Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

makurdura 1 iz bi muturren arteko garaiera-desberdintasuna. ik inklinazio.

Zein den lurrak aldi bakoitzean eguzkiaren inguruan biraka ari dela, eguzkira duen distantzia, eta zein den lurraren makurdura, egunak ere halakoxeak izango dira. Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak» - 26. orr.

Bi ordu luze izotz eta harkaitz zorrotzez osatutako terreno mistotik ibili eta gero, zenbait unetan %55-60 graduko makurduraz, hego-bizkarrera ailegatu nintzen, egia esan, aski nekaturik. Josetxo Azkona   «Patata soro bat» - 83. orr.

-Trigonometria -ekin zion berriz Ruche jaunak -objektuen makurduraren zientzia da, orientazioarena eta norabidearena; angelu baten bidez neur daitezkeen gauzak baitira horiek guztiak. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 72. orr.

Larruzko bere kapelaren makurdura. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 367. orr.

Plano bateko angelua bata bestearekiko makurduran dauden bi lerrok eratzen dute, Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 155. orr.

2 kurbatura. ik okerdura 2.

Orobat gertatzen zait, Cartagon, esate baterako, neuk ikusiriko ezin hobeto burututako arkuaren makurdura bikaina gogoratzen dudanean. Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin - 309. orr.

Makurduraz betea da, S mordo batez, nolabait esateko. Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau - 153. orr.

Harry Goldweiserren sudurraren makurdurak zuzen-zuzenean bat egiten zuen bere soilunearen makurdurarekin. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 255. orr.

Ene espirituaren makurdura edo eraikuntzaren beraren isuriren bat? Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo - 168. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus