Haren gogoak iparraldeko lurralde hotz hezeak maite zituen.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 24. orr.

Egiazko andreek ez dituzte jakiten gauzen prezioak, erokeria politak maite dituzte.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 91. orr.

Maite nuen ahots laino eta proletario hura.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 322. orr.

Maite nuen Excelsior hoteleko ate birakarietan ageri ziren metalezko osagaien distira.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 118. orr.

Euriaren musika maite zuen, tantaz tanta sabai gainetan desegitean.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 62. orr.

Kirol hori maite dugu hemen, ez nau durduzak hartuko horretan.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 35. orr.

Maite zuen erizain lanbidea, biziki maite ere.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 139. orr.

Lana maite dugula diogunean, dirubidea maite dugula esan nahi ote dugun, hori da nire errezeloa.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 130. orr.

Progresoa eta erakundeak maite dituen pertsona.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 19. orr.

Azerikeriaz jokatzea maite zuen, amarruak asmatzea atsegin zitzaion.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 199. orr.

Eliza eta Frantzia maite genituen, fedez.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 79. orr.

Jaungoikoak ordena maite du; ordenaren atal bat gaitza bada, nolatan maite dezake Jaungoikoak gaitza?  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 15. orr.

Sorkari materialen artean, sua zuen bereziki maite haren edertasun eta baliagarritasunagatik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 724. orr.

10 maite izan3 (adizlagunekin)

Nik biziki maite dut irri egitea eta irri eginaraztea.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 18. orr.

Izugarri maite zuen autoan haren ondoan jesarri eta han geldirik egotea hitzik egin gabe, begira besterik gabe.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 102. orr.

Mundu guztia izigarri maite dute, ez ordea beren herria.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 88. orr.

Eman musu pare bat, gizona, ikaragarri maite haut eta!  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 102. orr.

Baina, horra, itsu-itsu maite izango liratekeenak, ez dira inoiz ezagutzen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 238. orr.

Hartara ozen esan ahal izango dut hain irrikatsu maite dudan plazeraren atsegin guztiak gozatu ditudala zure jainko-besoetan.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 71. orr.

Garai batean, kartsuki maite zuen bizitza.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 83. orr.

Elkar benetan eta gozoki maite duten pertsonei buruzkoak.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 82. orr.

Ez itsuki maite dituztelako, frakasatu ez dutela adierazten jarraitzeko baizik.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 109. orr.

Baziren hiru urte [...] Shevirev doktorea etsituki maite zuela, baina ez zen ausartzen bere maitasuna adieraztera.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 196. orr.

Ez nintzen koldarra eta, gainera, benetan maite genuen elkar.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 66. orr.

Anaia bihotzetik maite zuen, zinez.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 91. orr.

Bihotzez maite dut Profetaren familia.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 87. orr.

Estimua diot eta bihotz-bihotzez maite dut oraindik.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 116. orr.

Emaztea buru-bihotzez maite zuen.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 142. orr.

Arras maite zuen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 65. orr.

Mentxuk gero eta gehiago maite zuen mutikoa.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 10. orr.

Gehien maite duanarengatik, esaidak ezetz!  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 45. orr.

Hartzazu Isaak, hain maite duzun zeure seme bakarra, eta zoaz Moria lurraldera.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 57. orr.

Gizagaixoak uste zuen gutxi maite nuela, baina nik izugarri maite nuen, Jainkoak badaki zenbat maite nuen...  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 217. orr.

11 maite izan4 (adizlagunekin: asko 135 agerraldi, 50 liburu eta 40 artikulutan; oso 108 agerraldi, 43 liburu eta 2 artikulutan)

Oso ikasle zintzoa zen Joseba, asko maite zuen bere maistra.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 59. orr.

Asko maite zenuen zuk nire aita Dabid zure zerbitzaria.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 63. orr.

Aitak beti asko maite izan nau, kosta egiten zitzaion hura onartzea.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 62. orr.

Chavezek asko maite du Kuba, asko miresten du Fidel Castro.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 38. orr.

Asko maite nuen, baina...  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 128. orr.

Baina asko maite genuen elkar.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 29. orr.

Bekatu asko barkatzen zaizkio, asko maite izan duelako.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 163. orr.

Ama oso maite zuen.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 22. orr.

Eta oso maite nuen Urumea inguruko ibar geldi leuna ertzetik berrikustera abiatu nintzen.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 57. orr.

Badakit literatoek eta mistikoek oso maite dutela kontrakoa deklaratzea, baina ni, nere moduko guztiak bezalaxe, hemengoa naiz.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 246. orr.

Oso maite hau, bistan zagok hori.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 497. orr.

Oso maite dugu elkar.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 105. orr.

Goraintziak Jaunarengan oso maite dudan Anpliatori.  Elizen arteko biblia   Erm 16,8

12 maite jolas

Minduta dago Dusseli egiten dizkion maite-jolasei hark behar adina jaramon egiten ez dielako.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 332. orr.

Gero, hurrengo asteko egun batean, bere etxera gonbidatu ninduen afaltzera, eta halaxe hasi zen maite-jolasa.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 323. orr.

Bere ama azalekoegia da, maite-jolasak gustatzen zaizkio, eta Peterrek zer pentsatzen duen ez dio askorik ardura.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 210. orr.

Maite-jolasetan, musu batean, besarkada batean, txantxa gordin batean ezer txarrik ez ikustea.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 347. orr.

Eta Liuba ofizialekin maite-jolasetan ari zen jadanik.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 176. orr.

13 maite jolastxo adkor

Haien arteko baten bat maite-jolastxoren batean nahasirik ibiliz gero, guztiz ezkutuan gordetzen zuen kontua.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 233. orr.

14 maite kontu

Laster esango didazu maite-kontuak izan dituzula gizonekin.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 343. orr.

Maite-kontu bat daukate. xehetasun guztiekin kontatu zizkion bere maite-kontuak.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 68. orr.

Ignazia, arreba, maite-kontuetan zebilela Karlosekin.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 73. orr.

15 maite-maite egin ferekak egin.

Maite-maite egin diot ilean, eta begi zurtuak jaso ditu.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 99. orr.

Amak, besoetan hartu, eta musuka maite-maite egin dio, lehenbailehen isil dadin.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 110. orr.

Lurretik altxatu eta maite-maite egin ohi zion txakurkumeari.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 255. orr.

"Hemen duk astoa," esan eta, Txemiñe eta Tolo atera ziren eta [...] potx-potx eta maite-maite egin eta erraz aski menderatu zuten.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 76. orr.

Hala, maiz eteten genuen lanaldia haiei maite-maite egiteko, inor begira ez genuela ziurtatu eta gero.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 51. orr.

16 maite-maite izan du ad asko maite izan.

Maite-maite bainuen ama.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 43. orr.

Maite-maite baitzuen Sergio, eta Sergiok bera ere bai, itxuraz.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 52. orr.

Felipe Iruarrizagak agur-eskutitz bat idatzi zien maite-maite zituen emazteari eta bere seme-alabei.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 125. orr.

Esaterako, osaba Pacifico-k berak ere indioilo bat hazten zuen, eta maite-maite zuen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 21. orr.

Berak maite-maite zuen ilunsenti hego-haizetsu zoragarri haietako batean.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 136. orr.

17 maite min ik maitemin.
18 maitea izan du ad

Peter lagun maitea nuela.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 134. orr.

Jakinekoa baitzen zein maitea zuen Luis XVIenak halako musika hura.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 138. orr.

Maitea zuen Amanciok kantu hura, auskalo zergatik, eta frantsesez bi hitz esateko gauza zen edonori irakasten zion. Amak oso maitea izan zuen Leone, baina ez zuen gustukoa hildakoez hitz egitea.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 51. orr.

Urrea maitea baitzuen oso, eta lepokoak ere bai.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 48. orr.

Mutiko ondo hezi eta goibel hura beti oso maitea izan baitzuen.  Eskarne Mujika   «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 25. orr.

Maioral bizimodua hain maitea izan ez banu, ez nuen beharbada trenaren mundu berria hain gaizki hartuko.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 162. orr.

Gaurko baserritar gazteek motoa bezain maitea zuten ordukoek bizikleta.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 10. orr.

19 maiteago izan du ad

Urteak aurrera egin ahala haziz joan zen Ishmir gurea [...] eta gero eta maiteago zuten etxekoek eta herrikoek.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 35. orr.

Isaakek maiteago zuen Esau, gogoko baitzuen ehiza-jana; Rebekak, aldiz, Jakob zuen maiteago.  Elizen arteko biblia   Has 25,28

Izan zen garai bat nire lehen emaztea bizitza bera baino maiteago nuela pentsatzen nuena.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 154. orr.

Maita ezazue elkar bihotzez senide on bezala, elkar nork baino nork maiteago izaten saiatuz.  Elizen arteko biblia   Erm 12,10

Gizakiak maiteago izan behar du bere burua, hurkoa baino. Zakurrak maiteago zaitu, zeure suhiak baino.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 63. orr.

Maiteago ditu zaldiak pertsonak baino.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 113. orr.

Beharbada ikastaro amaierarako maiteago izango dut.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 21. orr.

Bihotzaren filosofia espirituarena baino maiteago zuen.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 21. orr.

Maiteago duzu gaizkia ongia baino, gezurra hizketa jatorra baino.  Elizen arteko biblia   Sal 52,5

17 maiteagoa izan du ad

Martinek alaba asko maite du, maiteagoa du, ordea, urrea. Rembrandtek, hala ere, kolorea maiteagoa zuen argia baino.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 80. orr.

Eta jakin ezazu zenbat eta tentatuagoa, orduan eta maiteagoa zaitudala.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 354. orr.

Eta halaxe ura baino maiteagoa zuen emakumearen begiek euri ziria ikusi zuten etxeko leiho handiaren atzetik.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 174. orr.

18 maiteen izan

Amak, aldiz, Jexux zuen maiteen, nahiz eta Mariak etxean gehiago lagundu.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 75. orr.

Zu, maitia: zu zaitut maiteen.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 60. orr.

Han zeuzkan maiteen zituen pertsonak.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 28. orr.

Ostende hartutakoan lortu nuen izena, soldadu batek maiteen duena.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 49. orr.

Ostende hartutakoan lortu nuen izena, soldadu batek maiteen duena.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 49. orr.

Maiteen ditudan festak dira Zarauzko Euskal Jaiak.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 139. orr.

Dena den, ez ziren laguntza lan horiek nik maiteen nituenak.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 29. orr.

Azken urteetan desagertua zitzaion guztia berriz ikusten hasi zen Euler: izaki guztiak, maiteen zituenengandik hasita.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 420. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 8 aldiz agertzen direnak)

adiskide maite (23); aita maite (13); aitak maite (9); alaba maite (10); ama maite (11); anaia maite (42); anaia maite maitea (8); anaia maite maiteok (13); anitz maite (9); aski maite (13); asko maite (138); asko maite dut (14); asko maite izan (10); asko maite zuen (14); benetan maite (42); bere burua maite (22); bereziki maite (14); beti maite (33); beti maite izan (19); bihotz bihotzez maite (15); bihotzetik maite (8); bihotzez maite (39); bihotzez maite zuen (8); bizia maite (13); biziki maite (163); biziki maite dut (18); egiaz maite (8); elkar maite (69); elkar maite zuten (8); euskal herria maite (9); euskara maite (19); gehiago maite (58); gehiegi maite (21); gehien maite (65); gutxiago maite (14); hain maite (108); hain maite zuen (21); hainbeste maite (66); hainbeste maite zituen (10); hainbeste maite zuen (13); herria maite (24); horrenbeste maite (11); ibiltzea maite (9); ikaragarri maite (21); izigarri maite (16); izugarri maite (69); jainkoa maite (11); jainkoak maite (15); jaungoikoa maite (9); jendeak maite (9); kantua maite (11); lagun maite (8)

maite ditugun olerkariak (15); maite maite (39); maite maitea (35); maite maiteok (30); maite zaitut esan (11); maite zuten elkar (11)

musika maite (23); norbait maite (12); oso maite (104); oso maite nuen (9); oso maite zuen (9); pilota maite (17); seme maite (11); sobera maite (18); txit maite (12); zenbat maite (48); zenbat maite dudan (8); zerbait maite (10); zinez maite (23)

adiskide maitea (58); aitatxo maitea (13); alaba maitea (9); ama maitea (12); anaia maite maitea (8); anaia maitea (12); andre maitea (10); anne kitty maitea (10); bere maitea (11); ene maitea (83); gazte maitea (10); hain maitea (17); irakurle maitea (18); jainko maitea (161); jaun maitea (8); kitty maitea (175); lagun maitea (29); maite maitea (35); nire maitea (30); oso maitea (47); oso maitea zuen (10); patri maitea (13); seme maitea (23); sophie maitea (8); txit maitea (10)

maiteago izan (15); maiteago zuen (14)

adiskide maiteak (10); lagun maiteak (10); oso maiteak (10)

bere maitearen (14); seme maitearen (8)

anaia maite maiteok (13); ene maiteok (25); lagun maiteok (17); maite maiteok (30); senide maiteok (9)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus