Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

makadam (7 agerraldi 5 liburutan; orobat macadam 6 agerraldi 3 liburutan) iz harri birrinduz eta hareaz osaturiko eta zapalgailuz edo zilindroz sakaturiko zoladura.

Behin errepidean abiatuta, makadama izango dugu bazkatzeko. Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry - 97. orr.

Hila nintzela asmatu nuen, gibeletik zetozkidan bi gizonen urratsak, makadamean astunki klaskaka entzun bitartean. Itxaro Borda   «Entre les loups cruels» - 162. orr.

Pneumatikoek txistu egiten zuten macadam koipetsuan zehar. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 276. orr.

Macadam hormatuaren gainean. Itxaro Borda   «%100 basque» - 208. orr.

Makadamez eginikoa zen, ez estrata edo bidetxoa, baina zuloak zituen ugari. Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio» - 269. orr.

"Baso-bideetan" sei zaldiko gurdiak ibili ordez, macadam eta porlaneztaturiko bideetan automobilak ibiltzen ziren. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 36. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus